Panama Hiria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Panama Hiria
Panamá
 Panama
Montage Panama City.jpg
Bandera de Ciudad de Panamá.svg Coat of Arms of Panama City.svg
Administrazioa
Herrialdea Panama
Panamaren banaketa administratiboaPanamako probintzia
District of PanamaPanamá District [[File:Arbcom ru editing.svg
Izen ofiziala Panamá
Jatorrizko izena Panamá
Geografia
Koordenatuak 9° 00′ N, 79° 30′ W / 9°N,79.5°W / 9; -79.5Koordenatuak: 9° 00′ N, 79° 30′ W / 9°N,79.5°W / 9; -79.5
Panama Hiria hemen kokatua: Panama
Panama Hiria
Panama Hiria
Panama Hiria (Panama)
Azalera 275 km²
Altuera 2 m
Demografia
Biztanleria 880.691 bizt. (2013-12-31)
Dentsitatea 3.202,51 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera 1519-08-25
Telefono aurrizkia 507
Ordu eremua UTC−05:00
Hiri senidetuak Taipei, Fort Lauderdale, Guadalajara, Incheon, Miami, Tel Aviv, Paita Itzuli, Mexiko Hiria, Madril eta San Diego
mupa.gob.pa

Panama Hiria[1] (gaztelaniaz: Ciudad de Panamá) Panamako Errepublikako, Panama probintziako eta izen bereko barrutiko hiriburua da. [2] Herrialdeko hiri haundiena eta populatuena da, 880 691 biztanleekin bere udal mugen barnean [3] eta 2 011 780 pertsonekin bere metropoli eremuaren barnean. Bere metropoli eremuak hainbat jurisdikzio ezberdin bere barnean biltzen ditu, Panamá Hiria, San Miguelitoko hiri-barrutia, La Chorrera edo Arraiján bezalakoak. Panamako golkoaren ertzean dago, Ozeano Barean, Panamako kanalaren irteeraren ekialdean. Gaur egun 2561 km2ko azalera okupatzen du eta klima tropikala dauka.

1519ko abuztuaren 15ean hiriaren sorrera gertatu zen Pedrarias Dávilaren eskutik, Panamá izeneko cueva amerindiarren etxe multzo batetik gertu. [4][5][6][7][8] Errepublikaren hiriburu bezala, Gobernu Nazionalaren egoitza nagusienak, beste hainbat gobernu erakundeen egoitza ezberdinak, enbaxada asko eta behar bezala egiaztatutako kontsulatu pila hartzen ditu.

Balboako itsas portuak, Tocumen Aireportu Internazionalak, Marcos A. Gelabert Aireportu Internazionalak, Mendebaldeko Panama probintzian kokatutako Panamá Pacífico Aireportu Internazionalak eta PSA Panama International Terminal itsas portuak, Panamerikar errepideak eta Panamako kanalarekiko paraleloki doazen Panamako burdinbideak eta Transistmika errepideak, hiria komunikatzen dute.

Panama Hiria estatuko gune kultural eta ekonomiko garrantzitsuena da, finantza jarduera bizia duen nazioarteko banku zentro gisa. [9] Finantza barrutia, Panamako kanala, eraikuntza, merkataritza eta turismoa hiriko ekonomiaren diru sarreren iturri nabarmenak dira.

Toponimia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiriaren izenaren jatorria cueva amerindiarren Panamá hitzan dago, zeinek Pascual Andagoiakoaren arabera "arrainen ugaritasuna" edo "arrain eta tximeleten ugaritasuna" esan nahi du.[4][5][6][7][8] Erdialdeko Amerikan eta Hego Amerikako iparraldean jatorria duen izen arrunt bereko zuhaitz mota bat dago ere, (Sterculia apetala) izen zientifikoa duena. Hiriaren lehenengo izen ofiziala Panamako Jasokundearen Andre Maria (gaztelaniaz: Nuestra Señora de la Asunción de Panamá) izan zen, abuztuaren 15ean, hau da Andre Mariaren Jasokundearen egunean, sortua izan zelako. [10]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1519. urtean sortu zuen Panama Hiri zaharra Pedrarias Dávila gobernadore eta konkistatzaile espainiarrak. Pascual Andagoiakoa arabarra ere zegoen sorrera-taldean. Garrantzi handiko merkaritza hiria bihurtu zen eta XVI. eta XVII. mendeetan itsaslapurrek hiria eskuratzeko saio ugari egin zituzten; 1671. urtean erabat suntsitu zuen hiria Henry Morgan piratak. XVIII. mendean Panama Hiriaren hondamen politiko eta ekonomikoa izan zen, eta 1751n Granada Berriko (gaur egungo Kolonbia, Venezuela, Ekuador eta Panama) lurraldearen barnean geratu zen.

