Eskoriatza Eskibel jauregia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eskoriatza-Eskibel jauregia» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Eskoriatza Eskibel jauregia
Vitoria - Palacio Eskoriaza-Eskibel 5.JPG
Eraikinaren irudia.
Kokapena
kokapenmapa
Helbidea Frai Zakarias Martinez kalea, 4. Alde Zaharra
Koordenatuak 42° 50′ 58″ N, 2° 40′ 24″ W / 42.849572222222°N,2.673225°W / 42.849572222222; -2.673225Koordenatuak: 42° 50′ 58″ N, 2° 40′ 24″ W / 42.849572222222°N,2.673225°W / 42.849572222222; -2.673225
Historia eta erabilera
Irekiera 1530
Arkitektura

Eskoriatza Eskibel jauregia Arabako Gasteiz hiriburuan dagoen jauregi bat da. Gaur egun berau kudeatzeaz arduratzen den Agirre Elizgizonaren Elkargoa Fundazioaren egoitza da, hortaz, barnetik ezin liteke bisitatu.

Kokalekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alde Zaharrean dago, Frai Zakarias Martinez kalearen 4. zenbakian.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1530-1541 artean XVI. mendearen erdialdera Fernan López Eskoriatzak, Henrike VIII.a Ingalaterrakoa eta Katalina Aragoikoa errege-erreginen medikua zenak, eta bere emazte Victoria Anda Eskibelek eraikitzea agindu zuten.

Fernan López Eskoriatza humanista ezaguna izan zen, Erasmo Rotterdamgoa, Tomas Moro eta Luis Vivesekin hartu-emanak izan zituen.

Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pizkundetar arkitektura du eta elementu apaingarriez betea dago.

Harlanduz eraikia dago, barnealdean hiru aldez osatutako arkupe bikoitzeko patioa eta izkilara bat ditu, bertako zutabeetako kapitelak eta medailoiak apainduak ditu. Plazara begira dagoen fatxada nagusi nabarmentzekoa da, elementu platereskoez apaindua, hauen artean jabea eta bere emaztearen soinak ikusgai daude.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eskoriatza Eskibel jauregia
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gasteiz