Erle langile

Erle langileak (erlamarekin)
Erle langileak 1,5 cm inguruko erle eme antzuak dira, erle taldean ugarienak (10.000 eta 60.000 artean) dira; taldearen iraupenerako eginkizunak bere gain hartzen dituzte: argizarizko aberaskak egin, jaioberriak elikatzeaz arduratu, eta loreen nektarra, ura eta lore hautsa biltzen dute. Lanerako aroan 4-8 asteko bizitza du, baina neguan 5 edo 7 hilabetez ere bizi izaten da. Sabel muturrean ezten pozoiduna du, eta inori sartuz gero zaurian lotua geratzen zaio sabel-barru zati batekin batera, eta horren ondorioz hil egiten da erlea.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016-4-30 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.