XIX. mendean gorabehera asko izan ziren; burujabetasuna lortzeko ahalegin askoren ondoren, 1903an bereizi zen Panamako estatua Kolonbiatik, baina urte hartan bertan Estatu Batuek Panama Hiriaren gaineko eskubideak lortu zituzten. 1914an Panamako kanala zabaldu ondoren, bizkor hazi zen Panama Hiria eta Estatu Batuetako soldaduen aisiarako hiri bihurtu zen. 1989. urteko abenduaren 20an Estatu Batuetako osteek hiria hartu zuten.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Panama Hiria izen bereko barrutian kokatuta dago, bere metropoli eremuak San Migelitoko hiri-barrutia eta Panamako kanalaren beste ertzean dauden eremu populatuak ere, bere barnean biltzen dituen arren. Kanalaren beste aldean dauden hiri eremuak La Chorrerako barrutiaren eta Arraijáneko barrutiaren zati dira. Panama Hiriko eta San Miguelitoko barrutiak Panama probintzian kokatuta daude. La Chorrera eta Arraijáneko barrutiak ordea, Mendebaldeko Panama probintzian.

Panama Hiriko barrutiaren egitura bi alditan aldatu zen 2002 eta 2009 urteen artean. [11] Azkenengo urte horretatik aurrera, Panama Hiriko barrutia 26 korregimentuetan (gaztelaniaz: corregimiento) banatuta dago. Korregimentuak era berean, auzoetan (gaztelaniaz: barrio) banatuta egon daitezke, azken hauek inolako egitura administratibo edo politikoa izan ez arren. Ondoren agertzen dira korregimentu guztien izenak eta beraien auzo garrantzitsuenak:

  1. San Felipe
  2. El Chorrillo
  3. Santa Ana
  4. Calidonia
  5. Curundú (Curundú, Viejo Veranillo eta Brooklincito)
  6. Ancón (Amador, Cerro Ancón, Balboa, Diablo, Corozal, Clayton, Albrook, Paraíso, Llanos de Curundú, Altos de Curundú, Dorado Springs, Dorado Lakes, Paseo Dorado eta Altos de Panamá auzoak)
  7. Bella Vista (La Cresta, El Cangrejo, El Carmen, Bella Vista, Marbella, Campo Alegre eta Obarrio auzoak)
  8. Bethania (La Locería, La Alameda, Dos Mares, Las Mercedes, Altos del Chase, El Dorado, Villa de las Fuentes, Edison Park, Los Ángeles, Bethania, El Ingenio, Club X eta Villa Cáceres auzoak)
  9. San Francisco (Punta Paitilla, Punta Pacífica, Boca la Caja, Carrasquilla, Villa Lilla, San Francisco eta Coco del Mar auzoak)
  10. Pueblo Nuevo (Vista Hermosa, La Loma, Hato Pintado, 12 de Octubre eta Pueblo Nuevo auzoak)
  11. Parque Lefevre
  12. Río Abajo
  13. Juan Díaz (Costa del Este auzoa)
  14. Las Cumbres
  15. Pacora
  16. Tocumen
  17. Pedregal
  18. Las Mañanitas
  19. San Martín
  20. 24 de Diciembre
  21. Chilibre
  22. Alcalde Díaz
  23. Ernesto Córdoba Campos
  24. Caimitillo
  25. Don Bosco
  26. Las Garzas

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiriak klima tropikala dauka, zehazkiago sabanako klima tropikala motakoa edo Awi, [12][13] Köppen klima sailkapenaren arabera. Klima tropikal mota ezberdinen artean (A multzoa) lehorrena da, non batezbezteko urteko prezipitazioa 1.000 mm baino txikiagoa izan daiteke, Panama Hiria barne dagoen Pazifikoko "Arku lehorra" izendatutako eskualdean. Ondo nabarmendutako urtaro lehor bat dago, hiru eta bost arteko hilabetekoa. Lehorraldia neguan ematen da (Aw azpimultzoa).

