Errabiaren zubia
Errabiaren zubia | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Esteribar |
Koordenatuak | 42°55′47″N 1°30′12″W / 42.929833°N 1.503333°W |
Gurutzatzen du | Arga |
Errabiaren zubia —Zubiriko zubia ere deitua— Esteribarko Zubiri kontzejuan XI. mendeko harrizko zubi bat da. Donejakue Bidearen baitako ondare kontsideratzen da, Nafar Bideak Nafarroan egiten duen etaparen parte.
Kondaira
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zubiaren izena sinesmen desberdinekin lotuta dago. Amorrua, garai batean, oso gaitz zabaldua zen, bereziki nekazari inguruetan non animaliak libreago ibiltzen ziren eta gaixotasun horrek jende asko hiltzen zuen. Jatorriz, egungo Errabiaren zubia abelbide batean altxatu omen zen: artzaiek Pirinioetatik goi ordokira joateko bide hori egiten zuten. Beraz, kondaira honen sustraia datu horretan oinarri daiteke.
Herriaren ustez, zubi honek amorrua sendatzeko propietatea zuen. Horretarako animaliek zubia zeharkatu behar zuten eta erdiko zutabean hiru aldiz ibili; beste iritzien arabera, zubi azpitik igaro behar zuten, beti erdiko zutaberaren inguruan. Sinesmen honen oinarrian beste bat zegoen: herriaren ustez zubi honen azpian, II. mendeko (beste tradizioen arabera V. mendeko) santa Kiteriaren hezurrak aurkitu omen zituzten eta hortik zetorren zubiaren propietate harrigarri hori. Gorpuzkinak zubia egitera hasi zirenean topatu omen zituzten. Nahiz eta behin eta berriro saiatu, ezin zuten eraikuntzan aurrera egin; azkenik, erdiko zutabea kokatu behar zen tokian begiratu zuten eta, azpian, harri baten azpian, usain ona sortzen zuten emakume baten aztarnak aurkitu zituzten. Herriak berehala susmatu zuen hura santa Kiteria izan behar zela.
Aurkikuntza behin egin eta gero, erlikiak Iruñeara eramatea erabaki zuten baina Burlata herrira heldu zirenean, gorpuzkinak zeramatzan mandoa bertan gelditu zen eta zuten mugiarazi lortu. Orduan, herriak Kiteria bertan gelditu nahi zuela ulertu zuen eta horregatik herri horretan gordetzen dira oraindik.
Elizaren arabera Kiteriaren aurrean txakurrak beti lasaitzen omen ziren eta horregatik errabiaren aurkako santua zela erabaki zuen.
Zubia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bide batez, Konpostelara zihoazen erromesentzat balio zuen, eta 1097an jada ezagutzen da, Petri I.a Santxitz erregeak Iruñeko elizari "Zubiria izeneko nire hiribildu bat" eman zionean, "Zubiaren ondoan" esan nahi duena.
Zubiaren jatorria XI. mendekoa izan daitekeen arren, egungo egoeran, eraikuntza, XIV. mendean egin behar izan zen, garai gotikoan. Harrizko harlangaitzez egina dago, 30 metro inguruko luzera du eta kanpoko parametroen arteko zabalera 3,60 metrokoa da. 12 metroko luzera duten 2 arku ditu, eta eskuina pixka bat zorrotza da. Ibaiaren erdian zutabe bat du, ibaian gora irteten den zubi-bular batekin, eta baztergune gisa balio du.
Bi aldeetako malda sendoa da, erdi-puntuko arku bat lortzeko. Egoera onean kontserbatzen da, eta petriletan izan ezik, ez da berreraikuntzarik detektatzen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Santiago Sainz de los Terreros Goñi, (2010), Puentes antiguos de Navarra: Zubiri, Yesa, Larrasoaña, Iroz, Burlada.
- Imanol Goikoetxea, (1993), Guía práctica para recorrer el camino de Santiago: a pie, en bicicleta, a caballo, en coche, Donostia: Txertoa, ISBN 8471482800