Erlama

Wikipedia, Entziklopedia askea
Erlama edo erregina —erdian— erle langileekin.

Erlama edo erle erregina hiru erle motako bat da (besteak erle langileak eta erlamandoak direlarik). Arrautzak jarri eta erruten dituen bakarra da, 50.000 inguru urtero. Ernaldutako arrautzetatik erle langileak jaiotzen dira; ernaldu gabekoetatik, aldiz, erlamandoak. Erle erregina, beraz, erlauntza batean dauden erle guztien ama izaten da.

Erle erregina ez da erlauntzetik ateratzen, kopula egiteko edo erlekume berri bat sortzeko izan ezik. Hiru urte inguru bizi ohi da.

Erlama erregina-jelez elikatutako erlea da. Erregina-jelea oso nutritiboa da, eta proteina bereziak ditu, erle arrunta erlama bihurtzen dutenak.

Erlauntzetik ateratzen denean, eztei-hegaldiak egiten ditu. Hegaldi horietan hainbat erlamandorekin kopulatzen du, eta horrek koloniaren aldakortasun genetikoa areagotzen du. Erlauntz baten erle langileek ama bera dute, baina ez aita. Ernaldu eta bost egunetara erle erregina arrautzak erruten hasten da.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]