Espartzako Kantak

Wikipedia, Entziklopedia askea

Espartza Nafar Pirinioetako herri bat da, Zaraitzu Ibarrean. Herri honek bi kanta ditu: "Eguberria" eta "Espartzakoa Eria". Abesti hauek, mendez mende, belaunaldiz belaunaldi pasatu dira, ahoz aho.

Eguberria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abesti hau, Eguberria, neguan abesten zen. Honi esker, "lurra esnatzen" zen eta horrela landa zezaketen. Abestia zaraitzueraz abesten da. Abesti hau neguan abesten zen eta nahiz eta elur asko egin, tradizio honek 200 urtez baino gehiago iraun du, urtez urte.

Abesti hau herrian zehar abesten zen eta herritar guztiak parte hartzen zuten. Etxeetan sartzen ziren eta abesti hau abesten zen. Lagunek makilak eramaten zituzten eta abesti osoan zehar, makilak elkartuz sehaska antzeko bat irudikatzen zuten.

Gero, abestiaren azkeneko estrofa baino lehen, "Jainkoak dezala Gaba On" lerroan, suspense mota bat egiten da eta hortik aurrera, sehaska egiteko makila erabilita, lurrean kolpeak emanez erritmoa markatzen (Lurra esnatzeko) eta erritmoa bizkortzen da. Azkeneko bi esaldiak bereiztuta egon arren, "dantzari... Argi, Argi" dena juntu abesten da, pausarik egin gabe. Kanta bukatzeko, azkeneko bi hitzetan, "mundu guziari!", erritmoa moteltzen da, doinua igotzen da, eta "guziari"-ren "a" luzatzen da.

Etxe bakoitzak janaria ematen zuen: txistorra, txulak, arrautzak, ogia (gehienak odolkiak), normalean, sukaldatzeko tresnak nork bere etxetik hartzen ditu. Herriko etxe guztietan kantatu eta gero, parte-hartzaile guztiek afari bat egiten zuten herriko elkartean, lortutako janariarekin.

Ohitura hau sortu zenean, gizonek bakarrik parte hartzen zuten (nekazariak gizonak bakarrik zirelako). Espaldero batekin joaten zen bakoitza, bere txapelarekin, garai hartako janzkerarekin eta bere makilarekin (ezpelez edo pagoz eginda). Hasi aurretik, saskia nork eramango zuen erabakitzen zuten. Orain, emakumeek ere parten hartzen dute. Normalean, herriko zubiaren ondoko lehenengo etxetik (Zubiri) hasten da eta gero, herriaren hegoaldeko etxeetara joan eta herriko iparraldeko etxeetan bukatzen da.

Gaur egun oraindik herriko gazteek ohitura honekin jarraitzen dute, nahiz eta jakin ez dutela lurra esnatuko. Pixkanaka-pixkanaka herri txiki hauetan despopulazioa geroz eta handiagoa denez, gaur egun, bakarrik 10 lagunek parte hartzen dute, gutxi gorabehera.

Espartzako Eria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abesti hau Espartzako herrian abesten zen, beraz, zaraitzueraz idatzita dago. Abestiak ez zeukan helburu garrantzitsurik, dibertitzeko eta entretenitzeko zen.

Lehenengo paragrafoan Espartza deskribatzen da (bereziki teilatuak) eta bigarren paragrafoan San Tirso buruz hitz egiten du

Abesti honetan Espartzako leku bat izendatzen da: San Tirso Espartzako ermita berria (lehenik Santa Engracia zegoen).

Abesti hau bi paragrafoz osatuta dago, eta paragrafo bakoitzeko lehenengo bi lerroak errepikatzen dira.

Iturriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

http://www.euskaltzaindia.eus/dok/iker_jagon_tegiak/63471.pdf

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]