Weimar
Weimar Weimar | ||
---|---|---|
Hiri independentea | ||
![]() | ||
| ||
Administrazioa | ||
Estatu burujabe | ![]() | |
Alemaniako estatua | ![]() | |
Alkatea |
Peter Kleine (en) ![]() | |
Izen ofiziala | Weimar | |
Jatorrizko izena | Weimar | |
Posta kodea |
99423, 99425 eta 99427 | |
Udalerri kodea |
16055000 | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 50° 59′ 00″ N, 11° 19′ 00″ E / 50.9833°N,11.3167°EKoordenatuak: 50° 59′ 00″ N, 11° 19′ 00″ E / 50.9833°N,11.3167°E | |
![]() | ||
![]() | ||
Azalera | 84.48 km² | |
Altuera | 208 m | |
Mugakideak |
Weimarer Land (en) ![]() | |
Demografia | ||
Biztanleria |
65.090 (2019ko irailaren 30a)![]() | |
Dentsitatea | 770,48 bizt/km² | |
Informazio gehigarria | ||
Telefono aurrizkia |
03643, 036453 | |
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | |
Hiri senidetuak | Blois, Hämeenlinna, Siena, Treveris eta Zamość | |
Matrikula |
WE | |
weimar.de |
Weimar Alemaniako hiri bat da, Turingia estatuan eta izen bereko barrutian dagoena, Ilm ibaiaren ertzean.
Saxonia-Weimar dukerriko antzinako hiriburua, bere ondare kulturala zabala da. Bertan, Lehen Mundu Gerra eta gero, herrialdeko lehendabiziko Konstituzio demokratikoa sinatu zutenez, sistema hari Weimarko Errepublika deitzen diote. Hala ere, ordurako, hiria nahikoa ezaguna zen batez ere alemaniar Ilustrazioaren hiriburua izan zelako. Weimarko klasizismoa bertan jaio zen, eta baita Bauhaus mugimendua ere. Hori zela-eta, UNESCOk hiriko gune historikoko leku asko Gizateriaren Ondare izendatu zituen 1998an.
Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Industria (nekazaritzarako makineria, tresneria elektrikoa eta mekanikoa, doitasun-tresneria, portzelana) eta turismoa dira ekonomia-jarduera nagusiak.
Artea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Aipagarriak dira, besteak beste, XV. mendeko kolegiata (XVIII. mendean berritua), Goetheren esanetara berritutako gaztelua (1790-1803), XVI. mendeko gaztelu gorria eta gaztelu berdea (XVIII. mendean eraberritua), Belvedere etxeko jauregia (XVIII. mendea) eta XVIII. mendeko hainbat etxe eta jauregi, Goethe eta Schiller idazleena artean.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
975. urteko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz, Wimare izenaz. 1254. urtean hiri-gutuna jaso zuen eta, 1247-1372. urteetan Weimar-Orlamünde kondeen mende egon ondoren, 1547an Saxonia-Weimarko dukerriko hiriburu bihurtu zen. Era berean, 1815-1918 bitartean Saxonia-Weimar-Eisenacheko Dukerri Handiko hiriburua izan zen.
1918-1919. urteetako iraultzaren ondoren, Alemaniako Biltzar Nazionalak errepublika berria aldarrikatu zuen hiri honetan (1919) eta gaur egun Weimarko Errepublika izenaz da ezaguna. 1920-1948. urteetan Turingiako hiriburua izan zen, eta Bigarren Mundu Gerran kalte handiak jasan zituen. Weimartik hurbil, Etters mendietan, Buchenwaldeko kontzentrazio-esparru handi bat eraiki zuten Bigarren Mundu Gerran (1937); 56.000 lagun inguru hil ziren bertan. Hortaz,Lehen Mundu Gerra galdu ondoren, Alemaniako gobernualdiari ematen zaion izena da 1919an Alemaniako Biltzar Nazionalak Konstituzio berria idatzi zenetik Hitlerrek Alemaniako aginpidea eskuratu bitarteko (1933).
Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Weimarko eraikin klasikoak1![]() | |
![]() Goethe eta Schillerren estatuak Weimarko antzokiaren aurrean | |
Mota | Kulturala |
Irizpideak | iii, vi |
Erreferentzia | 846 |
Kokalekua | ![]() |
Eskualdea2 | Europa/Ipar Amerika |
Izen ematea | 1998 (XXII. bilkura) |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
Goian aipatu bezala Weimarko klasizismoa bertan jaio zen eta eraikin hauek babesteko 1998an Gizateriaren Ondare izendatu zituen UNESCOk. Hurrengo urtean, 1999an Weimar Europako kultura-hiriburua ere izendatu zuten. Honako hauek dira UNESCOren babesean dauden eraikinak:
Kodea | Eraikina |
---|---|
846-001 | Goetheren etxea |
846-002 | Schillerren etxea |
846-003 | Eliza, Herderren etxea eta institutu zaharra |
846-004 | Hiriko jauregia |
846-005 | Alargunaren jauregia |
846-006 | Ana Amalia dukesaren liburutegia |
846-007 | Printzeen hilobia eta hilerri historikoa |
846-008 | Ilmeko parkea eta etxe erromatarra, Goetheren basetxea |
846-009 | Belvedere jauregia, orangerie-a eta jauregiko parkea |
846-010 | Tiefurt jauregia eta parkea |
846-011 | Ettersburg jauregia eta parkea |
Auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Ehringsdorf
- Gaberndorf
- Gelmeroda
- Holzdorf
- Legefeld
- Niedergrunstedt
- Oberweimar
- Possendorf
- Schöndorf
- Süßenborn
- Taubach
- Tiefurt
- Tröbsdorf
Herri eta hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Webgune ofiziala (Alemanez)
![]() |
Turingia estatuko hiriak | ![]() |
---|---|---|
![]() |
Europako kultura-hiriburuak | ![]() |
---|---|---|
1985 Atenas • 1986 Florentzia • 1987 Amsterdam • 1988 Mendebaldeko Berlin • 1989 Paris • 1990 Glasgow • 1991 Dublin • 1992 Madril • 1993 Anberes • 1994 Lisboa • 1995 Luxenburgo hiria • 1996 Kopenhage • 1997 Tesalonika • 1998 Stockholm • 1999 Weimar • 2000 Reykjavik • Bergen • Helsinki • Brusela • Praga • Krakovia • Santiago de Compostela • Avignon • Bolonia • 2001 Rotterdam • Porto • 2002 Brujas • Salamanca • 2003 Graz • 2004 Genova • Lille • 2005 Cork • 2006 Patras • 2007 Luxenburgo hiria eta Eskualde Handia • Sibiu • 2008 Liverpool • Stavanger • 2009 Linz • Vilnius • 2010 Essen • Istanbul • Pécs • 2011 Turku • Tallinn • 2012 Maribor • Guimarães • 2013 Košice • Marseilla • 2014 Umeå • Riga • 2015 Mons • Plzeň/Pilsen • 2016 Donostia • Wrocław • 2017 Aarhus • Pafos • 2018 Leeuwarden • Valletta • 2019 Matera • Plovdiv |