Erbita

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Erbita
Erbita hemen kokatua: Italia
Erbita
Erbita
Erbita (Italia)
Eskualdea  Sizilia
Koordenatuak 37° 46′ 00″ N, 14° 21′ 00″ E / 37.766667°N,14.35°E / 37.766667; 14.35Koordenatuak: 37° 46′ 00″ N, 14° 21′ 00″ E / 37.766667°N,14.35°E / 37.766667; 14.35
Historia
Eraikitzailea(k) Sikuloak
Kultura(k) Sikulo

Erbita edo Herbita (grezieraz Ἕρβιτα) Siziliako antzinako hiria zen, sikuloar jatorrizkoa.

K.a. 446an, Arkonides I.ak, Herbitan agintzen zuenak, Duzetio sikuloarekin bat egin zuen Kale Akte fundatzeko[1]. Tuzididesek aipatzen du Arkonidesek zenbait hiri sikuloen gainean agindu zuela eta atenastarren adiskidea zela[2].


K.a 403an, Dionisio alperrik saiatu zen hiria konkistatzen[3] eta horren ondoren, bake itun bat sinatu zuen[4].

Hitzarmena sinatu eta gero, Arkonides II.ak, Herbitako erregeak, Halesa hiria fundatu zuen. Lehenengo biztanleak herbitarrak, mertzenarioak eta Sirakusak sortutako gerratik iheslariak ziren. Gerora, Erromatar garaian, Halesak garapen handia lortzean, ukatzen zuen Herbita fundatzailea izango zenik, honek kategoria gutxiago zuelako[5]. K.a. 396-395ean, Dionisiok beste bake-itun bat sinatu zuen Herbitarekin.


K.a. I. mendera arte, Herbita ez da gehiegi aipatzen, bakarrik Verresen prozesuan, non Zizeronek honela definitu zuen hiria: honesta et copiosa civitas, hau da, hiri polita eta aberatsa. Hiriko lurraldeak oso emankorrak ziren. Bereziki garia ekoizten zen, biztanle gehienak nekazariak zirelako. Verresek Eskrione laguna jarri zuen Herbitan hamarrenak jasotzeko[6].

Hurrengo egile hauek Herbitarako proposatutako kokalekua, uste da ez dela zuzena:

Nahiz eta Erbitako kokapen zehatza ez jakin, uste da gaurko Nicosiaren ondoan zegoela[7][8].

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinako Siziliako hiriak

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. DIODORO SIKULO: XII, 8.
  2. TUZIDIDES: VII,1.
  3. DIODORO SIKULO: XIV, 15 eta 16
  4. DIODORO SIKULO: XIV,15.
  5. DIODORO SIKULO: XIV,16.
  6. ZIZERON: In Verrem: III. 31
  7. TUZIDIDES: Peloponesoko Gerraren Historia, 574 or., Francisco Romero Cruzen oharra, Madrid : Cátedra (2005), ISBN 84-376-0768-X.
  8. CLÜVER: Sicilia, 329 or.