Escuderako putzua
Badina Escudera zingira | |
---|---|
La Escudera | |
IV. maila: habitat/espezieen kontserbazio gune | |
Datu orokorrak | |
Azalera | 12 ha |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 42°15′53″N 1°42′00″W / 42.264618°N 1.699891°W42°15′53″N 1°42′00″W / 42.264618°N 1.699891°W |
Herrialdea | ![]() |
Foru erkidego | ![]() |
Udalerria | Alesbes |
Badina Escudera hamabi hektareako naturgunea da, Nafarroaren hegoaldean dagoena, Alesbes herritik eta Aragoi ibaitik gertu, Navas de Agua Salada eta Corraliza de la Escudera izeneko guneen artean kokaturik.
Hazitako sakonune endorreiko batean eraikitako dike baten ondorioz sortu zen eta inguruko lurren ureztatzearen ondorioz sortu zen sakonera gutxiko hezegune estu hau, non egun hegazti eta landare asko ikus daitezkeen. Begetazio aldetik garrantzi berezia dute lezkadiak, urmaelen inguruan zabalduak. Inguru lehorretan salikorniak aurki daitezke. Hegaztien artean txilinporta txikia (Podiceps ruficollis), amiltxori txiki (Ixobrychus minutus), zingira-mirotz (C. aeruginosus) eta lertxun gorria aurki ditzakegu. Narraztien artean apoarmatu istilzale (Emys orbicularis) dugu.
Natura 2000 sarean Batasunaren Garrantziko Lekua bezala onartua dago.
Mehatxuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Landa eremuen zabaltzea.
- Inguruan zabaltzen diren nekazaritza-ongarrien metaketaren ondorioz uren eutrofizazioa.
- Pestizidak.
- Dikeak eta zonen zatiketa.
- Espezie exotikoen presentzia.
- Gizakiak sartzeko erraztasuna.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Gaztelaniaz) Inguru honen ezaugarriak.
- (Gaztelaniaz) Apoarmatu istilzaleak pairatzen dituen arazoak Badina Escuderan.[Betiko hautsitako esteka]
- (Gaztelaniaz) Abiadura Handiko Trenaren eragina Badina Escuderan.
![]() |
Artikulu hau Nafarroako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |