Erromako estatua hiztunak
Erromako estatua hiztunak (italieraz: Statue parlanti di Roma) edo asmotsuen biltzarra (italieraz: congrega degli arguti) Erroma hirian, anonimotasunez, iritzi politikoei bidea emateko aukera izan zen. Ohitura XVI. mendean hasi zen eta hauxe zen oinarria: jendeak kritikako poemak edo esaldiak idazten zituzten eta eskultura publikoetan itsasten edo zintzilikatzen zituzten. Ohitura gaur egun oraindik gordetzen da.[1]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pasquinoarena izan zen lehen eskultura hiztuna. Estatua hau oso kaltetua zegoen, plaza txiki batean jarrita. Orain gutxu ikusi da gelditzen den zatia Menelaorena da, Espartako errege mitikoarena eta Iliadaren pertsonaia garrantzitsua; estatuan Menelao besotan Patrokloren gorputza erakusten zuen. 1501an, lan batzuk egiten ari zirenean, estatuaren zatia aurkitu zuten eta plaza horretan jarri zuten. Handik gutxira haren gainean autoritateen eta elizaren aurkako poema laburrak eta epigramak hasi ziren agertzen.
Iturri batzuen arabera, agertu ziren lehenengo testuak ikasleek haien irakasleen aurkakoak ziren, baina laster estatua hauek gobernuari eta eliza katolikoari kritikatzeko bide erraza bihurtu ziren.[2] Pasquinoren estatua ezagunena egin zen eta italierazko hitz bati bidea eman zion, pasquinata, hau da, poesia moduan idatzitako protesta satirikoa. Jatorri beretik ingelesezko pasquinade hitza dator.[3][4]
Izenaren jatorria ez dago oso garbi. Antza, Pasquino bertako jostuna zen (beste iturrien arabera bizargin zen) eta, haren lanaren ondorioz, sarritan Vatikanoko Jauregi Apostolikoara joan behar zuen eta han gero hirian zabaltzen zuen txutxumutxu ugariez jabe egiten zen. Pasquino hil zenean eta haren oroimenez, estatua honi bere izena eman zioten eta auzotarrek berak egiten zituen antzeko komentarioekin joan ziren ornitzen. Denborarekin estatua bertokoentzat ohitura askoren helburua izan da eta, adibidez, Marko Ebanjelariaren egunean, jainko pagano moduan jazten zuten.
Erromako beste estatua batzuek ohitura jaso zuten ere bai; dirudienez, Pasquinoren estatuaren inguruan zaindariak jarri zituzten, anonimoen jabeak harrapatzeko eta, ondorioz, ohitura beste estatuetara igaro zen. Kritika horien helburua sarritan aitasantua izaten zen. Horregatik, Adrian VI.ak Tiber ibaira botatzeko asmoa adierazi zuen.
Marforio beste estatua hiztuna izan zen eta, askotan, Pasquinon agertzen ziren mezuei erantzuteko erabilia izan zen. Modu batez bi estatuen arteko elkarrizketak sortu ziren.[4]
Zerrenda
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hauek dira sei estatua hiztunak:
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Madama Lucrezia, piazza San Marco.
-
Marforio, Museo Kapitolinoak.
-
Fontana del Babuino.
-
Abate Luigi, piazza Vidoni.
-
Mezu modernoak Pasquinoren estatuan.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ http://www.romeartlover.it/Talking.html
- ↑ https://books.google.es/books?id=RX_MPqbjOp0C&pg=PA211&dq=rome+"talking+statues"&lr=&as_drrb_is=q&as_minm_is=0&as_miny_is=&as_maxm_is=0&as_maxy_is=&as_brr=3&redir_esc=y#v=onepage&q&f=false
- ↑ https://books.google.es/books?id=3_P2mBiI4-UC&pg=PA167&dq=talking+statues+of+rome&lr=&as_drrb_is=q&as_minm_is=0&as_miny_is=&as_maxm_is=0&as_maxy_is=&as_brr=3&redir_esc=y#v=onepage&q=talking%20statues%20of%20rome&f=false
- ↑ a b https://www.conociendoitalia.com/conoce-las-estatuas-parlantes-de-roma/
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Italieraz):Estatua hiztunak.
- (Italieraz):Estatua hiztunei buruzko bibliografia.
- (Frantsesez):Estatuei buruzko informazioa.
- (Gaztelaniaz):Informazio turistikoa.