Esperantozko literatura

Wikipedia, Entziklopedia askea
Esperantoz idatzitako liburuak Munduko Esperanto Kongresuan, Rotterdam 2008an.
Eleberri bat esperantoz.

Esperantozko literaturak hainbat nazionalitatetako egile esperantistak idatzitako lan guztiak biltzen ditu. Haren historia 1887ko uztailaren 26an hasten da Ludwik Lejzer Zamenhofek idatzitako Langue Internationale plazaratzearekin. Gaur egun, 30.000 lan baino gehiago daude esperantoz, jatorrizkoak edo itzulpenak. Batez ere, esperanto mugimenduak zuzentzen dituen liburu-dendetan eskura daitezke; garrantzitsuenetako bat Munduko Esperanto Elkartearen libro-servo da, 6.000 erreferentzia baino gehiago dituena.[1]

Esperanta PEN-Centro 1993an onartu zuten PEN-Club International erakundean ("Poets, Essayists and Novelists"), UNESCOn onartutako idazleen erakunde bakarrean. William Auld, eskoziar poeta, 1999tik 2006ra Literaturako Nobel Sarirako hautagai gisa proposatu zuen Esperanto Idazleen Elkarteak.[2] 2007az geroztik, Baldur Ragnarsson poeta islandiarra proposatu zuen.

Idazle garrantzitsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira literatura horren egile garrantzitsuenak:

Esperantozko literaturaren historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esperanto-literaturak garai garrantzitsu desberdinak ditu bere historian.[3] Haien kopuruak aldatu egiten dira egileen arabera: analisi tradizionalek hiru hartzen dituzte kontuan. Hala ere, beste analisi batzuek gehiago ematen dute: Jukka Pietiläinenek lau hartzen ditu kontuan, Geoffrey Suttonek, bere Concise Encyclopedia of the Original Literature of Esperanton, bost edo are sei Carlo Minnaja eta Giorgio Silferen Historio de la Esperanta Literaturon.

Hiru garaiko zatiketa William Auldek formulatu zuen lehen aldiz 1958an, bere Esperanta Antologio. Poemoj 1887–1957ren hitzaurrean. Hala ere, Aulden antolaketa jatorrizko poesiaren istoriora mugatzen da. Zatiketa hori bera literaturaren historia osora hedatzen da, eta horrela erabili zuen Pierre Jantonek 1993an Esperanton: Language, Literature, and Community eta Frank Nuesselek 2000. urtean The Esperanto Language. Banaketa hau esperantoaren historiatik kanpoko gertakarietan oinarritzen da: Lehen eta Bigarren Mundu Gerrak. Hala ere, hiru alditan banatzea ez dela zientifikoa, praktikoa baizik, uste du Tazio Carlevarok. Antolaketa hori argi eta garbi ikusten du jatorrizko poesiarentzat, baina nahiko ziurgabea prosarako eta ipuinetarako, eta ez da existitzen eleberrietarako eta drametarako. Poesiarentzat ere eremu grisak daudela ikusten du Carlevarok: garai batekoak direla identifikatutako poeta batzuek beste garai batzuetan ekoizten jarraitzen dute. Bere azken oharpena zera da: esperanto-literatura oraindik nahiko gaztea denez (80 urte 1974an, behaketaren unean), denbora laburregia dela zatiketa zuzen bat ahalbidetzeko.[4]

