Errealitate printzipioa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Freuden psikoanalisiak bere dimentsio espekulatiboaren barruan deskribatzen dituen prozesu animikoen artean daude plazeraren eta errealitatearen printzipioen sorrera prozesua.

Errealitate printzipioa, Sigmund Freudek garatutako kontzeptu psikoanalitikoa da. Psikoanalisiak, subjektibotasunaren doktrina espekulatibo eta praktika terapeutiko gisa, garrantzi erabakigarria du XX. mendean, ez bakarrik psikologiaren historian, baita pentsamenduaren historia orokorrean ere.

Ametsen interpretazioko atal baten Freudek "Psikologia espekulatiboa"[1] deskribatzen du. Psikologia mota horren helburua da aparatu animikoaren izaera, ezaugarriak, instantziak eta dinamikak deskribatzea. Hura klinikan datuak bildu eta terapiako lan praktikoak interpretatuz ezagut daiteken heinean. Freuden psikoanalisiak bere dimentsio espekulatiboaren barruan deskribatzen dituen prozesu animikoen artean daude plazeraren eta errealitatearen printzipioen[2] sorrera prozesua.Prozesu animiko hauek haurtzaroan ematen dira. Une horrek, gizabanako bakoitzaren biografiaren barruan, subjektibotasunaren aldaketa transzendental bat dakar, gizabanakoa bere heldutasunean gai den garapen intelektual osorako baldintza gisa funtzionatuko duena.

kontzientzia eta inkontzientea[3][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Subjektua, bere nukleoan, kanporako proiekzio hutsa da, pultsio desideratibo baten forman. Gizakiaren aparatu animikoari buruzko teoria psikoanalitikoak fluxu subjektiboak beren izaera pultsionalagatik definitzen direla dioen baieztapenean du oinarri. Subjektibotasuna, funtsean, tentsio desideratibo hutsa da, desira-pultsioak. Fluxu psikikoen izaera desideratibo horretan aurkitzen dira subjektuen heldutze prozesuan izaten diren eraldaketa eta konplikazio guztien azalpen dinamikoa.

Bi zati daude argi eta garbi bereiziak beren kontzeptuaren arabera, baina fenomenikoki nahasiak.[4] Lehena kontzientziaren zatia, non sarbide zuzena posible den erreflexio eta behaketa bidez. Bigarrena inkontzientearen zatia, zeinaren existentzia hipotesi esplikatibo gisa aurresuposatzen duen beti psikoanalisiak, metodologikoki zeharka bakarrik ezagutu daitekelako, horretara iristeko bidea hark sortzen dituen efektu kontzienteen bidez baita halabeharrez.

Kontzientzia[5][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Definizioz, kontzientzia gure aparatu animikoaren organo psikikoa da, kanpoko errealitateari buruzko informazioa biltzeaz arduratzen dena, gure subjektibotasunetik kanpoko elementuetatik jasotako estimuluak jaso eta arautzeaz arduratzen dena, eta, azken finean gure barne-munduaren eta kanpoko munduaren arteko bitartekari gisa jarduten duena. Kontzientziak, era berean, egiten ditugun prozesu intelektualen zati handi bat kontrolatzen du, prozesu intelektual horiek guztiek, beren oinarrian, ingurunera egokitzeko eta bizirik irauteko funtzioa dute, giza eboluzio prozesuak horretarako sortu baitzituen.

Inkontzeintea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inkontzienteak, aldiz, zuzenean jabetzen ez garen fenomeno psikiko guztiak biltzen ditu bere baitan, eta horien existentzia prozesu kontziente jakin batzuen behaketatik eta azterketatik bakarrik ezagutzen dugu, zeinentzat, kausa gisa, prozesu inkontziente horien existentzia aurresuposatu behar dugun. Hipotesi topografiko hori osatzeko, Freudek El yo y el ello argitalpenean sartu zuen hipotesi instituzionala erabiltzen da, zeinaren arabera psikearen barruan.