Maiatza eta abendua artean prezipitazio nabarmenak dituen urtaro euritsu luzea ematen da. Urtarrila eta apirila artean ordea, urtaro lehor motz bat gertatzen da. Batezbesteko urteko prezipitazioa 2.000 mmetatik gertu dago, batezbesteko hezetasun erlatiboa %75ean dago eta batezbesteko tenperatura 27 °Cetan. Inoiz neurtu den tenperatura maximo absolutua 39 °Ckoa da eta minimoa 20 °Ckoa.

Datu klimatikoak (Panama Hiria, 1971-2000)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 33.4 34.2 34.8 35.4 34.5 33.8 33.9 33.9 32.9 32.6 32.9 33.3 33.8
Batez besteko tenperatura (ºC) 26.0 26.3 26.6 27.5 27.8 27.6 27.5 27.4 27.0 26.7 26.6 26.3 26.9
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 24.0 24.4 25.4 26.5 25.1 25.3 25.0 25.9 25.0 25.8 25.3 25.2 25.2
Pilatutako prezipitazioa (mm) 29.3 10.1 13.1 64.7 225.1 235.0 168.5 219.9 253.9 330.7 252.3 104.6 1907.2
Prezipitazio egunak (≥ 0.1 mm) 2.9 1.3 1.4 4.9 15.0 16.0 14.0 15.0 17.0 20.0 16.0 7.5 131
Iturria: World Meteorological Organization[14]

Oharra:

  • 1971 - 2000 bitarteko 30 urteko aldiaren hileko batezbestekoetan oinarritutako informazio klimatologikoa.
  • Euri egunen batezbesteko = 0,1 mm edo gehiagoko euri egunen batezbesteko.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiriaren hegoaldean Balboa dago, Panamako kanalarekin batera hiriko ekonomiaren oinarria osatzen duen jarduera handiko portua. Panaman daude, halaber, ubidearen trafikoa bermatzen duten administrazio erakundeak eta munduko banketxe nagusien egoitzak. Industriari dagokionez, garagardogintza, petrolio findegiak, ehungintza, zurgintza, janari industria eta tabakogintza dira alor nagusiak. Tocumengo nazioarteko aireportuak, Panamako burdinbideak eta autobide sare zabal batek lotzen ditu Panama Hiria eta Panamako Errepublikako eskualde nagusiak.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aipagarriak dira Espainiar Inperioren kolonia izan zen garaiko Panama Viejo gune arkeologikoa eta San Felipe edo Alde Zaharra (gaztelaniaz: Casco Viejo) izendatzen duten korregimentua. Era berean, Panama Kolonbiatik banatu ondoren sortu ziren Santa Ana, Calidonia, Bella Vista eta San Francisco korregimentuak mota ezberdineko ondasun pila biltzen dute ere. Bukatzeko, Ameriketako Estatu Batuen menpean egon zen Panamako kanalaren zonaldearen zatia izan zen Ancón korregimentua ere, ondasun aipagarriak ditu.

Eraikinak.

- San Felipe korregimentuan:

- Santa Ana korregimentuan:

- Calidonia korregimentuan:

- Bella Vista korregimentuan:

- Ancón korregimenduan:

Panamako kanalaren azpiegiturak.

Plazak, kale, etorbide eta pasealekuak.

- San Felipe korregimentuan

- Santa Ana korregimentuan:

- Calidonia korregimentuan:

- San Francisco korregimentuan:

- Panama Hiriaren zehar:

Parkeak.

