Erik Berganza
| Erik Berganza | |
|---|---|
(2021) | |
| Bizitza | |
| Jaiotza | Balmaseda, 1989ko abuztuaren 1a (36 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | abeslaria eta konpositorea |
| Genero artistikoa | punk folk rock |
| Musika instrumentua | ahotsa baxua gitarra akustikoa |
Erik Berganza, izen artistikoa Abereh (Balmaseda, Bizkaia, 1989ko abuztuaren 1a) abeslaria da. Gaur egun, Iruñean (Nafarroa Garaia) bizi da, eta AEKn irakasle aritzen da.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Besteak beste, Hartzak Blues Band eta Estricalla taldeetan aritu ondoren bakarkako bideari ekin dio eta proiektuari Abereh izena eman dio[1][2]. Asteburu askotan, Euskal Herriko edozein areto txikitan, haren emanaldiaz gozatzeko aukera egoten da.[3] [4] 2020ko uda bukaeran, adibidez, Geltokik antolatutako SNnatoki zikloan aritu zen.[5]
2021ean, Joan-etorrian diskoaren aurkezpen birarekin jarraitzen du. [6] [7] Onki Xin taldeak kaleratu duen 'Hikikomori' lanean ere kolaboratu du. Abereh,baxua jotzen jarri dute; Fernando Sapo taldekidea da Estricallan, aspaldiko ezaguna, eta Kreuzzberg kanta «rock doinuz jantzi du».[8]
Orkartz (Azpeitia) du areto kutuna.[9] Abeslari bat aukeratu beharko balu, Chris Pureka bakarlaria hautatuko luke.
2022ko uda amaieran argitaratu diren berriei segika, taldeko jardunera ere itzuli da, Estricalla musika taldearen errautsetatik jaio den Bazka taldean baitago. Lehen diskoa ondu dute: 'Basoaren ilunean dantza'. Erik baxu jotzailea da taldean. [10][11][12]
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Zaunka datoz arin (2017, autoekoizpena)[13]
- Logela sessions (2018, autoekoizpena)[14]
- Laino eta belatz artean (2019, Bonberenea Ekintzak)[15]
- Joan-etorrian (2021, Bonberenea Ekintzak)[16] Karlos Osinagaren eskutik.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ zaunka datoz arin, by abereh. (kontsulta data: 2017-08-23).
- ↑ «Erik Berganza, Abereh-ri elkarrizketa eta betiko menua» Hala Bedi (kontsulta data: 2021-12-29).
- ↑ Berria. «Formatu txiki, soinu handi» Berria (kontsulta data: 2021-09-21).
- ↑ Berria. «Arratsalde akustikoa» Berria (kontsulta data: 2021-09-21).
- ↑ «Abereh kantautoreak kontzertua emango du gaur Geltokiren SZnatoki zikloan - Iruñea» euskalerriairratia.eus (kontsulta data: 2020-12-05).
- ↑ Etxenausia, Unai. ««Gustatzen ez zaizkidan gauzei abesten diet»» Berria (kontsulta data: 2021-12-29).
- ↑ «Erik Berganza 'Abereh' musikariak kontzertua emango du abenduan, Gasteizen» El Correo 2021-11-06 (kontsulta data: 2021-12-29).
- ↑ Atxikallende, Alex Uriarte. «Garai zailetan, «gau musikaren» sua» Berria (kontsulta data: 2021-12-29).
- ↑ Musika Zuzenean TB - Hitz Bitan: Abereh. (kontsulta data: 2020-12-06).
- ↑ «Bazka» www.badok.eus (kontsulta data: 2022-09-23).
- ↑ SL, TAI GABE DIGITALA. (2022-08-19). ««Ehiztariaren aldean ez, bestaldean kokatu nahi izan dugu lan honetan»» naiz: (kontsulta data: 2022-09-23).
- ↑ Telleria, Miren Mujika. «Bederatzi dantza, baso ilunean» Berria (kontsulta data: 2022-09-23).
- ↑ Zaunka datoz arin. (kontsulta data: 2018-04-11).
- ↑ Logela Sessions. (kontsulta data: 2018-04-11).
- ↑ «Laino eta belatz artean» www.badok.eus (kontsulta data: 2019-10-26).
- ↑ «Joan-etorrian» www.badok.eus (kontsulta data: 2021-09-21).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- «Abereh» www.badok.eus (kontsulta data: 2020-12-06).
| Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |