Edukira joan

Sikulo

Wikipedia, Entziklopedia askea

Sikuloak[1] (latinez: Siculi; antzinako grezieraz: Σικελοίsikeloí) Sizilian greziarren kolonizazioaren aurretik bizi ziren hiru leinuetako bat zen, Tuzididesek egindako banaketaren arabera. Geografo honen ustez, sikuloen errege omen zen Italori, zor zion Italiak bere izena.

Siziliara Italiatik heldu ondoren, uhartearen erdigunean eta ekialdean kokatu ziren, bertako biztanleak, sikanoak, alboratuz hegoalde eta mendebalderantz. Elimoak uhartearen mendebaldean bizi ziren. Eurek eman zioten izena Siziliari, nahiz eta Magna Greziaren kulturarekin azkar fusionatu.

Sizilia arkaikoa

Haien hizkuntza, ziurrenik, indoeuropar hizkuntza bat zen, elimoera eta sikanoera ez bezala.

Indusketa arkeologikoek erakutsi dute Brontze Aroan Mizenasko eragina dagoela Sizilian. Sikuloez lehen literaturako aipamena Odisean agertzen da. Homerok Sikania aipatzen du, baina gehiegi argitu gabe. Urrutitik etorri ziren[2]. Baliteke Burdin Aroko sikuloak eta sikanoak iliriar herriak izatea, zeinak aurreindoeuropar populazio baten gainean inposatu baitziren[3]. Tuzidides[4] eta beste idazle klasiko batzuk tradizioan oinarritu ziren esateko sikuloak Italiako erdialdean eta Erromako iparraldean bizi zirela[5] Handik, Umbriar eta Sabiniar tribuek egotzi zituzten Siziliara abiatu baino lehen. Haien gizarte antolaketa tribala omen zen, eta ekonomia nekazaritzan oinarritu. Diodoro Sikuloren arabera[6], sikanoekin zenbait gatazka izan ondoren, Salso ibaia jarri zen bi herrien arteko muga. Orokorroan, pentsatzekoa da sikuloak azken etorriberriak izan zirela Sizilian. Sikuloek burdin erabilera Brontze Aroan ekarri zuten eta etxekotutako zaldia ere. Irlara K.a. 1400 inguruan etorri ziren. Pantalicako nekropoli sikuloa, Sirakusaren ondoan, ezagunena da, eta horren ondoren, Cassibilekoa, Notoren hurbil. Agertzen diren eliteen hilobiek a forno (labe itxurazkoak) erlauntzazko forma dute. Hiri nagusienak honako hauek ziren: Agirium (Agira); Centuripa; Henna eta hiru toki Hibla izenarekin: Hibla Handia, baita Geleatis edo Gereatis ere, Simaetus ibaian; Hibla Txikia, Sirakusako iparraldeko kostaldean; eta Hibla Herea Siziliako hegoaldean. Greziar kolonoak etortzean, -kalkistarrek sikuloekin harreman onak izan zituzten baina doriarrak, berriz, etsaiak ziren[7]- sikuloak egotziak izan ziren barneko eremuetara eta haien kulturak, gero eta helenizatuagoa izan zenez, berezko izaera galdu zuen. Morgantinan, berriz, greziarrak eta sikuloak elkarrekin bizi zirenez, historialariek ez dakite hiri hau sikuloa edo greziarra zen. Hala ere, K.a. V. mendean, Duzetio, sikuloen buruzagia, gai izan zen estatu sikulo bat eratzeaz irlaren barrualdean eta hegoaldean. Zenbait urtetan estatu hau independente izan zen, baina K.a. 450 urtean, greziarrek menperatu zuten.

Hizkuntza-Ikasketen arabera, sikuloek hizkuntza indoeuropar bat hitz egiten zuten[8], Siziliaren ekialdea eta Italiaren hegoaldea okupatu zutela. Sikuloeraz ezagutzen den bakarra zenbait idazleren glosa batzuetatik eta inskripziotatik dator. Dirudienez, sikuloek ez zuten idazkera erabili greziar kolonoak etorri arte. Gaurdaino honako hauek dira aurkitutako inskripzioak: Mendolito (Adrano), Centuripe, Poira, Paternò‑Civita, Paliké (Rocchicella di Mineo), Montagna di Ramacca, Licodia Eubea, Ragusa Ibla, Sciri Sottano, Monte Casasia, Castiglione di Ragusa, Terravecchia di Grammichele, Morgantina, Montagna di Marzo (Piazza Armerina), eta Terravecchia di Cuti[9][10]. Hauxe da Centuripen[11] aurkitutako lehenengo inskripzioa pitxer batean idatzita. Greziera K.a. V. edo VI. mendetik erabili zen.

nunustentimimarustainamiemitomestiduromnaneposduromiemtomestiveliomnedemponitantomeredesuinobrtome[...]