- Bella Vista korregimentuan:

- Ancón korregimentuan:

- San Francisco korregimentuan:

- Panama barrutiaren iparmendebaldean:

  • Metropolitano parkea.
  • Camino de Cruces parke nazionala.
  • Soberania parke nazionala.
  • Summit parke nazionala.

Merkataritza guneak:

  • Multiplaza Pacific Mall.
  • Multicentro, San Francisco korregimentuan, Punta Paitilla auzoan.
  • Soho City Center, Bella Vista korregimentuan, Obarrio auzoan.
  • Centro Comercial El Dorado.
  • Altaplaza Mall.
  • Albrook Mall, Ancón korregimentuan.

Erakustazokak:

  • ATLAPA Erakustazoka, San Francisco korregimentuan.
  • Figali Convention Center / Amador Erakustazoka, Ancón korregimentuan.

Kirol azpiegiturak:

  • Ciudad Deportiva Irving Saladino.
  • Rommel Fernandez estadioa.
  • Maracaná estadioa.
  • Presidente Remón hipodromoa.

Gune arkeologikoak:

  • Panamá Viejo, Panamako monumento historiko nazionala.

Hedabideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Crítica
  • Día a Día
  • El Siglo
  • La Estrella de Panamá
  • La Prensa
  • Metro Libre
  • Mi Diario
  • Panamá América

Panamar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herri eta hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Panama Hiria ondorengo herri eta hiriekin senidetuta dago:

