Gemäldegalerie (Berlin)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gemäldegalerie (Berlin)
Gemäldegalerie - Staatliche Museen zu Berlin - Preußischer Kulturbesitz
Kulturforum
Berlin State Museums
19-11-01-Kulturforum-Berlin-RalfR DSF3889.jpg
Kokapena
Estatu burujabe Alemania
Seat of government Berlin
Borough of BerlinBerlin-Mitte
Koordenatuak52°30′31″N 13°21′53″E / 52.5086°N 13.3647°E / 52.5086; 13.3647Koordenatuak: 52°30′31″N 13°21′53″E / 52.5086°N 13.3647°E / 52.5086; 13.3647
Historia eta erabilera
Irekiera1830
Inaugurazioa1830
Arkitektura
ArkitektoaHilmer & Sattler und Albrecht (en) Itzuli
Kontaktua
HelbideaMatthäikirchplatz
Webgune ofiziala

Berlingo Gemäldegalerie Berlingo Estatu Museoen (alemanez: Staatliche Museen zu Berlin) barruan dagoen pinakoteka bat da. Haren funtsetan XIII. mendetik XVIII. mendera doan europar artearen bilduma interesgarria dago. Potsdamer Platzen mendebaldean dago, Kulturforumen. 1830ean sortu zen. Bigarren Mundu Gerra ondoren funtsak hiriaren bi aldetan sakabanatu ziren baina 1988tik aurrera gaur egungo tokian bildu ziren berriro ere.[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen bilduma Errege Museoan kokatu zen, Lustgartenen, Unter den Linden ibilbidean. Hasierako bildumak Frederiko II.a Handiak sortu zituen. Pinakotekaren lehen zuzendaria, 1868 arte, Gustav Friedrich Waagen izan zen. Wagen, nolabait, Alemaniako arte-kritikaren eskolaren sortzailea izan zen. 1872an Wilhelm von Bode hasi zen Berlingo museoetan lanean eta margolaritza-galeriaren zuzendaria izan zen 1890etik 1914a arte; dena dela galeriaz arduratu zen 1929a arte. Berari esker Gemäldegaleriek nazioarteko ospea eskuratu zuen. 1904an museoa lekuz aldatu zen, Kaiser-Friedrich-Museum izena hartuz, gero Bode Museoa gisa ezagutuko zena. Bigarren Mundu Gerran Turingiara eraman zituzten lanak, hango gatz-meategi batean babesteko. Gerra bukatu ondoren aliatuek aurki zituzten, estatubatuarren Armadaren Monuments, Fine Arts and Archives Section-en eskuetan geldituz. Dena dela, lan guztiak ez ziren berreskuratu: larehun inguru Berlingo aterpe batean gorde ziren eta horiek galdu ziren. Bilduma Ekialdean (Bode museoan) eta Mendebalde (Berlin-Dahlem) artean sakabanatu ziren. 1988tik aurrera gaur egungo tokian bildu ziren berriro ere.[2]

Lapurreta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1944an Alessandro Allori margolariaren lan bat desagertu zen. 2006an Charles Wheeler kazetari britainiarrak itzuli zuen.

Bilduma[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gemäldegalerien gutxi gorabeherra 1500 lan ikus daitezke. Erakusketaren elemenetu garrantzitsua antolaketa da: museoak aldarrikatzen du horretarako erabili duten metodologia. Margolanak kronologikoki eta eskola artistikoen arabera erakusten dira. Bildumaren multzo garrantzitsuak dira maisu alemanena (Viena eta Munichekoa parekoa), Italiako pizkundearen lanak, Herbehereetako margolarienak... Egileen artean hauek aipa ditzakegu:[3]

Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pinakoteka 1997tik Kulturforumen dagoen eraikin batean dago. Eraikinaren proiektuak 1986an egin zen lehiaketa irabazi zuen. Arkitektorak Heinz Hilmer eta Christoph Sattler ziren. Museoa 72 gela ditu, bi solairutan antolatuta. Goikoan kanpoko argia sartzen da eta atarte handi bat du non, batzutan, eskulturak erakusten diren. Guztira 2200 metroko paretak daude eta horrek espazio handi batean margolanen antolaketa zabala ahalbideratzen du.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]