Arnas katea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Elektroien garraio katea mitokondrioetan.

Arnas katea edo elektroien garraio katea arnasketa aerobio zelularraren azken fasea da, glukolisi eta Krebs zikloaren ondoren datorrena. Fase horretan Krebs zikloan sortu diren NADH2 eta FADH2 oxidatzen dira, haien elektroiak bitarteko batzuei emanez, oxigenoraino (O2) iritsi arte.

Arnas katean parte hartzen duten bitartekoak elektroien garraiatzaileak dira, eta bi motakoak izan daitezke: alde batetik, NAD, FAD eta Q koentzima, eta bestetik zitokromoak, burdina duten proteina bereziak. Elektroiak garraiatzen dituzten molekula horiek guztiak bakterioen zelula mintzean daude, eta eukariotoen mitokondrioetan (mitokondrioen barneko mintzan, hain zuzen ere).

Jakina denez, molekula bat oxidatzen denean energia askatzen da. NADH2 oxigenoarekin zuzenean konbinatuko balitz (bitartekorik gabe), sortutako energia bat-batean askatuko litzateke, eta alferrik galduko litzateke; arnas katean, aldiz, energia mailaka askatzen da, urratsetan, eta era honetan erabilgarria da ATP sortzeko. Izan ere, arnas katea lotua dago ATParen sintesiarekin (fosforilazio oxidatiboa). Elektroein garraio ez bada, ez da ATP sortzen.

NADH2 eta FADH2 oxidatzen direnean hidrogeno transferitzen dira, baina elektroiak eta protoiak bananduta. Elektroiak dira arnas katean zehar ibiltzen direnak, bitartekoz bitarteko, energia maila handiko molekuletatik energia maila txikiagoko molekuletara. Elektroien azken hartzaila oxigenoa da (O2), erreduzitu egiten dena bi protoi hartzean (H2O sortuz).

Arnas katean eta fosforilazio oxidatiboan 3 molekula ATP sortzen dira oxidatzen den NADH2 bakoitzarengatik.