Erika petrolio-ontzia
| Erika petrolio-ontzia | |
|---|---|
| Fabrikazioa | |
| Fabrikatzailea | Shin Kasado Dockyard (en) |
| Historia | |
| Zerbitzuaren hasiera | 1975 |
| Naufragioa | 1999ko abenduaren 12a |
| Erregistro-herrialdea | Malta |
| Kokapena | |
| Kokapena | Bretainia |
| Koordenatuak | 47°09′N 4°15′W / 47.15°N 4.25°W |
| Ezaugarriak | |
| Dimentsioak | 10,9 ( Luzera (nautika): 184 ( |
| Zingoa | 10,9 m |
| Masa | 37.283 t |
| Identifikazioa | |
| IMO zenbakia | 7377854 |
| Berezko-portua | Panama Hiria |
| Dei-kodea | 9HEZ3 |

Erika petrolio-ontzia izan zen. 1975ean Japonian eraikitako Maltako komenientzia-banderarekin, Tevere Shipping enpresaren jabetzakoa eta Panship Management and Services Srl enpresak kudeatua zegoen. 1999ko abenduaren 12an petrolio-ontzia denborale baten erdian, bitan zatitu eta hondoratu zen. Marea beltz handia eragin zuen Bretainiako (Frantzia) kostaldean. Gertakariaren unean, TTC enpresak pleitatuta zegoen (Total Transport Corporation).
Ezbeharra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1999ko abenduaren 12an, Bretainiako kostaldean Erika petrolio-ontzia erdibitu zen ekaitzaren ondorioz, 20.000 tona fuel isuriz itsasoan. Kutsadurak 300.000 hegazti hil zituela kalkulatzen da. Ezbeharraren ondorioz, Europako Batzordeak hainbat araudi proposamen egin zituen, batez ere petrolio-ontzien ikuskapenaren eta segurtasunaren inguruan.[1]
Epaiketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2007ko urtarrilean, Parisko auzitegi korrekzionalak epaia eman zuen, eta Total enpresa, armadorea, petrolio-ontziaren kudeatzailea eta Italiako Rina ziurtapen-sozietatea (ontziaren ikuskapen teknikoen arduraduna) zigortu zituen 192 milioi euro kolektiboki ordaintzera marea beltzaren biktimentzako kalte-ordainetan. Epai berak absolbitu egiten zituen kapitaina, Karun Mathur, eta salbamendu-zerbitzuko ofizialak, arduragabekeriaz jokatzea leporatzen baitzitzaien.
Epaia historikoa zen, Frantzian lehen aldiz "kalte ekologikoaren" kontzeptua ezartzen duelako.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Frantsesez):Istripuaren gaineko Frantziako Gobernuaren orria.
- (Gaztelaniaz):Ecologistas en Acción erakundearen artikulua.