Nia[6][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Freuden teoria psikologikoaren diagrama

Subjektu baten kontzientzian egiazta ditzakegun prozesu dinamiko guzti-guztiek osatzen dute Nia. Horrela, kontzientzia kontrolatzeko ni-ak erabiltzen dituen kontrol- eta birbideratze-prozesuez hitz egiteak, benetan, fenomeno kontzienteen dinamikaren joera mekanikoez hitz egitea dakar. Gure psikea jatorrizko izaera psikiko bakar batek osatzen du, hots, inkontzientearen pultsioek, zeinak, beren hedapenean eta garapenean, errealitatearekin duten talkaz jabetzen baitira, eta beste zerbaitekin duten liskar horretan beren buruari ezartzen baitizkiote kontrol- eta birbideratze-jarrerak. Prozesu horren emaitza mekanikoa izango da dinamika eta erresistentzia horiek beren fluxu psikikoan barnebiltzea.

Bestalde, El ello-k subjektibotasunaren jatorria osatzen duen pultsioen jatorrizko nukleoa biltzen du. Ni-a ez bezala, El ello ezin da zentzu hertsian berezko jarrera duen entitate gisa hartu. Inkontzientea, definizioz, kaotikoa da, bulkada hutsez mugitzen, ez du proiektu konkreturik ez bada bere helburu bakar eta egiazkoa: pultsio inkontzienteen asebetetze gogoetagabea[7].

Jatorrizko puntu honetan ere bere mugimendua mekanikoa eta ausazkoa da, pultsional hutsa. Horregatik, el ello, inkontzientearen entitate zentrala, fenomeno inkontzienteen multzoari erreferentzia egiteko erabiltzen dugun izen arrunta da, bere inkontziente-izaeraren portaeraren eredua ezagutu daitekena.

Horren pultsioak definitzen dituen desio-izaera organismoaren bulkada bat da[8], haren egoera ezegonkor edo iragankor bat asetzen duen barneko edo kanpoko ondasun bat lortzera bideratua. Subjektuak sentsazio desatsegin bat sentitzen du fenomeno fisiologiko edo psikiko batekiko, eta sentsazio negatibo horren aurka joateko behar diren mekanismoak hedatzen ditu, ezegonkortasun-egoera hori ezabatzeko eta subjektuaren egoera "normalera" itzultzeko.[9]

Desiraren mugimenduak: Lehen eta bigarren mailako desirak[10][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Psikoanalisiaren desiraren ulerkera tradizio klasikoari jarraituz, gabezia baten terminoetan azaltzen da, eta beti subjektibotasunaren printzipio dinamiko eta ekonomikoen irizpide orokorren pean. Horrela, organismoaren eta psikearen jatorrizko egoera, printzipio naturalen ondorioz egonkortasun homeostatikoko egoera dela dio, honek esan nahi du barne kondizio bare eta egonkor bat bilatzera jotzen dugula gizakiok.

Egoera horretan, oreka horren distortsioak agertzen dira, hasieran baldintza fisiologiko ezberdinek eragindakoak, homeostasi horretan egoera ezegonkorra sortzen dutenak, gehiegizko karga tentsiolala eragiten duen gabezi bat, termino ekonomikoetan; termino dinamikoetan, fluxu psikikoa asetzen duen elementuranzko bidearen jario askea oztopatzea, horrek norbere bidearen jarraikortasunaren aukera eza ekarriz eta gainkarga tentsionala sortuz.

Distortsio horiek, kategoria bateko edo besteko gabezia gisa definitzen dira.Gabeziak aldatzen dira, ez da gauza bera elikagairik ez izatea edo aterperik ez izatea. Ezegonkortutako segmentuari (etxeraena edo janariaren adibide hauetan) dagozkion pultsioek mekanikoki eskuratuko dituzte aipatutako gabeziaren berezko ezaugarriak; hala, oraindik desio argi eta garbi zehatzik ez duten arren, pultsionaltasuna edo tentsio-intentzionalitatea determinatuta dago gabeziak sortzen duen tentsio fisiologikoagatik, eta hori asetu nahian desira-objektuen unibertso oso bat proiektatuko du, non batzuk asebetetzeko modukoak izango diren eta beste batzuk ez.