1887-1920: lehen eleberriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esperantoko lehen eleberria 1907koa da, hau da, Zamenhofen lehen poemetatik[5] hogei urtera. Hogei urte hauetan, egileak itzulpenetan saiatu ziren batez ere, eta jatorrizko literaturari zegokionez, poesia egin zuten. Henri Vallienne mediku frantsesari zor diogu jatorriz esperantoan idatzitako lehen eleberria, Kastelo De Prelongo (1907); Frantziako familia noble bateko kideen eta bertako zerbitzarien arteko harremanez dihardu. Hurrengo urtean, bere osasun egoeragatik, bere karrera profesionala utzi behar izan zuen Valliennek bigarren eleberria idatzi zuen Ĉu li?. Bi lanak interesgarriak dira hizkuntza-inperfekzioei arreta gehiegirik eman behar ez bazaie ere; Vallienne egile aitzindaria izanik esperantoaren praktika oraindik hastapenetan zegoen garaian. Vallienneren eleberrien ondoren, Heinrich August Luykenen bi lan etorri ziren, Paŭlo Debenham (1911) eta Mirinda Amo (1913).

Lehen Mundu Gerran, Taguloren Nova Sento eleberri filosofiko bat agertu zen (H. A. Hyams-en ezizenaz). Utopia bat da, non egileak ideia sozialista eta begetarianoetan oinarritutako bere bizitza-filosofia azaltzen duen.

1921–1930: loraldi literarioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen Mundu Gerraren ostean, Luykenek berriro aberastuko du esperanto-literatura bi eleberrirekin: Stranga Heredaĵo (1922) eta Pro Iŝtar (1924). Hendrik Bulthuis holandarrak hiru eleberri idatzi zituen: Idoj de Orfeo (1923), Jozef kaj la esposa de Potifar (1926) eta La Vila Mano (1928). Jean Forge gidoilari poloniarrak Abismoj, 1923an, eta Saltego Trans Jarmiloj, 1924an, eta gero, 1931an, Mr. Tot aĉetas mil okulojn. Baina gerra arteko esperantoan eleberririk garrantzitsuena bere poesiagatik jada ezaguna zen Julio Baghyrena da, dudarik gabe: Viktimoj (1925); Aktore dramatiko hungariar honen lehen eleberria bera Siberiako gerrako preso gisa izandako esperientzian inspiratuta dago. Liburu hau bereziki ezaguna egin zen esperanto hiztunen artean. Baghyk bigarren eleberria plazaratu zuen: Hura!, 1930ean.

1931–1951: Parnasianismo mugimendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1931n Baghyren hirugarren eleberria, Printempo en la aŭtuno, agertu zen. 1933an, Paŭlo Paal (Verdaj Donkiĥotoj) lanean, nahiko kritiko agertu zen esperantofonoen topikoarekin. Urte berean, Viktimoji jarraipena ematen zion Sur sanga tero lanarekin, berriro ere bere Siberiako esperientziarekin lotuta.

Gerraosteko lehen nobela esperantista garrantzitsua Kredu Min, Sinjorino! Cezaro Rossetti suitzarrarena izan zen. Neurri batean autobiografikoa, egileak umore handiz ematen dizkigu bere lanaren berri: azokako merkataritzarena.

1952-1974: Parnasianismotik modernismora[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1958an Sándor Szathmári Vojaĝo al Kazohinio liburua esperantoz plazaratu zuen; 1941ean aurretik hungarierazko itzulpen bat agertu zen. Hemen berriro ere esperanto literaturako eleberri garrantzitsuenetako baten aurrean gaude nolabait Gulliverren bidaiak liburuaren eredua jarraituz kontra-utopia bat da.

1963an, Raymond Schwartz, abeslari esperantista ospetsua izan zen, Kiel akvo de l'rivero, bere bigarren eleberria (lehenago Anni kaj Montmartre (1930) argitaratu zuen, emakume gazte alemaniar baten esperientzia Parisen) eman zuena. Bigarren liburu horrek Frantzia eta Alemaniaren artean zartatutako Lorenako gazte bat du protagonista, lurraldea etengabe gerrarako bidean dagoenean.

1975–1991: poesia esperimentala eta eleberria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi hamarkada hauek dira nobela esperantista gehien agertu zirenak. Claude Piron, Christian Declerck, Corrado Tavanti eta István Nemererekin eleberri poliziala gailentzen da.

