Errauskine (1950ko filma)
Errauskine (jatorrizko ingelesez Cinderella) 1950eko Clyde Geronimi, Hamilton Luske eta Wilfred Jackson estatubatuar zinema zuzendariek zuzendu eta Walt Disneyek ekoitzitako fantasia eta amodiozko musikal film bat da. Charles Perrault fantziar idazlearen Errauskine ipuinean oinarritua dago.
Oscar Sarietarako hiru izendapen jaso zituen: Soinu onenaren Oscar Saria (Sam Slyfield), Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria (Oliver Wallace eta Paul J. Smith) eta Jatorrizko abesti onenaren Oscar Saria (Mack David, Jerry Livingston eta Al Hoffman; abestia: "Bibbidi-Bobbidi-Boo").
Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Errauskine, bere aita hil ondoren, amaordea eta haren alaba zitalentzat neskame bezala lan egitera derrigortua dagoen neska gazte eder bat da, haiek bere aita zenaren dirutza xahutzen duten bitartean. Egun batez, Printze Xarmangarriak ospatuko duen dantzaldi bateko gonbidapena iritsiko zaie, eta Errauskinek eguneroko atsekabeak alboratu eta bere adineko gainontzeko neskak bezala sentitzeko aukera ikusiko du. Maitagarriaren laguntzaz dantzaldira joan ahal izango da, baina gauerdia iristean festa eta printzea utzi eta etxera itzuli beharko du. Printzea Errauskinez maitemindua dagoenez, berau topatzeko iproba bat jarriko du: hark festan utzitako beirazko zapata erresuma guztiko neska ezkongai guztiei jar dezaten eskatuko die, zapata egoki gelditzen zaion hura Errauskine dela frogaraziz. Azkenean, Errauskinek zapata jarri eta berea dela azaleratzean, biak ezkondu eta betiko zoriontsu biziko dira.
Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Pertsonaia | Aktorea | Ahotsa | Abeslaria |
---|---|---|---|
Errauskine | Helene Stanley | Ilene Woods | |
Anastasia Tremaine | Lucille Bliss | ||
Lady Tremaine, amaordea | Eleanor Audley | ||
Maitagarria | Claire Du Brey | Verna Felton | |
Printze Xarmangarria | Jeffrey Stone | William Phipps | Mike Douglas |
Drizella Tremaine | Rhoda Williams | ||
Jaq / Gus / Bruno | Jimmy MacDonald | ||
Duke Handia / Erregea | Luis van Rooten | ||
Atezaina | Don Barclay | ||
Luzifer | June Foray | ||
Narratzailea | Betty Lou Gerson | Marni Nixon |
Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Errauskine filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- Webgune ofiziala (Ingelesez)
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- 1950eko filmak
- Wilfred Jacksonek zuzendutako filmak
- Hamilton Luskek zuzendutako filmak
- Clyde Geronimik zuzendutako filmak
- Ken Andersonek idatzitako filmak
- Ted Searsek idatzitako filmak
- Homer Brightmanek idatzitako filmak
- Joe Rinaldik idatzitako filmak
- Bill Peetek idatzitako filmak
- Harry Reevesek idatzitako filmak
- Winston Hiblerrek idatzitako filmak
- Erdman Pennerrek idatzitako filmak
- Baliorik ez antzeztutako filmak
- Walt Disneyk ekoitzitako filmak
- The Walt Disney Companyk ekoitzitako filmak
- Disneyren marrazki bizidun filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Urrezko Hartzaren irabazleak
- Fantasiazko filmak
- Musikal filmak
- Amodiozko filmak
- Errege-erreginei buruzko filmak
- Ezkontzei buruzko filmak
- Ipuinetan oinarritutako filmak
- Frantzian girotutako filmak