PEN

Wikipedia, Entziklopedia askea
PEN
Pen international.svg
Datuak
Izen ofiziala
International PEN eta PEN International
Mota nazioarteko gobernuz kanpoko erakundea
Gobernantza
Presidentea Jennifer Clement (en) Itzuli
Osatuta
Historia
Sorrera 1921
Sortzailea
Jasotako sariak
pen-international.org

PEN ("Poets, Essayists and Novelists") edo International PEN literatura arloko nazioarteko erakundea da, idazleen arteko elkartasuna eta laguntasuna sustatzeko helburuarekin 1921ean Londonen (Ingalaterra) sortua. Arlo horretako erakunderik zaharrena da munduan, bai eta giza eskubideen aldeko betaranoena ere.

Gaur egun bestelako idazleak ere kontuan hartzen dute, kazetariak, itzultzaileak eta historialariak nagusiki, eta beste helburu batzuen artean adierazpen askatasuna bultzatzea eta jazarritako, kartzelaratutako, torturatutako edo eraildako idazleen aldeko lana egitea dituzte.

International PEN[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Londonen egoitza nagusia dauka erakundeak sorreratik, baina gaur egun 145 klub dituzte munduan zehar 104 herrialdetan zehar. Idazle Presoak, Itzulpena eta Hizkuntza Eskubideak, Emakume Idazleak, Bakea eta Idazleak eta Idazleak Erbestean izeneko egitasmoak martxan ditu.

Kide ospetsuen artean Joseph Conrad, George Bernard Shaw, Arthur Miller, Mario Vargas Llosa eta Harold Pinter dugu, beste hainbaten artean. Eta nazioarteko klubeei dagokienez, jazarpen politikoari dagokionez Kurdistangoa nabarmentzekoa da, Kolonian (Alemania) egoitza baitauka Turkian bertan jarduerak oso mugatuta dituztenez.

Bestela, literatura sariak urtero banatzen dituzte, euren artean Faulkner, Malamud eta Henry Prize sariak.

PEN Internationalen presidenteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

PEN Internationalen presidenteak
John Galsworthy 1921–1932
H.G. Wells 1932–1935
Jules Romains 1936–1939
Denis Saurat, François Mauriac, Thornton Wilder, Hu Shih 1941–1946
Maurice Maeterlinck 1947–1949
Benedetto Croce 1949–1953
Charles Langbridge Morgan 1954–1956
Andre Chamson 1957–1959
Alberto Moravia 1960–1962
Victor E. van Vriesland 1963–1965
Arthur Miller 1966–1969
Pierre Emmanuel 1970–1971
Heinrich Böll 1972–1973
V.S. Pritchett 1974–1976
Mario Vargas Llosa 1977–1979
Per Wästberg 1979–1986
Francis King 1986–1989
René Tavernier Mayo – Nov 1989
Per Wästberg (Interim) Nov 1989 – Mayo 90
György Konrád 1990–1993
Ronald Harwood 1993–1997
Homero Aridjis 1997–2003
Jiri Grusa 2003–2009
John Ralston Saul 2009 –2015
Jennifer Clement 2015 –

PEN Internationalen partaide ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal PEN[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frankismoaren garaian Euskal Herriko kluba sortu zuten 1950ean, "Idazkortz" euskal bilkura izenarekin. Ekimenak erbestean zegoen Eusko Jaurlaritzaren sostengua jaso zuen eta Andima Ibiñagabeitia, Jokin Zaitegi, Jon Mirande, Federico Krutwig eta Txomin Peillen kideen artean egon ziren. Hala ere, urtebete eskaseko ibilaldia besterik ez zuten egin.

1987an ekimena berriro martxan ipintzeko ekinaldi laburraren ostean, 2004an azkenean gaur arte luzatzen den ibilbidea lortu zuten, nazioarteko onarpenarekin. Azken urteotako kideen artean Laura Mintegi, Joxemari Iturralde, Eider Rodriguez, Lutxo Egia, Fito Rodriguez, Paddy Rekalde, Asier Serrano eta Urtzi Urrutikoetxea ditugu. Gaur egun, Bilboko Euskararen Etxean du egoitza Euskal PEN Klubak.

2005etik "Euskal PEN Idazluma" saria banatzen dute.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]