B2 bitamina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Erriboflabina» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
B2 bitamina
Riboflavin.svg
Riboflavin.svg
Formula kimikoa C₁₇H₂₀N₄O₆
SMILES kanonikoa 2D eredua
SMILES isomerikoa
CC1=CC2=C(C=C1C)N(C3=NC(=O)NC(=O)C3=N2)C[C@@H]([C@@H]([C@@H](CO)O)O)O
InChl 3D eredua
Osatuta karbono
Mota food coloring (en) Itzuli
Ezaugarriak
Fusio-puntua 282 °C
Masa molekularra 376,138 u
Erabilera
Tratatzen du Ariboflavinosis (en) Itzuli
Haurdunaldia US pregnancy category A (en) Itzuli
Rola B taldearen bitaminak eta photosensitizer (en) Itzuli
Identifikatzaileak
InChlKey AUNGANRZJHBGPY-SCRDCRAPSA-N
CAS zenbakia 83-88-5
ChemSpider 431981
PubChem 493570
Reaxys 97831
Gmelin 17015
ChEMBL CHEMBL1534
ZVG 40080
EC zenbakia 201-507-1
ECHA 100.001.370
CosIng 34829
MeSH D012256
RxNorm 9346
Human Metabolome Database HMDB0000244
KNApSAcK C00001552
UNII TLM2976OFR
NDF-RT N0000146013
KEGG D00050 eta C00255
PDB Ligand RBF

B2 bitamina edo erriboflabina kolore horidun bitamina hidrosolugarria da. Bere egituran isoaloxazina eraztun konplexu bati erribitol talde bat lotzen zaio, erribosatik eratorritako alkohol bat.

Gehienetan, erriboflabina FAD eta FMN koentzimen osaketan parte hartzen du. Honela, arnasketa zelularrarekin zerikusia duten prozesu entzimatikoetan hartzen du parte, hala nola Krebs zikloan, arnas katean eta lipidoen beta oxidazioan.

B2 bitamina beharrezkoa da azalak bere osotasuna mantendu dezan, mukosen mantenurako, eta baita begiko kornea oxigenatzeko ere. Dietan zenbat eta kaloria gehiago jaso, orduan eta B2 bitamina gehiago beharko du organismoak.

Iturburu nagusiak haragiak, esnea eta esnekiak, zerealak, legamiak eta barazki berdeak dira. Beharrizanak asetzeko, egunero 1,1-1,4 mgr. bitarteko kopurua hartu behar da; haurdunaldian eta edoskitzean gehiago. Esan beharra dago, behar baino erriboflabina gehiago hartuz gero, soberakina iraitz aparatuaren bidez kanporatzen dela, organismoak ezpaitu metatzen.

Bitamina honen gabeziak begietako, ahoko eta azaleko arazoak sortzen ditu, zikatrizazio prozesuak mantsotu eta anemia sortu. Gabeziaren arrazoiak hainbat izan daitezke, hala nola, elikadura ez orekatua, alkoholismo kronikoa, diabetesa, hipertiroidismoa, ariketa fisiko gehiegi egitea, sukarraldi luzea, estresa, gehiegizko beroa, zenbait droga kontsumitzea edo edoskitze artifiziala.

Europar Batasunak onartutako elikagaien gehigarrien artean dago eta E-101 kodea du. Gehigarri moduan erabiltzen da zerealetan, pastetan, saltsetan, fruta-zukuetan, e.a.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]