Esaera zahar flandestarrak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Esaera zahar flandestarrak
Nederlandse Spreekwoorden'
Pieter Brueghel the Elder - The Dutch Proverbs - Google Art Project.jpg
Jatorria
SortzaileaPieter Bruegel Zaharra
Sorrera-urtea1551
IzenburuaNetherlandish Proverbs (The Blue Cloak)
MugimenduaNorthern Renaissance (en) Itzuli
Ezaugarriak
Materiala(k)oakwood (en) Itzuli, olio-pintura eta oak panel (en) Itzuli
Dimentsioak117 (altuera) × 163 (zabalera) cm
Genero artistikoagenero-artea
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
OinarrituaThe Blue Cloak (en) Itzuli
Iconclass86
Kokapena
LekuaGemäldegalerie
BildumaGemäldegalerie
Inbentarioa1720
Argumentu nagusiaThe Blue Cloak (en) Itzuli

Esaera zahar flandestarrak (nederlanderaz, Nederlandse Spreekwoorden) Pieter Brueghel Zaharraren margolan ospetsua da. Olioz aritz-ohola gaiean egina dago eta 1559n egin zuen. 117 zentimetroko garaiera du eta 163 zm-ko zabalera. Garu egun Berlingo Gemäldegalerien erakusten da, Alemanian. Bertako paisaia batean Pieter Brueghel Zaharrak esaera zahar askoren errepresentazioak jaso zituen.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ehun inguru dira margolanean agertzen diren esaera zaharrak. Batzuk gaur egun oraindik bizirik daude baina asko desagertu dira. Badira ere Europa osoan zabalduta daudenak, esaterako Korrontearen aurka igeri egitea edo Arrain handiak txikia jaten du.

Esaera zaharrak margolanean
Esaera zaharra Esanahia Tokia
Burko batera deabrua bera lotzeko gauza izan. Tematia izatea dena gainditzen du. NP-1.jpg
Zutabei hozka egitea. Erlijioaz hipokrita izatea. NP-2.jpg
Esku batean sua eta bestean ura eramatea. Bi aurpegi izatea. NP-3.jpg
Buruarekin ladreilu-harresi baten aurka jotzea. Ezinezkoa dena lortzeko saiakera. NP-6.jpg
Oin bat oinutsik eta bestea zapataz jantzirik. Garrantzitsuena oreka da. NP-68.jpg
Zerriak tapoitik tiraka. Axolagabekeriak hondamendira eramaten du. NP-4.jpg
Katuari kaskabiloa jartzea. Zaila edo arriskutsua den zerbait egiten saiatzea. NP-5.jpg
Hortzak eta guztiz armaturik izatea. Armaturik egotea, oso prestatuta. NP-5.jpg
Armadura jartzea. Biziki haserretzea. NP-5.jpg
Batek ardiak mozten ditu, besteak, zerriak. Batzuek abantaila guztiak dituzte; bestetzuek, batez ez. NP-7.jpg
Ilea moztu, ez larrutu. Gehiegikeriak ez egin, ondorio txarrak ditu-eta. NP-18.jpg
Hemen sardinzar bat ere ez da frijitzen. Gauzak pentsatuta zeuden bezala ez doaz. NP-15.jpg
Sardinzar osoa frijitu haren arrautzak jateko. Gutxi lortzeko gehiegi egitea. NP-15.jpg
Tapakia buruan jartzea. Ardura guztiak zeuk hartzea azkenik. NP-16.jpg
Sardinzarra haren zakatzetatik zintzilikatzen da. Zure eginkizunen gainean ardura izatea. NP-17.jpg
Horretan ere badago sardinzar baino gehiago. Ikusten den baino gehiago izatea. NP-17.jpg
Zer egin diezaioke keak burdinari? Aldatu ezin daitekena aldatzen saiatzea ez du zentzurik. NP-92.jpg
Txakurra lapikoan topatzea Etxera beranduegi heltzea, jatekorik ez dagoenean: txakurra lapikoak garbitzen ari denean. NP-109.jpg[1]
Bi aulkien artean errautsaren gainean esertzea. Zalantzati izatea. NP-11.jpg
Oiloei tripa ikutzea Zerbaitekin kontatzea izan baino lehen. Arrautzak izan baino lehen saltzea. NP-8.jpg