Subjektuak desira hori lehen aldiz esperimentatzen duenean, eta horren ondoriozko jokabidean hura asetzeko objektu egoki bat aurkitzen duenean, jokabide inkontziente eta arbitrarioki hedatuaren desiren garaipen bezala interpretatzen du. Garaipen horrek geroagoko aukeren bidea markatzen du, halako moldez non desira hori desira konkretuko objektu horri finkatuta geratzen den, eta une horretatik aurrera objektu hari zuzenduko baitzaio nagusiki asebetetzeko. Ondoren, jokabidezko garaipenaren errepikapenak ohitura sortuko du. Beraz, desira jakin bati dagokion desira-objektuaz hitz egitean, pultsio-fluxuaren hedapen mekanikoaz ari gara. Non desira fluxuak subjektuaren jokabidea objektu horri lotzea lortu duen, jokabidezko ohitura bat edo zirkuitu mekaniko itxi bat ezarriz.[3]

Une horretatik aurrera, zirkuitu konduktual jakin baten etorkizuneko ezarpen berri orok beti ekarriko du aurreko zirkuitu baten birkonfigurazioa, edo, lehen baldintzapenaren kasuan, erabat askea den fluxu baten lehen figurazioa. Hortik abiatuta, Freudek bi desio-asetze mota bereizten ditu: lehen mailako asebetetzea eta bigarren mailakoa edo eratorria. Lehen mailakoan, desirak bere bidea egiten du dagokion desiraren objekturantz, inolako oztoporik aurkitu gabe eta inolako bitartekotza kontzienterik jasan gabe.

Bigarren mailako asebetetzearen ezaugarria, aldiz, desiraren fluxuan egindako birbideratzeak dira, halako moldez non hura ez baita zuzenean edo bitartegabe zuzentzen finkatuta duen desiraren objektura, baizik eta desira propioaren edo dagokion objektuaren barne-eraldaketen bidez soilik zuzentzen zaion.Arrazoiren batengatik, desira jakin baten ohiko ibilbidea ez da onartzen edo ezin da amaierara arte moldatu; beraz, desira hori une horretatik aurrera ez da asetuta geratzen, eta bigarren mailako asebetetzeen bereizgarri den desira egiteko prozesua sortzen du.

Asebetetze primarioen eta sekundarioen arteko bereizketa hori erabakigarria da giza subjektibotasunaren historian; izan ere, asebetetze zuzenaren ezintasunetik abiatuta desio-fluxu primarioak birbideratzeko beharrak eragin handia izan du giza eboluzioan. Giza kontzientzia aktiboaren ezaugarri diren eta gainerako animalia-izakiekiko urruntze kualitatiboa ahalbidetzen duten mekanismo konduktualak eta intelektualak garatzera eraman gaitu, gaitasun logikoari dagokionez adibidez.[2]

Orduan, bigarren mailako asebetetze horren ezaugarria fluxu subjektiboaren jatorrizko ibilbideari buruzko lanketa bat izatea da, zeinean fluxu subjektiboari barne-nodulu batzuk edo elkargune eta birbanaketa-puntu batzuk ezartzen baitzaizkio, horien hedapena tartekatzen eta nolabait birbideratzen dutenak. Desioen bigarren mailako asebetetze-prozesu guzti-guztietan daude halako puntu mediatiko edo bitartekari batzuk, desioaren jatorrizko fluxuaren nodulu oztopatzaile gisa funtzionatzen dutenak, haien norabidea edo nolakotasuna aldatuz, eta desira, behin haietatik igarotakoan, hasieran sortu zen berbera ez izatea lortuz, hura aldatuz.