1991az geroztik: postmodernismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garai horretan, antzezlanak idatzi ziren eta ikasteko eskuliburuetako ariketen oinarri gisa balio zutenak. Stefan MacGillen Tendaraj days eta Nemave Edifi aipa ditzakegu, James Bonden parodia den 005 agente sekretua agertzen den lanak. Haurrentzako liburu gehiago sortu ziren: 2006an saria jaso zuen Leif Nordenstormen Arne, La Principalido kasu. Polizia-eleberrien alorrean Skabio 2015ean agertu zen Sten Johansson idazle suediarraren proposamena.

Garai honetan idatzitako zenbait eleberri ezinbesteko bihurtu dira, hala nola Anna Löwensteinen La Ŝtona Urbo (1999), pertsonaia zelten eta erromatarren arteko fikzio historikoko lana.

Azken hamarkada[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2010etik, Trevor Steele egile australiarra nahiko emankorra izan da. Australiako aborigenen eta kolonoen historiari buruzko bi eleberri eman ondoren, Flugi kun kakatuoj eta Paradizo ŝtelita, nazioartean aitortutako beste eleberri batzuk ere idatzi ditu: Konvinka Kamuflaĵo, Dio ne havas Elizan eta Amo inter ruinoj. Aldi berean, André Cherpillodek, bere aldetik, gai zientifiko, linguistiko edo historikoei buruzko hainbat lan argitaratu ditu.

Egun esperanto-ikasle berriei hurbiltzeko errazak diren istorioak eskaintzeko gogoa dago. Hala, kontakizun bildumak berrikuspen moduan agertzen dira, Beletra Almanako adibidez, edo lan bakar gisa. Horien artean dago Tim Westover Marvirinstrato formatu digitalean libre eskuragarri dagoen webgunean.

Liburu politikoak ere agertu dira. Besteak beste, Kalle Kniivilären Putinen Homoj (2014), Krimeo estas nia (2015) eta Idoj de la imperioj (2016), Errusian Vladimir Putinen ospeari buruzkoak zein Krimeako krisiari eta herrialde baltikoetan errusierazko hiztunen egoerari buruzkoak.

Emakumeak esperantozko literaturan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azpimarratzekoa da emakumeen papera esperantoa proiektu baten egoeratik hizkuntza bizi izatera igaro den hizkuntza eraiki bakarra izatean. Dena dela, ez dira asko izan. Aipatzekoa da Treblinkako nazien kontzentrazio-esparruan Sofia ahizparekin hil zen Lidia Zamenhof idazlea, Zamenhof doktorearen alabetatik gazteenak; berak Henryk Sienkiewiczen Quo vadis? eleberria itzuli zuen. Maria Hankel, bestetik, izan zen lehen emakume poeta. Hilda Dresen estoniarrak talentu poetiko handia azaldu zuen iparraldeko naturaren deskribapenarekin, eta Marjorie Boulton ingelesa, Oxfordeko lizentziatua eta ingeles literaturako irakaslea zena, esperantoaren historian, poesian eta prosan nabarmendu zena.[6]

Tamalgarria da, azkenik, emakumezkoen falta Esperantoko Akademian non oraindik haren presentzia gutxietsita baitago.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. https://enciclopedia_universal.es-academic.com/37686/Literatura_en_esperanto
  2. https://hmong.es/wiki/William_Auld
  3. Pierre Janton (Humphrey Tonkin, Jane Edwards eta Karen Johnson-Weiner itzultzaileak), Esperanto : language, literature, and community, State University of New York Press, 1993 (ISBN 0-7914-1253-9, OCLC 42855934), 95.or.
  4. (eo) Ivo Lapenna, Ulrich Lins eta Tazio Carlevaro, Esperanto en perspektivo, Londres, Association universelle d'espéranto, 1974, 845 or.
  5. http://www.delbarrio.eu/literatura-en-esperanto-1.htm
  6. https://esperanto.net/es/libros-en-esperanto/

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]