Guraizeak hantxe zintzilik. Agian engainatuko zaituzte. NP-10.jpg
Hezur bera karraskatzea behin eta berriro. Gauza berataz behin eta berriro hitz egitea. NP-9.jpg
Kartak segun eta nola ateratzen zaizkio. Zortearen arabera. NP-13.jpg
Mundua atzekoz aurrera dago Agertzen den bitxia buruz bera dago. Mundua buruz behera dago. NP-14.jpg
Kabian gutxienez arrautza bat utzi. Erreserban beti zerbait gordetzeko beharra. NP-12.jpg
Munduaren gainean kaka egitea. Dena gorrotatu, mespretxatu. NP-19.jpg
Sudurretik eramana izatea. Batek nahi duena beste guztiek egitea. NP-21.jpg
Dadoak botata daude. Ondorioa aldatzeko dagoeneko ezer ezin da egin. NP-90.jpg
Tontoek naipe onenak eskuratzen dituzte. Tontoek zortea dute, zortea inteligentziaren gainetik. NP-20.jpg
Behatzen artetik begiratzea. Barkabera izatea, ez ikustearena egitea. NP-22.jpg
Aiztoa han dago zintzilik. Erronka botatzea. NP-23.jpg
Eskalapoiak hortxe daude. Ezertarako itxoitea. NP-24.jpg
Erratza atera. Nagusia kanpoan dagoenean ondo pasatzea. NP-25.jpg
Erratz-makil baten azpian ezkontzea. Ezkondu gabe elkarrekin bizitzea. NP-26.jpg
Teilatua gozopilez egitea. Luxu handiaz bizitzea. NP-27.jpg
Teilatuan zulo bat izatea. Inozo izatea. NP-104.jpg
Teilatu zaharrek konponketa handiak behar dituzte. Gauza zaharren mantentze handia behar dute. NP-105.jpg
Sabaiak estrabeak ditu. Txulo-miatzaileak egon daitezke. Ormek belarriak dituzte. NP-103.jpg
Belarri atzean agin-mina izatea. Ezer izan gabe gaixoarena egitea. NP-29.jpg
Ilargian pixa egitea. Denbora tontakerietan galtzea. NP-32.jpg
Lapikoa hortxe dago zintzilikatuta. Izan behar zenaren aurkakoa izatea. NP-106.jpg
Gezi bat botatzea aurrekoa aurkitzeko Fundamentorik gabeko ekintza errepikatzea. NP-28.jpg
Bitxa gabe tonto bati bizarra egitea. Norbait engainatzea. NP-30.jpg
Txano beraren azpian bi tonto. Ergelkeriak beti kideak bilatzen ditu. NP-34.jpg
Leihotik kanpo handitzea. Ezkutatzeko ezinezkoa. NP-33.jpg
Urkemandian ikutzea. Norbaiten lotsagabekeriaz kargu egitea. NP-31.jpg
Ateak irekita uzten badira, zerriak korrika garira joango dira. Axolagabekeriak hondamendiari deitzen dio. NP-40.jpg
Garia gutxitzen den tokian, zerri asko daude. Pertsona batek irabazteko beste batek galdu behar du. NP-40.jpg
Ipurdian sua izango balu bezala korrika egitea. Oso larrituta egotea. NP-94.jpg
Suak jaten dituean, txinpartak kakarekin egiten ditu. Ekintza okerrak, ondorio okerrak. NP-94.jpg
Haizearen arabera soingainekoa ipini. Norberaren komenigarritasun arabera jokatzea. NP-39.jpg
Lumar haizera bota. Ezertarako lan egitea. NP-42.jpg
Zikoinari begira. Denbora galtzea ezertan. NP-38.jpg
Bi euli kolpe batez hiltzea. Handizale izatea, gehiegi lortzea nahi izatea. NP-43.jpg
Iditik astoaren gainean erortzea. Garai okerretan bizitzea. NP-35.jpg
Aldabari musu ematea. Losintxari izatea. NP-37.jpg
Ipurdia atearekin garbitzea. Gauzak modu arinez erabiltzea edo azaltzea. NP-36.jpg
Bizkarrean zama eramaten paseatzea. Gauzak diren baino okerragoak direla irudikatzea. NP-36.jpg
Txiro bat ate baten aurrean dagoen beste batetaz errukitzea. Zurea ikusi gabe bestearena azaltzea. NP-91.jpg
Sarearen atzealdean arrantza egitea. Aukera galtzea. NP-47.jpg
