Geografia (Estrabon)
- Artikulu hau Klaudio Ptolomeoren idazlanari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Geografia (Ptolomeo)».
| Geografia | |
|---|---|
![]() 1620eko Isaac Casaubonen argitalpena. | |
| Datuak | |
| Idazlea | Estrabon (K.a. 20. urtean hasi eta K. o. 7. urtean amaitua) |
| Generoa | kronika |
| Jatorrizko izenburua | Γεωγραφικά, Geōgraphiká |
| Hizkuntza | antzinako greziera |
| Herrialdea | Erromatar Inperioa |
Greografia (jatorrizko antzinako grezieraz Γεωγραφικά, Geōgraphiká) Estrabon greziar geografoaren idazlana da, eta bertan, geografoak garaiko geografia jakintza guztia bildu zuen entziklopedia baten moduan, 17 liburu edo bildumaz osatutakoa. K.a. 20. urtean idazten hasi eta K. o. 7. urtean lehenbiziko aldiz argitaratu zen, nahiz eta behin-behineko argitarapena K. a. 20. urtean izan. 7. bildumako zati batzuk ez beste idazlan guztia gaurdaino ia osorik iritsi zaigu. Ziurrenik, Estrabonek Geōgraphiká eta desagertutako Història idazlana batera idatzi zituen eta Geōgraphiká idazlan honek geografiaz gain historia datu iturri zabala ere eskaintzen du.
Idazlanaren eragina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Garai hartan, Erromak Mediterraneoa bere menpe hartu eta bateratzen du eta kultura komuna moldatzeko gai den botere politikoa ezartzen du. Hainbeste herri konektatzen zituen itsasoaren domeinuak ideiak zabaltzea eta antzinako munduaren ezagutza geografikoa zabaltzea ahalbidetzen du. Estrabonek geografia deskriptiboko lehen tratatuak egin zituen. Bestalde, Astronomia eta Geografiari buruzko lorpen eta printzipio matematikoen multzoa Alexandriako Klaudio Ptolomeok (K.a. 40) bere Almagesto idazlanean jaso zituen. Estrabonen lana eta bere lanean oinarritutako mapak autoritate nagusitzat hartuko dira Pizkundetik Kepler eta Galileoren aurkikuntzetara arte.[1]

Guk dakigula, agian gureganaino iritsi ez delako, Estrabonek berak ez zuen maparik marraztu, ez baitzen kartografoa, geografo deskriptiboa baizik. hala era ohar eta arau zehatzak eman zituen bere obran mapak marrazteko, eta gogor kritikatu zituen bere garian erabiltzen ziren mapa batzuk, hala nola Eratostenesena.
Liburuen banaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- I. eta I.I liburuak: ohar orokorrak
- II. Iiburua: Iberia
- IV. Iiburua: Galia
- V. Iiburua: Italia (1)
- VI. Iiburua: Italia (2)
- VII. Iiburua: Gainerako Europa
- VIII. Iiburua: Grezia (1)
- IX. Iiburua: Grezia (2)
- X. Iiburua: Etolia eta greziar uharteak
- XI. Iiburua: Asia iparraldea, Kaukasia, Armenia
- XII Iiburua: Ponto eskualdea
- XIII. Iiburua: Asia txikia (1)
- XIV Iiburua: Asia txikia (2)
- XV. Iiburua: India eta Persia
- XVI. Iiburua: Asiriatik Arabiara
- XVII. Iiburua: Egipto eta Libia

Euskal Herriari buruz
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Estrabonek Euskal Herria desaktibatzen du 3. eta 4. liburuetan, Galiei buruzkoa eta Iberiari buruzkoa hurrenez hurren. Baskoiak, barduliarrak eta Akitaniako herri edo "tribuak" aipatu zituen.[3][4] Estrabon inoiz ez zuen Hispania bisitatu, eta zeharkako iturriak hartu zituen oinarritzat, jende horien ohiturak deskribatzeko.
Estrabonen lanaren arabera, Iberiar penintsulako iparraldeko herri guztiek ahuntz-haragia, behi-gantza eta ezkurrak jaten zituzten. Sagardoa edaten zuten, ardo gutxi baitzuten. Otorduetan banku luzeetan esertzen ziren, zaharrenetik gazteenera ordenan, eta eskuz esku ematen zioten elkarri jana. Gizonek zaiel beltzak eta emakumeek kolore biziko arropak janzten zituzten. Estrabonek adierazi zuen nahiko primitiboak zirela, ez baitzuten dirurik ez merkataritza-trukeak egiteko. Truke horietarako, zilarrezko xafla baten zati txikiak erabiltzen zituzten. Justiziari dagokionez, herri horiek amildegi batetik botatzen omen zituzten erruduntzat hartutakoak. Beste ezaugarri hauek ere bazituzten: indar fisiko handia zuten, eta elkarren arteko borrokak antolatzen zituzten jaietan.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Prácticas Módulo 2. "Primeras reflexiones sobre la Tierra, el Universo y la Humanidad": Mapa esquemático de Estrabón» ocw.unican.es (kontsulta data: 2025-12-11).
- ↑ Bunbury, E. H. (Edward Herbert). (1879). A history of ancient geography among the Greeks and Romans, from the earliest ages till the fall of the Roman Empire. London, J. Murray (kontsulta data: 2025-12-11).
- ↑ Churruca Arellano, Juan de. (2010). «Estrabón y el País Vasco, II: El valle medio del Ebro y los Pirineos Occidentales, y la administración romana» Iura vasconiae: revista de derecho histórico y autonómico de Vasconia (7): 511–578. ISSN 1699-5376. (kontsulta data: 2025-12-11).
- ↑ Churruca Arellano, Juan de. (2009). «Estrabón y el País Vasco, I:: contexto de la información, marco geográfico y los montañeses de la Cordillera Cantábrica» Iura vasconiae: revista de derecho histórico y autonómico de Vasconia (6): 751–848. ISSN 1699-5376. (kontsulta data: 2025-12-11).
