Robin Hood (1973ko filma)
Robin Hood 1973an Wolfgang Reithermanek zuzendutako Walt Disney Productions ekoiztetxearen abenturazko marrazki bizidun film bat da. Robin Hood ingeles kondairan oinarritua dago, honetan gizasemeak agertu beharrean, animalia antropomorfikoak agertzen dira.
1973ko Jatorrizko abesti onenaren Oscar Sariaren izendapena jaso zuen (Love).
Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Robin Hood eta John Txiki lagun talde batekin Sherwood basoan bizi, aberatsei lapurtu eta ohostutakoa txiroen artean banatu ohi dute. Nottinghamgo sheriffak hura eta bere lagun taldea atzematen saiatu da, baina alferrik. Joan printzea eskualdera iristean arku tiraketa txapelketa bat antolatuko da, saria haurtzarotik Robin Hood maitemindua dagoen Lady Marian ederraren musu bat izango da. Arriskuak-arrisku, Robinek mozorroturik lehiatzea erabakiko du, sheriffaren soldadu eta morroi guztiak txapelketan baidaude. Robinek txapelketa irabaztea lortuko du baina atxilotua izango da, John Txiki eta bertako herritarrek askatuko dutelarik.
Joan printzeak mendekatu asmoz sortu berri duen zerga injustu bat ez ordaindu ahal izateagatik herritar txiroenak kartzelaratuko ditu, tartean Robinen taldearen adiskidea dn Frai Tuck apaiza, ondorioz Robin Hood hura askatzera itzuliko da. Hainbat arrisku eta gora beheren ondoren, presoak askatu eta jauregitik ihes egitea lortuko dute. Orduan ezkutuan Rikardo erregearen itzulera itxarongo dute, hark justizia egin, Joan printzea kargutik kendu eta denon pozerako Robin Hood eta Lady Marian ezkon ditezen baimenduko du.
Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Brian Bedford: Robin Hood (azeria)
- Monica Evans: Maid Marian (azeria)
- Phil Harris: John Txiki (hartza)
- Roger Miller: Alan-a-Dale (oilarra)
- Andy Devine: Frai Tuck (azkonarra)
- Peter Ustinov: Joan printzea eta Rikardo erregea (lehoiak)
- Terry-Thomas: Sir Hiss (sugea)
- Carole Shelley: Lady Kluck (oiloa)
- Pat Buttram: Nottinghamgo sheriffa (otsoa)
- George Lindsey eta Ken Curtis: Trigger eta Nutsy (saiak)
- John Fiedler eta Barbara Luddy: Frai Tucken sakristaua eta bere emaztea (elizako saguak)
- Billy Whitaker, Dana Laurita eta Dori Whitaker: Skippy, Sis eta Tagalong (untxiak)
- Richie Sanders: Toby (dordoka)
- Barbara Luddy: Untxieme ama
- Candy Candido: Zaindarien kapitaina (krokodiloa)
- J. Pat O'Malley: Otto (txakurra)
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Robin Hood filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- Robin Hood marrazki bizidun filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
Disneyren animaziozko film klasikoak | ||
---|---|---|
Snow White and the Seven Dwarfs · Pinocchio · Fantasia · Dumbo · Bambi · Saludos Amigos · The Three Caballeros · Make Mine Music · Fun and Fancy Free · Melody Time · The Adventures of Ichabod and Mr. Toad · Errauskine · Alizia Irrigarrizko Munduan · Peter Pan · Lady and the Tramp · Loti Ederra · 101 dalmaziar · Ezpata Harrian · The Jungle Book · The Aristocats · Robin Hood · The Many Adventures of Winnie the Pooh · The Rescuers · The Fox and the Hound · The Black Cauldron · The Great Mouse Detective · Oliver & Company · The Little Mermaid · The Rescuers Down Under · Beauty and the Beast · Aladdin · Lehoi erregea · Pocahontas · Notre-Dameko konkorduna · Herkules · Mulan · Tarzan · Fantasia 2000 · The Emperor's New Groove · Atlantis: The Lost Empire · Lilo eta Stitch · Altxorraren Planeta · Anai Hartza · Home on the Range · Chicken Little · Meet the Robinsons · Bolt · The Princess and the Frog · Tangled · Winnie the Pooh · Wreck-It Ralph · Frozen · Big Hero 6 · Zootopia · Moana · Ralph Breaks the Internet · Frozen 2 |
- 1973ko filmak
- Baliorik ez antzeztutako filmak
- The Walt Disney Companyk ekoitzitako filmak
- Robin Hoodi buruzko filmak
- Disneyren marrazki bizidun filmak
- Wolfgang Reithermanek zuzendutako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Animaliei buruzko filmak
- 1970eko hamarkadako abentura filmak
- Musikal filmak
- Erdi Aroan girotutako filmak
- Ingalaterran girotutako filmak
- Walt Disney Animation Studiosek ekoitzitako filmak
- Walt Disney Picturesek ekoitzitako filmak