Birkonfigurazioa beharrezko egiten duten nodulu horiek errealitatearen eskakizunei zor diete beren existentzia. Errealitateak edozein arrazoi dela medio, desira zehatz baten asetze zuzena ezintzen du eta fluxu horri birkonfigurazio baten beharra ezartzen dio.[11]

Hori kontuan hartzen badugu, gure arreta ez da soilik desira birmoldatuaren fluxurantz zuzenduko, ezta ni-ak horren gainean egiten dituen lanketetara ere. Arreta jarriko diogu baita pultsioaren eta errealitatearen arteko talka edo liskar uneari, pultsioaren bulkada zuzen eta berehalakoak bere fluxu askearen erresistentzia aurkitzen duen mugari. Hau sakonago azaltzeko erabiltzen da errealitate printzipio eta plazer printzipioen hipotesia.

Errealitate printzipioa eta plazer printzipioa[12][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Plazer printzipioa[13][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorrizko inkontzientea plazer printzipioak gidatzen du, jatorrizko pultsio inkontziente guztiek plazera lortzeko eta desplazerra saihesteko modu gisa balio duten heinean. Hasierako egoera honetan, haurraren subjektibotasuna Freudek "sentimendu ozeaniko" izendatzen duen horrek ezaugarritzen du, hau da, fluxuak hain nahasirik daude, non erabat ezinezkoa den haien arteko bereizketa argi bat ezartzea. Haurraren jarduera psikiko eta motorea espasmo praktikoen eta ausazko mugimenduen kaos pragmatiko hutsa da, nahaste subjektibo bereizi gabearen barruan definitu ezin den asetze baten bila dabilena.

Haur batek sentitzen dituen plazerrak bere subjektibotasunari erabat berezko zaion izaera dute harentzat: desira bat asetzen duen objektua ez da oraindik norberaren gorputzetik edo subjektibotasunetik kanpoko entitate gisa hartzen, bere kanpoko jatorria inkontzientearen ozeanoan ezkutatzen delako. Freudek sentimendu ozeaniko deitzen duen egoera psikikoa definitzeko beste modu bat da kontzientzia idealista absolutu edo erradikalaren forma gisa definitza, non kanpoko errealitatea subjektibotasunaren barneko osagaietatik bereizi gabe xurgatzen den

Errealitate printzipioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere aurkakotza kontzientzia errealaren forma da, errealitate printzipioa, zeinak kontzientziaren errepresentazioak kanpotik datorren osagai baten seinale edo sintoma gisa hartzen dituen, hau da errealitatearen seinale. Horrela, kontzientzia errealista osoa, bi ataletan banatuta dago, gure bizipenen edukien arabera, lehenak gure kontzientziaren barrukoak bezala identifikatzen ditugunak dira eta bigarrenak kanpoko munduaren errepresentaziotzat hartzen ditugunak. Kontzientzia idealista osoak ordea, ez du halako barneko-kanpoko bereizketarik aurkezten, eta, beraz, bizipen psikikoen egoera oro-hartzaile eta bereiztezin bat esperimentatzen du, zeina ezin baita esperientzia psikikoen jarioaz esperimentatu. Erabateko kontzientzia idealista horren haustura kanpoko errealitatearen kontzientzia sartzearen ondorio izango da.[14]

Errealitate horren jatorria desira kaotikoaren eta kanpoko erresistentzien arteko talka da. Izan ere, erresistentzia horien kanpoko izaera ezin da kontzientzia idealistaren barruan uleru, eta horrela haustura bat sortzen da bizipenen korrontean. Egitate horrek bere barnean banatzen du kontzientzia, apurketa sortzen duen kanpoko objektuaren erresistentzia eta hori esperimentatzen duen subjektuaren artean.

