Hipertiroidismo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Hipertiroidismo

Triiodothyronine.svg

Tri-iodotironina (T3, irudian) eta tiroxina (T4), hormona tiroideoaren formak dira.
Deskribapena
Mota thyroid gland disease
Espezialitatea Endokrinologia
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikak iopanoic acid, methimazole eta propylthiouracil
Identifikatzaileak
GNS-10 E05
GNS-9 242.90
OMIM 603373 eta 609152
DiseasesDB 6348
MedlinePlus 000356
eMedicine med/1109
MeSH D006980D006980
Disease Ontology ID DOID:7998
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Hipertiroidismo tiroide guruinaren gehiegizko jarioa da. Normalean hipertrofiarekin batera izaten da.[1] Hainbat eritasunek sortzen dute eta takikardiak, pisu-galtzea, urduritasuna eta dardarak sintomak ditu.

Tiroide guruinak bi hormona jariatzen ditu: tiroxina (T4) eta tri-iodotironina (T3). Biek ala biek iodo dute beren molekuletan, eta tirosina aminoazidotik sortzen dira.

Bi hormona horiek prozesu katabolikoak sustatzen dituzte, eta organismoaren hazkuntzan ere eragin nabarmena dute. Energia sortzen duten oxidazio-prozesuak aktibatzen dituzte. Horregatik, hormona horien gehiegizko ekoizpenak (hipertiroidismoan gertatzen dena) oxigenoaren kontsumo handia eta beroaren sorrera -katabolismoaren ondorioz- eragiten ditu.

Gaitzaren sintoma nagusiak:

  • tiroide guruinaren garapen handia, lepoaren hantura eragiten duena.
  • pisu-galera
  • beroaldiak eta beroarekiko intolerantzia (prozesu katabolikoen azkartzearen ondorioz)
  • nerbio-sistemaren tentsioa, antsietatea, suminkortasuna
  • bihotzaren eta arnas-aparatuaren jardueraren aktibazioa: bihotz-maiztasuna areagotzen da eta adrenalinaren gaindosiak sortuko lituzkeen antzeko sintomen agerpena, orokorrean.

Gaitza jatorri desberdinak eduki ditzake:

Gaitza hormona tiroideoen odol-kontzentrazioa aztertuz diagnostikatzen da. Tratamenduari dagokionez, farmakologikoa (metimazola, propiltiouraziloa...), kirurgikoa (tiroide guruina erauzteko) edo iodo erradioaktiboaren bidez (tiroide guruina deusestatzeko) aplikatu daitezke.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]