Ernst Lossa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ernst Lossa

Bizitza
JaiotzaAugsburg1929ko azaroaren 1a
Herrialdea Alemaniar Inperioa
BizilekuaIrsee
Talde etnikoaYenichea
HeriotzaIrsee Abbey (en) Itzuli1944ko abuztuaren 9a (14 urte)
Heriotza moduagiza hilketa: Injekzio hilgarria
Jarduerak
JarduerakBiktima
Santutegia
Azaroaren 1

Find a Grave: 126076401 Edit the value on Wikidata
Ernst eta Christian Lossari eskainitako oroigarriak.

Ernst Lossa (Augsburg, 1929ko azaroaren 1a-Irsee, 1944ko abuztuaren 9a) 14 urte zituenean naziek erail zuten gazte yeniche izan zen. Gaztea Kaufbeurengo psikiatrikoan entzerratuta zegoen. Haren kasuaren bidez eugenesia nazi sistematikoaren praktikak ezagutzera eman ziren.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ernst Lossa 1929ko azaroaren 1ean jaio zen. Bost urte zituela umezurtz geratu zen, eta bere aita — saltzaile ibiltaria zena — «antisozialtzat» jo zuten naziek eta Dachauko kontzentrazio-esparruan sartu zuten hiru urte geroago. Ernst umeentzako etxe batera eraman zuten bere bi ahizpekin batera, baina gero korrekzional batera eraman zuten, eskoletatik ihes eta beste umeei gauzak ebasten zizkielako. Azkenean, Kaufbeuren ospitalera eraman zuten, koadro psikiatrikorik ez zuen arren. Ospitaleko langile askoren begikotasuna bereganatu zuen, baina gaixoekin egiten ari zenaz jabetzen joan zen. 1944ko abuztuaren 9an hil zuten, injekzio hilgarri batekin, gauaren erdian, 14 urte zituela.

Ernst Lossa kulturan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2008: Robert Domesek Nebel im August eleberria idatzi zuen.
  • 2016: Nebel im August filma, Kai Wesselek zuzenduta.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Adrian Weale (2013). SS. Una historia nueva. Ed. Turner Noema.
  2. https://www.semana.com/cine/articulo/niebla-en-agosto-de-kai-wessel/62887/

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]