Sarritan gertatzen da plazer printzipioaren mende dagoen pultsio inkontzienteen jario askeak, puntu jakin batean beste zerbaitekin talka egiten duela, errealitatean muga bat aurkitzen duela, bere objektu finkorantz zuzenean eta bitartegabe aurrera jarraitzea eragozten diona. Horren ondorioz, aparatu animikoa gainkargatu eta ezegonkortzen du, eta zentzumenek errealitatearen zirkunstantziei buruz ematen duten informazioa gero eta gehiago kontuan hartzera behartzen du, fluxu askeak bere desira-objektura joatea ahalbidetzen edo eragozten baitute.Zentzumen horiek aktibo egon ziren haurren bizitzaren hasieratik; hala ere, aparatu animikoak bere biografiaren une honetan duen sentimendu ozeanikoaren[15] izaera idealistaren ondorioz, estimulu horiek inkontzientean itota geratu ziren. Estimulu horien kanpo-jatorriari erantzuteko beharra sortzen duena, hain zuzen ere, desioen errealizazioaren huts egitea errepikatzea da, kanpoko erresistentziekin talka egiten den egoera horietan, errealitate arrotz horren zirkunstantziek erabakitzen baitute asetzea espero den hori lortzeko aukera.

Desiren jarioa askearen eragozpena eta nia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Horrela, subjektibotasun inkontzientearen gainean funtzionaltasun helburuak dituen fenomeno psikikoen geruza bat sortzen da, pertzepzio-sistemak errealitateari buruz emandako informazioari arreta emateko. Fluxuen entitate arautzaile baten beharra sortzen da, fluxuak bereizteko, birbanatzeko, bakoitzak duen informazioa kodetzeko eta, oro har, bizitza psikikoa gidatzeko gai dena. Entitate hori, aurrerago azaldu den bezala, Nia da, kontzientziak inkontzientearen gainean duen nagusitasuna ezartzen duena. Freudek errealitatearen printzipio deitzen duen kanpoko erresistentzia horien ezaugarriak bere barnean sartuz.

Beraz, lehen desiraren jario askea eragozten zuen kanpoko oztopo gisa esperimentatzen zena orain Niak errealitatearen printzipioaren eskakizunen arabera egindako barne-birmoldaketa gisa esperimentatzen du. Orduan, Ni kontzientea eta inkontzientea jario subjektibo beraren zati bihurtzen dira, batasun hori bihurtzen da aparatu animikoan dagoen jario bakarra. Horren jatorria da errealitateari eta errealitateak bere nahiak asetzeko ezartzen dituen baldintzei erantzuteko gai den tresna bat sortzea, prozesu eragileak eta arrazionalak modu eraginkorrean kudeatuz. Errealitatearen printzipioa ez dator, beraz, plazeraren printzipioa erabat kentzera, ezin baita ezabatu.

Errealitatearekiko liskarrak ez dakar atseginaren printzipioaren ukapena, baizik eta bere barne konplikazioa, bere heldutasuna: errealitatearen printzipioak ez du ukatzen atseginaren printzipioa, baizik eta bere errealitate-funtzioarekin osatzen du, hura hobetzeko.

Nietzscheren eragin filosofikoa[16][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Friedrich Wilhelm Nietzsche (Röcken, Prusia, 1844ko urriaren 15a - Weimar, 1900eko abuztuaren 25a) filosofo eta filologo alemana izan zen, eta XIX. mendeko pentsalari modernoetako bat. Haren filosofiak eragin handia izan zuen XX. mendeko oso ideologia desberdinetan.

Aipagarria da Freuden planteamendu filosofikoak Nietzscherekin duen zorra. Freudek zientziaren bidea hartu zuen Nietzschek planteatutako gai batzuei jarraipena emateko. Horien artean azpimarratzekoa da Nietzscheren indarren ontologiaren planteamendua eta horrek Freuden subjektuaren ikuskerarekin duen harremana.

Ontologia horretan Nietzschek zerbaiten zentzua definitzen du hori eusten duen indar gisa. Horri jarraituz balioa indar ezberdin horien kategorizazioa izango da, hauen hierarkizazioa. Dena da dinamikoa. Filosofoak indarren tipologia eta genealogia egin behar du. Zerbaiten historia hori eratu duen indarren historia da. Freudek hau banakora bideratuko du, Nia indar ezberdin horien artean aukeratzen, zentzua sortzen duena izanik, Nietszchek nahimena deituko ziokena[17].

