Erreten

Wikipedia, Entziklopedia askea
Erreten bat Herbeheretan

Erretena gizakiak egin edo prestatutako ubide txikia da[1]. Hainbat funtzi izan dezake: lur eremuak lehortzeko (lurpeko urak drainatuz), lur gaineko urak jasotzeko (bide bazterreko arekak bezala) edo ura garriatzeko (ureztatze erretenak edo errota ubideak bezala). Oro har, erretenak landa lurretan ikusten dira, bai ingurune oso hezeetan (Herbeheretan adibidez) bai oso lehorretan (Espainia hegoaldean adibidez).

Hitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ahozko euskaraz hitz ugari erabili izan dira lurrean eginiko zulo estu eta luzeak izendatzeko, hala nola areka, arroila, ubidea, ubidexka, zanga eta karkaba[2]. Baina euskara batuan eta, batez ere, termilogia teknikoan, hitz horiek guztiek esanahi zehatz eta desberdinak hartu dituzte.

Jatorrizko esanahiaz gain, irudizko beste esanahi batzuk adierazteko erabiltzen da erreten hitza, hala nola ile erretena, bular erretena eta ipurdiko erretena[1].

Ingurumena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nahiz eta izaera artifizialekoak izan, erretenek korridore biologikoen betekizuna izan dezakete, neurri handiagoan edo txikiagoan hainbat faktoreren arabera: paisaiaren ezaugarrien, uraren iraupenaren, sarearen konektibitatearen eta bertan bizi diren espezieen arabera[3]. Interes handiko kontua da Ipar Hemisferioan, non sare hidrografikoaren %77 jada artifizializatutzat eta degradatutzat jotzen zen 1994an[4].

Erreten batek, aldi berean habitat betekizuna izan dezake (helofito eta uretako landareentzat), korridore biologiko betekizuna espezie urtar edo hezeguneentzat, eta, alderantziz, fragmentazio ekologiko efektua izan ura zeharka ez dezaketen espezieentzat. Efektu hauek oso desberdinak izan daitezke erretenaren ezaugarrien arabera, batzuetan tarteka estalita badaude edo garai batzuetan lehortzen badira.

Drainatze funtzioak maila freatikoa jeitsiarazi eta lurra lehortu dezake, landaredia aldaraziz. Horrela, hezeguneak suntsitu ditzake, eta uholde/lehorte edo sute arriskua arindu edo areagotu.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Erreten Euskaltzaindiaren hiztegian (kontsulta: 2021-03-14)
  2. Euskal Herriko Hizkeren Atlasa Euskaltzaindiaren webgunean (kontsulta: 2021-03-14)
  3. (Frantsesez) Lisa Favre-Bac (2015) . Rôle de corridor écologique des fossés pour la dispersion des espèces végétales dans les paysages agricoles. Ecologie, Environnement. Thèse Université Rennes 1 (laburpena)
  4. Mats Dynesius, Christer Nilsson ; Fragmentation and Flow Regulation of River Systems in the Northern Third of the World ; Science, 1994-11-4 ; Vol. 266. no. 5186, 753-762 or. ; DOI:10.1126/science.266.5186.753

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]