Espartza (Zaraitzu)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Zaraitzuko udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Espartza (argipena)».
Espartza
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Espartza ikuspegia.jpg
Herriaren ikuspegia.

Espartza Zaraitzuko armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroako Foru Erkidegoa
Merindadea Zangozako merindadea
Eskualdea Zaraitzu
Izen ofiziala Zaraitzu armarria.svg Esparza de Salazar <> Espartza Zaraitzu[1]
Alkatea Gregorio Beaumont Esandi
(Lisisoa)
Posta kodea 31453
INE kodea 31095
Herritarra espartzar, espartzazaraitzuar
Kokapena
Koordenatuak 42° 51′ 18″ N, 1° 05′ 55″ W / 42.855°N,1.0986111111111°W / 42.855; -1.0986111111111Koordenatuak: 42° 51′ 18″ N, 1° 05′ 55″ W / 42.855°N,1.0986111111111°W / 42.855; -1.0986111111111
Espartza (Zaraitzu) hemen kokatua: Nafarroa Garaia
Espartza (Zaraitzu)
Espartza (Zaraitzu)
Espartza (Zaraitzu) (Nafarroa Garaia)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 26,39 km2
Garaiera 697 metro
Distantzia 78 km Iruñera
Demografia
Biztanleria 82 biztanle
% 51,72 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 48,28
Dentsitatea 3,11 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[2]
Red Arrow Down.svg -% 13,73
Zahartze tasa[2] % 34,73
Ugalkortasun tasa[2] ‰ 0
Ekonomia
Jarduera tasa[2] % 0 (2011)
Genero desoreka[2] % 0 (2011)
Langabezia erregistratua[2] % 0,8 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 9 (2010)
Euskararen erabilera %  0,5 (2011)
Datu gehigarriak

Espartza (Zaraitzuko euskaraz Esparza) edo -izen bereko beste herriengandik bereizteko- Espartza Zaraitzu[3] Nafarroako ipar-ekialdean dagoen udalerria da. 82 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera.

Eska-Zaraitzu Hondakin Solidoen Mankomunitatea zaborra biltzeaz arduratzen da Espartzan eta eskualdeko beste hainbat herritan.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriko eliza eta frontoia.

Nafarroako hiriburutik 78 kilometrora kokatzen da Zangozako merindadearen ipar-ekialdeko muturrean eta Zaraitzuko haranean, Pirinioetatik gertu. Herria NA-178 errepideak zeharkatzen du bai eta, iparraldetik hegoaldera, Zaraitzu ibaiak ere. Aretako mendilerroak herria mugatzen du mendebaldean, Erremendia eta Beiegu tontorrak tartean.

Mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espartza Zaraitzuren udalerri mugakideak honakoak dira: Iparraldean Orontze, ipar-mendebaldean Jaurrieta, hegoaldean Sartze eta ekialdean Bidankoze (Erronkariko ibarra).

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espartza Zaraitzun, itsasoaren mailatik 695 metrora, Nafarroako gobernuak 1974an jarritako estazio meteorologiko bat dago.[4]

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espartzako biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko bi etorkin baino ez ziren bizi herrian, biztanleriaren %1,94 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007an Arrola Zaraitzuarrak (AZ) herri ekimeneko Maria Idoia Elarre Elizondo aukeratu zuten alkate eta herriko zinegotzi bakarra. AEIES izenekoa ere aurkeztu zen, hautatua izan gabe. Ez zen baliogabeko botorik izan eta boto zuriak bi izan ziren (%2,35). Abstentzioa %22,02koa izan zen.

Espartzako Udala (2007)
Alderdia Botoak Aukeratua?
Maria Idoia Elarre Elizondo (AZ) 59 Bai
Santiago Galtxabarra Moso (AEIES) 34 Ez

2011n zerrenda bakarra aurkeztu zen, Lisisoa; alkate hautatu zuten Gregorio Beaumont Esandirekin batera beste bi lagun ere zinegotzi bihurtu ziren[5].

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007-2011 Idoia Elarre Elizondo Arrola Zaraitzuarrak
2011- Gregorio Beaumont Esandi Lisisoa

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espartzako udaletxeko idazkaria Galoze, Gorza eta Sartzeko idazkari ere bada.

  • HELBIDEA: Maiatzaldea, 16

Azpiegitura eta garraioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Murkuzuria kanpina.

Herrigunetik oso gertu Murkuzuria Campinga dago eta bertan kanpin batean ohikoak diren zerbitzuak aurkitu ditzakegu: Bungalowak, igerilekua...

Conda autobus konpainiaren Otsagabia eta Iruñea bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Lineak honako ibilbidea egiten du:

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kultura ondarean, ekialdeko nafarreraren barruan dagoen zaraitzuera izan da herriko hizkera belaunaldiz belaunaldi, eta horren testigantzak XXI. mendea arte ailegatu dira. Besteak beste, 2000. urtean Aitor Arana hizkuntzalariak hainbat datu jaso zuen Espartzako Antonia Gartziarekin egindako elkarrizketei esker.

Jaiak eta ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bestela, herriko jaiak abuztuko lehen asteburuan ospatzen dira, eta herriko patroi den San Andresen omenezko jaia azaroaren 30ean.

Sorginak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVI. mendean sorginkeriaren aurkako jazarpenak herria astindu zuen. San Tirsoko baselizaren inguruan ospatzen omen zituzten euren ekitaldiak, eta 1539an espainiar Inkizisioak parte hartu zuen, Lope de Esparza alkatea auzipetuz[6].

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Andres apostoluaren elizak XVII. mende hasierako erretaula erromanista dauka barruan, Herako Juan eta Gaspar Ramosek egina. San Tirso baselizaren eta Santa Engrazia baselizaren arrastoak ere aipagarriak dira.

Zaraitzu ibaiaren gainean, antzinako zubi erromanikoa gordetzen da, erdi puntuko hiru arkurekin. Zubiak, zaharberritze eta eraldaketa ugari izan ditu mendeetan zehar. Halaber, ibaiaren ertzean errota baten aztarnak daude gaur egun ere.

Espartzar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Diego de Artieda y Chirino: 1577an Costa Rican Esparza hiria fundatu zuen, ordurarteko "Ciudad de Espíritu Santo" izena ordezkatuz. Eskualde hartan gobernadore izan zen eta sorterriko izena erabili zuen.
  • Simeón de Guinda y Apezteguía: Eliz-agintaria, Urgellen apezpikua eta Andorran koprintze (1714-1737) izatera iritsi zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Espartza (Zaraitzu) Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa


Zaraitzu
Maps of municipalities of Navarra Zaraitzu.JPG
Espartza | Ezkaroze | Galoze: Galoze (kontzejua)ItzalleIzizeUskartze | Gorza: Gorza (kontzejua)ErripaldaIgari
Itzaltzu | Jaurrieta | Orontze | Otsagabia | Sartze: Sartze (kontzejua)Ibiltzieta