Panama Hiria Iberoamerikako Hiriburu Hirien Batasunaren (gaztelaniaz: Unión de Ciudades Capitales Iberoamericanas - UCCI) (portugesez: União de Cidades Capitais Ibero-americanas) partaide da, 1982ko urriaren 12tik, jarraian agertzen diren hiriekin senidetarsun erlazioak hasiz: [24]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Euskaltzaindia 38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak https://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0038.pdf .
  2. (Gaztelaniaz)  «Ley No.1 de 27 de octubre de 1982, por el cual se aprueba la División Político - Administrativa de las Provincias de Bocas del Toro, Chiriquí, Darién, Panamá, Colón y la Comarca de San Blas», Gaceta Oficial (Panamá), http://www.asamblea.gob.pa/APPS/LEGISPAN/PDF_GACETAS/1980/1984/20006_1984.pdf. Noiz kontsultatua: 2018-07-13 .
  3. (Gaztelaniaz)  Contraloría General de la República. Instituto Nacional de Estadística y Censo. Censos de Población y Vivienda - 2010., http://www.contraloria.gob.pa/inec/Redatam/censospma.htm. Noiz kontsultatua: 2018-07-12 .
  4. a b (Gaztelaniaz)  Arce, Enrique José y Sosa, Juan Bautista Compendio de historia de Panamá .
  5. a b (Gaztelaniaz)  Sosa, Juan Bautista Panamá la vieja: con motivo de cuarto centenario de su fundación: 15 de agosto 1519-1919 .
  6. a b (Gaztelaniaz)  Castillero R., Ernesto J. Historia de Panamá .
  7. a b (Gaztelaniaz)  Mena García, María del Carmen Pedrarias Dávila o la Ira de Dios: Una historia olvidada Universidad de Sevilla. Secretariado de Publicaciones . orrialdea ISBN 9788474058345 .
  8. a b (Gaztelaniaz)  Mena García, María del Carmen La ciudad en un cruce de caminos: Panamá y sus orígenes urbanos Consejo Superior de Investigaciones Científicas . orrialdea ISBN 9788400072827 .
  9. (Gaztelaniaz)  Asociación Bancaria de Panamá, https://asociacionbancaria.com/. Noiz kontsultatua: 2018-07-13 .
  10. (Gaztelaniaz)  «Historia a 418 años de la fundación de la ciudad. Panamá,la reina del Pacífico», Panamá América, https://web.archive.org/web/20120305192447/http://www.pa-digital.com.pa/periodico/edicion-actual/dia_d-interna.php?story_id=952477&edition_id=20100815. Noiz kontsultatua: 2018-07-12 .
  11. (Gaztelaniaz)  «Nuevas fronteras capitalinas», La Prensa, https://www.prensa.com/politica/Nuevas-fronteras-capitalinas_0_2673482786.htm. Noiz kontsultatua: 2018-07-16 .
  12. (Gaztelaniaz)  Mapa de Climas de la República de Panamá, https://www.contraloria.gob.pa/inec/Archivos/P28813.pdf. Noiz kontsultatua: 2018-07-12 .
  13. (Gaztelaniaz)  Clasificación de Climas, según Köppen, http://www.miambiente.gob.pa/images/stories/atlas_tierras_secas/files/assets/downloads/page0032. Noiz kontsultatua: 2018-07-12 .
  14.   World Weather Information Service - Panama City World Meteorological Organization http://worldweather.wmo.int/076/c01221.htm. Noiz kontsultatua: 2012-08-04 .
  15. (Ingelesez)  Sister Cities International, https://user-2221582232.cld.bz/2018-Annual-Report-and-Membership-Directory/52/. Noiz kontsultatua: 2018-07-15 .
  16. (Ingelesez)  Sister Cities International, https://user-2221582232.cld.bz/2018-Annual-Report-and-Membership-Directory/42/. Noiz kontsultatua: 2018-07-15 .
  17. (Ingelesez)  Sister Cities International, https://user-2221582232.cld.bz/2018-Annual-Report-and-Membership-Directory/44/. Noiz kontsultatua: 2018-07-15 .
  18. (Gaztelaniaz)  Municipio de Guadalajara, https://web.archive.org/web/20130922035905/http://www.guadalajara.gob.mx/relacionesinternacionales/panama.htm. Noiz kontsultatua: 2018-07-19 .
  19. (Ingelesez)  Focus Taiwan News Channel, http://focustaiwan.tw/news/aipl/201609050035.aspx. Noiz kontsultatua: 2018-07-14 .<nowiki>
  20. (Gaztelaniaz)  New York City Global Partners, https://web.archive.org/web/20130814165415/http://www.nyc.gov/html/ia/gp/html/partner/partner.shtml. Noiz kontsultatua: 2018-08-10 .
  21. (Ingelesez)  Sister Cities International, https://user-2221582232.cld.bz/2018-Annual-Report-and-Membership-Directory/42/. Noiz kontsultatua: 2018-07-15 .
  22. (Ingelesez)  Taipei City Council, https://web.archive.org/web/20121102035422/http://web.tcc.gov.tw/eng/sister_cities.htm. Noiz kontsultatua: 2018-07-19 .
  23. (Ingelesez)  Caribbean Journal, https://www.caribjournal.com/2013/03/08/panama-city-and-tel-aviv-sign-agreement-to-become-sister-cities/#. Noiz kontsultatua: 2018-07-15 .
  24. (Gaztelaniaz)  Unión de Ciudades Capitales Iberoamericanas, http://ciudadesiberoamericanas.org/quienes-somos/ciudades-miembro/. Noiz kontsultatua: 2018-07-15 .
  25. (Gaztelaniaz)  Portal web del Ayuntamiento de Madrid, http://www.madrid.es/portales/munimadrid/es/Inicio/Actualidad/Noticias/Llave-de-Oro-para-el-presidente-de-Panama/?vgnextfmt=default&vgnextoid=804a25601afcd110VgnVCM2000000c205a0aRCRD&vgnextchannel=a12149fa40ec9410VgnVCM100000171f5a0aRCRD. Noiz kontsultatua: 2018-07-14 .
  26. (Gaztelaniaz)  Portal web del Ayuntamiento de Madrid, https://web.archive.org/web/20120616185024/http://www.madrid.es/portales/munimadrid/es/Inicio/Ayuntamiento/Madrid-Global/Ciudades-Hermanadas/Mapa-Mundi-de-las-ciudades-hermanadas?vgnextfmt=especial1&vgnextoid=4e84399a03003110VgnVCM2000000c205a0aRCRD&vgnextchannel=4e98823d3a37a010VgnVCM100000d90ca8c0RCRD&idContenido=208ac435a6b5b010VgnVCM100000d90ca8c0RCRD. Noiz kontsultatua: 2018-07-19 .

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Panama Hiria Aldatu lotura Wikidatan