Erremateko tiroa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Erremateko tiroa
Datuak
Idazlea Marguerite Yourcenar
Argitaratze-data 1939
Generoa eleberri
Jatorrizko izenburua Le Coup de grâce
Argitaletxea Éditions Gallimard Itzuli
Herrialdea Frantzia

Erremateko tiroa (frantsesez "Le Coup de grâce") Marguerite Yourcenar idazle frantziarrak idatziriko eleberri laburra da. Eleberria Sorrenton idatzi zuen Yourcenarrek 1938an baina 1939an argitaratu zuen Gallimard argitaletxeak.

Edukia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen Mundu Gerra bukatzear eta Sobiet Batasuneko iraultza hasi berri zenean kokatzen da istorioa. Hiru gazteren arteko harremen botere erlazioari buruzko lana da. Yourcenar berak hitzaurrean dioenez, benetako gertakizun batean oinarritua dago. Patuak elkartutako hiru gazteak, Sophie de Réval, haren anaia Conrad, eta Eric von Lohmond, haien betiko adiskidea dira, eta aurreneko orrialdetik iragartzen zaio irakurleari gertatu behar duen tragedia.[1][2]

Liburua Josu Zabaletak itzuli zuen euskarara, eta Alberdania argitaletxeak argitaratu zuen 2007an.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Erremateko tiroa» Alberdania Argitaletxea . Noiz kontsultatua: 2019-03-30.
  2. «Marguerite Yourcenaren Le coup de grâce euskaraz» Argia . Noiz kontsultatua: 2019-03-30.