Ahaleginak egin badira ere, (adibidez V. Pisani 1963an eta G. Radke 1996an), momentuz ezinezkoa izan da itzultzea. Beste siziliar inskripzioa Montagna di Marzon[12] aurkitu zen: tamuraabesakedqoiaveseurumakesagepipokedlutimbelevopomanatesemaidarnakeibureitamomiaetiurela''

Greziar bertsioak haien Palikoen kultoan eragina zuen. Tokiko ninfa bat, Talia, Adrano (sumendien jainkoa) erditu zen. Greziarren kultoan Hefesto zen. Hauek bikiak ziren eta birritan jaioak (palin berriro; ikein eta etorri). Lehenbizi ninfaerengandik eta gero, Heraren jeloskoratsuna zela eta, lurretik, ama-lur Gaiari eragin ziolako ninfa irinstea. Orduan zorua zabaldu zen eta bikiak jaio ziren, zeinak Sizilian nabigazio eta nekazaritzaren patroiak gisa beneratu baitziren. Greziar mitologiaren mailarik zaharrenean, titan bat. Tizio, hain handia zen non amaren zabela bitan zabaldu zuen eta Gaiak umekiaren ardura hartu zuen jaio arte. Heldutan, Delfos ondoan Leto ninfa bortxatu nahi izan zuen. Mitema hori erritual gisa erabiltzen bada, ohikoa da bi haur lurrean sakrifikatuta ikustea, landarediaren hazkunde berdea sustatzeko. Adrano tenpluan, palikoen aita, sikuloek etengabeko suari eusten zioten. Hibla jainkoak edo jainkosak[13], (izen honen ohorez hiru hiriren izenak datoz) santutegi bat zuen Hibla Gereatisen. Demeter eta Koreren arteko lotura Hennarekin (Proserpinaren bahiketa) eta Aretusa ninfa Sirakusarekin greziar eraginatik dator.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia. (2015-1-30). 174. araua: Antzinateko herriak. Ekialdeko eta Europako herriak. , 3 or..
  2. Fox, Travelling Heroes in the Epic Age of Homer, 2008:115; Homer's references are in Odyssey 20,383; 24.207-13, 366, 387-90.
  3. Fine, John (1985). The ancient Greeks: a critical history. Harvard University Press. p. 72. ISBN 0674033140. "Most scholars now believe that the Sicans and Sicels, as well as the inhabitants of southern Italy, were basically of Illyrian stock superimposed on an aboriginal "Mediterranean" population."
  4. Tuzididesen ardura izan zen Atenasko entzuleak jakinaren gainean jartzea hiri honen garrantzia historikoaz eta kulturalaz Siziliako gaietan K. a. 415 urtetik aurrera (VI. liburua, 2.4-6 atalak.
  5. Servius' commentary on Aeneid VII.795; Dionysius of Halicarnassus i.9.22.
  6. Diodoro Sikulo V.6.3-4.
  7. Erik Sjoqvist, Sicily and the Greeks: Studies in the Interrelationship between the Indigenous Populations and the Greek Colonists (Jerome Lectures, Ann Arbor: University of Michigan Press) 1973.
  8. The basic study is Joshua Whatmough in R.S. Conway, J. Whatmough and S.E. Johnson, The Prae-Italic Dialects of Italy (London 1933) vol. 2:431-500; a more recent study is A. Zamponi, "Il Siculo" in A.L. Prosdocimi, ed., Popoli e civiltà dell'Italia antica, vol. 6 "Lingue e dialetti" (1978949-1012.)
  9. Luciano Agostiniani "Alfabetizzazione della Sicilia pregreca", Aristonothos 4, 2012, 139-164 |url=http://riviste.unimi.it/index.php/aristonothos/article/view/1940
  10. Federica Cordano "Iscrizioni monumentali dei Siculi", Aristonothos 4, 2012, 165-185 |url=http://riviste.unimi.it/index.php/aristonothos/article/view/1942
  11. Orain Badisches Landesmuseumean, Karlsruhe (Price 1998)
  12. Martzloff Vincent "Variation linguistique et exégèse paléo-italique. L’idiome sicule de Montagna di Marzo" In: La variation linguistique dans les langues de l’Italie préromaine. Lyon : Maison de l'Orient et de la Méditerranée Jean Pouilloux, 2011, 93-130 |url=https://web.archive.org/web/20150402165451/https://www-persee-fr.bibliopam-evry.univ-evry.fr/web/ouvrages/home/prescript/article/mom_0184-1785_2011_act_45_1_2010
  13. Lucia Chiavola Birnbaum (1 January 2000). Black Madonnas: Feminism, Religion, and Politics in Italy. iUniverse. pp. 31–. ISBN 978-0-595-00380-8.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]