Nietzscheren indarrak deleuzen "Nietzsche eta filosofia" liburuan[18][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Deleuzek honela azaltzen du Nietzscherengan indarren arteko harremana. Indar batek beste batekin duen harremana, ez da esentziaren negatibotasunetik ondorioztatzen. Bestearekiko harremanean, obeditu arazten den indarrak, gailentzen denak, ez du bestea edo ez dena ukatzen, bere ezberdintasun propioa baieztatzen du eta bereizketa horretaz gozatzen du. Deleuzen Nietzscherengan ezberdintasuna baieztapenaren eta plazeraren lekua da. Nahimenak nahi duena bere bereizketa baieztatzeko nahimena da. Hor kokatzen ditu plazera eta alaitasuna.[19]

Ez dago aurkakotasunik, ez dago kontraesan dialektikorik baiezko pentsamenduan, dagoen hori beste zerbaitetaz ezberdintzen dena da. Desberdintasunaren filosofia pluralista eta ateoa da. Diferentziaren filosofia pluralista da, indarrean eta haren harremanetan pentsatzen duelako. Ez dugu identitaterik, diferentziak egiten gaitu.

Ez dago indarren arteko harremanetan sartuko liratekeen indar independente eta kanpokorik. Aitzitik, erlazio horietan bakarrik eratzen da indar hori bere indar-mailarekin eta bere nolakotasunarekin.[20]

Indarraren kontzeptua, Nietzscherentzat, beste indar batekin lotutako indar batena da, horrela, indarrak nahimen izena hartzen du. Nahimena (botere-nahimena) indarraren osagai bereizgarria da, nahimena ez da modu misteriotsuan gauzatzen, beste nahimen baten gainean baizik.

Nahimena baldintza da, ausaz erlazionatzen diren indarren sintesiaren printzipioa. Ausaz erlazionaturiko bi indarrek, ez dute berez  harremana osatzen, ezingo lukete gorputz bat osatu, indarrak indar birtualen egoeran egongo lirateke, ahalmen hutsak, potentzialitateak hazkuntza eta sakabanatze egoeran.