Arrain handiak txikia jaten du. Boteretsuek ahulak direnekin aprobetxatzen dira. NP-48.jpg
Eguzkia uren gainean dirdira egiten ezin jasan. Auzokoaren arrakastez jeloskorra egotea. NP-60.jpg
Letrina bat zintzilik erreten gainean bezala. Nabarmena da. NP-112.jpg
Aritz-oholez zehar edozeinek begira dezake horrek zulora baldin badu. Nabarmenda dena esatea ez du zentzurik. NP-45.jpg
Zulo beretik kaka egitea. Bereizezinak. NP-46.jpg
Dirua uretara botatzea. Dirua botatzea, edozein modutan gastatzea. NP-61.jpg
Arrakalatutako orma laster eroriko da. Gaizki egindako guztiak porrot egiten du. NP-93.jpg
Berdin dio norena den erretzen ari den etxea sukarrekin berotzeko aurkera duzun bitartean. Aukeratik onurak atera besteentzat dituen ondorioez pentsatu gabe. NP-44.jpg
Egurra errestan eraman. Amorante batek engainatua izan edo zentzurik ez duen lanean aritzea. NP-50.jpg
Beldurrak atsoari korrika egin arazten dio. Uneko gertaera batek ezagutzen ez ziren ezaugarriak azalarazi ditzake. NP-49.jpg
Zaldien gorotzak pikuak ez dira. Itxurekin zure burua ez engainatzeko. Dirdir egiten duen guztia urrea ez da. NP-53.jpg
Itsu batek beste itsu eramaten badu, biak zanga-zulon eroriko dira. Zu bezain ezjakint bati jarraitzea ez du zentzurik. NP-51.jpg
Nahiz eta eliza eta kanpandorrea ikusi, bidaia ez da bukatu. Lan bat osatu arte ezin da eginatzat eman. NP-52.jpg
Dena, nahiz eta oso fina josita izan, azkenean argitara ateratzen da. Ezer ezin da betiko ezkutatu.a siempre. NP-111.jpg
Begirada haize oihalean tinko mantentzea Adi egon, arretatsu izan. NP-54.jpg
Urkamendian kaka egitea. Isun baten aurrean ez desanimatzea. NP-55.jpg
Hilotza dagoen tokietara, beleak joaten dira. Gertaera batzuen jatorria ezkutaezinak dira. Kearen bidez sua dagoela dakigu. NP-113.jpg
Haizearen alde nabigatzea erraza da. Baldintza egokiak baldin badira helburuak lortzea ez da zaila. NP-54.jpg
Nork daki zergatik antzarak oinutsik dabiltzan? Nahiz eta nabarmena ez izan, gauza guztiak ulertzeko arrazoiak daude. NP-56.jpg
Zure zaindaria ez banaiz, antzarei antzarak izaten utziko diet. Zure konpetentziakoak ez diren aferetan ez sartu. NP-56.jpg
Hartzak dantzatzen ikustea. Gose izan.[2] NP-57.jpg
Hartz basatiek nahiago dute haien artean laguntzea. Antzeko pertsonak haien artean hobeto moldatzen dira ezezagunekin baino. NP-57.jpg
Abitu txanoduna hesi gainetik botatzea. Zerbait bota jakin gabe agian geroago beharko duzun. NP-66.jpg
Korrontearen aurka igeri egitea gogorra da. Iritzi orokorraren aurka iritzi propio izatea zaila da. NP-65.jpg
Pitxerra iturrira doa puskatu arte. Arriskuan askotan jartzea azkenean ondorio txarrak ditu. NP-95.jpg
Larruzko lotura onenak beste norbaiten larruaz egindakoak dira. Hobe da beste norbaiten lanaz baliatzea. NP-67.jpg
Angira buztanatik heltzea. Lan zail bati hasera ematea. NP-62.jpg
Saskiaren zirrituez erortzea. Harrapatua izatea. NP-59.jpg
Zerutik eta lurretik zintzilikatuta geratzea. Egoera ezeroso batean egotea. NP-59.jpg
Oiloari arrautza hartzea eta antzarena uztea joaten. Erabaki okerra hartzea zeren eta antzaren arrautzak handiagoak baitira. NP-63.jpg
Labearen aurrean aho zabalka. Ahal den baino gehiago egiten saiatzea. NP-64.jpg