Nietzscheren nahimenaren indarra eta freuden Nia[21][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Indarra ahal duena da, jarduteko boterea duena, nahimena indarrean nahi duena da, hortik botere-nahimenaren terminoa. Botere-nahimenak eusten ditu indarren arteko harremanak. Botere-nahia[22] filosofia nietzschearraren azken printzipioa da. Botere nahia ontologia eta politikaren ebakuntzan agertzen den kontzeptua da, azken finean Nietzscheren mundua botere-nahia da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Sigmund., Freud,. La interpretación de los sueños. ISBN 978-88-260-4334-0. PMC 1007146242. (Noiz kontsultatua: 2021-05-12).
  2. a b Harraca, María Florencia. (2020-10-05). «Más allá del Principio de Placer» PSICOANÁLISIS EN LA UNIVERSIDAD (4): 63–70. doi:10.35305/rpu.v0i4.66. ISSN 2683-9938. (Noiz kontsultatua: 2021-05-12).
  3. a b 1856-1939., Freud, Sigmund,. (1984). Psicopatologia de la vida cotidiana. Circulo de Lectores PMC 27201556. (Noiz kontsultatua: 2021-05-12).
  4. «Las psicopatologías se expresan a través de la conducta, en la vida cotidiana» Psicopatología básica (Pontificia Universidad Javeriana): 279–282. ISBN 978-958-716-669-9. (Noiz kontsultatua: 2021-05-12).
  5. 1856-1939., Freud, Sigmund,. (1981). Psicopatologia de la vida cotidiana. Alianza Editorial PMC 610468729. (Noiz kontsultatua: 2021-05-12).
  6. Bernal Zuluaga, Hernando Alberto. (2012-12-10). «Lectura del texto “Introducción del narcisismo” (1914) de Sigmund Freud» Poiésis 12 (24) doi:10.21501/16920945.512. ISSN 1692-0945. (Noiz kontsultatua: 2021-05-12).
  7. Freud, Matthew Rupert, (born 2 Nov. 1963), Chairman, Freuds (formerly Freud Associates, then Freud Communications), since 1985. Oxford University Press 2007-12-01 (Noiz kontsultatua: 2021-05-12).
  8. González, A.; Freud, Sigmund. (1971). «Introducción al psicoanálisis» Revista española de la opinión pública (26): 563. doi:10.2307/40181706. ISSN 0034-9429. (Noiz kontsultatua: 2021-05-12).
  9. C., Cosentino, J.. (1992). Puntuaciones freudianas de Lacan : acerca de mas alla del principio de placer.. Manantial ISBN 950-9515-73-6. PMC 777923077. (Noiz kontsultatua: 2021-05-12).
  10. Freud, Sigmund. (2013-11-05). Totem And Taboo. doi:10.4324/9781315010489. (Noiz kontsultatua: 2021-05-12).
  11. 1966-, Zupančič, Alenka,. Sexualidade e ontologia. PMC 441800896. (Noiz kontsultatua: 2021-05-12).
  12. 1856-1939., Freud, Sigmund,. (1984). Más allá del principio del placer ; Psicología de las masas y análisis del yo : y otras obras. Amorrortu ISBN 950-518-594-4. PMC 865312151. (Noiz kontsultatua: 2021-05-12).
  13. Harraca, María Florencia. (2020-10-05). «Más allá del Principio de Placer» PSICOANÁLISIS EN LA UNIVERSIDAD (4): 63–70. doi:10.35305/rpu.v0i4.66. ISSN 2683-9938. (Noiz kontsultatua: 2021-05-12).
  14. Guillermo., Cerdeira Bravo de Mansilla,. (2015). Principio, realidad y norma.. Editorial Reus ISBN 978-84-290-1872-1. PMC 956136849. (Noiz kontsultatua: 2021-05-12).
  15. Velosa Forero, Jaime. (2018-01-01). «El sentimiento religioso y su articulación con la segregación» Desde el Jardín de Freud (18): 209–222. doi:10.15446/djf.n18.71470. ISSN 2256-5477. (Noiz kontsultatua: 2021-05-12).
  16. Bell, David L. (2015-03-04). «La pulsión de muerte: perspectivas en la teoría kleiniana contemporánea» The International Journal of Psychoanalysis (en español) 1 (2): 442–458. doi:10.1080/2057410x.2015.1363521. ISSN 2057-410X. (Noiz kontsultatua: 2021-05-12).
  17. Thomas., Mann,. (2008). Schopenhauer, Nietzsche, Freud. Alianza Editorial ISBN 978-84-206-3912-3. PMC 758032848. (Noiz kontsultatua: 2021-05-12).
  18. 1925-1995., Deleuze, Gilles,. (1994). Nietzsche y la filosofia. Anagrama ISBN 84-339-0017-X. PMC 893504656. (Noiz kontsultatua: 2021-05-12).
  19. Deleuze, Gilles. (2010). Nietzsche. Presses Universitaires de France ISBN 978-2-13-058464-3. (Noiz kontsultatua: 2021-05-12).
  20. Salgado, Enrique. «Soledad y filosofía» Cumbre y abismo en la filosofía de Nietzsche (Plaza y Valdés): 143–164. ISBN 978-84-96780-06-4. (Noiz kontsultatua: 2021-05-12).
  21. «Nietzsche in Freudian Discourse» Freud and Nietzsche (Bloomsbury Academic) ISBN 978-1-4725-4650-0. (Noiz kontsultatua: 2021-05-12).
  22. Verfasser, Nietzsche, Friedrich 1844-1900. Más Allá del Bien y del Mal. ISBN 978-3-96799-410-0. PMC 1197332514. (Noiz kontsultatua: 2021-05-12).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]