Ogi batetik bestera zailtasunez igarotzea. Zailtasunak hilabete bukaerara ailegatzeko. NP-69.jpg
Aitzurra kirtenik gabe. Alferrikako gauza. NP-96.jpg
Aizkora bilatzea. Aitzakia bilatzen saiatzea. NP-71.jpg
Hemen dago bere eskuargiarekin. Azkenenan bere benetako gaitasuna erakustea. NP-71.jpg
Aizkora bere kirtenarekin. Ziur aski zerbait osoa esan nahi du. NP-97.jpg
Olo-ahia bota ondoren guztia ezin da jaso. Zerbait egin ondoren ezin da atzera egin. NP-70.jpg
Gurpiletan makilak sartzea. Beste pertsonen asmoetan oztopoak jartzea. NP-73.jpg
Maitasuna diru-poltsa dagoen aldean dago. Maitasuna erosten da. NP-107.jpg
Botatzea alde luzeenarikin gelditzeko. Abantailak lortzen saiatzea. NP-74.jpg
Zutik bere argi propioaren azpian. Norbera bere buruaz harro egotea. NP-72.jpg
inork ez ditu besteak labean bilatzen aurretik berau ezbada han ibili. Besteen ahuleziak irudikatzea era batez horrek norbera aurretik ezagun izanak adierazten du. NP-72.jpg
Mundua zure hatz lodi gainean izatea. Onura guztiak edukitzea. NP-85.jpg
Lihozko bizarra Kristoren aurpegian lotzea. Bihozberatasun azpian engainu ezkutzatzea. Otsoa ardi-larruaren azpian. NP-58.jpg
Munduan arrakasta lortzeko makurtzeko beharra. Arrakasta lortzeko itxurakeriak eta losintxak erabili behar dira. NP-84.jpg
Arrosak zerriei ematea. Merezi duen lan batean indarrak galtzea. NP-79.jpg
Txekorra hil ondoren putzua estaltzea. Behin ondamendia gertatuez gero lehen egin behar zen konponketa egiten jartzea. NP-75.jpg
Ardia bezain otzana. Pazientzia handia izatea, lasaia. NP-101.jpg
Kapa urdina senarrari jartzea. Adarrak jartzea. NP-76.jpg
Erdian zakur beltz bat sar ez dadila kontuz ibil zaitez. Bi emakume elkarrekin daudenean zakurra ez da behar arazo gehiago sortzeko. NP-110.jpg
Batek goruan biribilkatzen du besteak josten duena. Biek txutxumutxuak zabaltzen dituzte. NP-77.jpg
Eguna saskietan eramatea. Denbora galtzea. NP-78.jpg
Deabruari kandela jartzea. Mundu guztiari losintxa egitea. NP-80.jpg
Deabruarekin aitortzea. Etsaiari sekretuak erakustea. NP-81.jpg
Zerriari sabeletik hiltzen zaio. Aurretik ikusitako amaiera. Egin dena ezin da desegin. NP-83.jpg
Bi zakur ez dira hezur berari buruz ados jartzen. Gai bat bereaz eztabaidatzea. NP-82.jpg
Bitsadera izatea Bizkarroia izatea: bitsadera zati handiekin gelditzen da. NP-102.jpg
Zertarako plater ederra hutsik baldin badago? Edertasunak ez du gosea kentzen. NP-99.jpg
Azeria eta zikoina elkarrekin alfatzen. Bi iruzurgileek beti haien alde jokatzen dute.[3] NP-87.jpg
Belarrian putz egin. Txutxumutxuak zabaltzea. NP-114.jpg
Zor bat klarionez idaztea. Norbaiti faborea zor izatea. NP-100.jpg
Haragia erregaian momentuero urinez buzti behar da. Gauza eta ekintza batzuek momentueroko arreta eskatzen dute. NP-116.jpg
Harekin erregailua ez du buelta emango. Harke ez du lagunduko. NP-115.jpg
Txingar gainean esertzea. Urduri egon. NP-88.jpg
Sarerik gabe arrantza egitea. Besteen lanaz baliatzea. NP-117.jpg

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Margolanaren egoerak txakurra ia ezkutatu du.
  2. Honen esanahi zehatza ez dago garbi.
  3. Esoporen alegia baten erreferentzia.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]