Estafetako bihurgunea

Wikipedia, Entziklopedia askea

Estafetako bihurgunea
Kokapena
AuzoaIruñeko Alde Zaharra
UdalerriaIruñea
Probintzia Nafarroa
Herrialdea Euskal Herria
Map

Estafetako bihurgunea edota Merkatarien bihurgunea Iruñeko Alde Zaharran dagoen gune bat da, hain zuzen ere Merkatarien kaleak eta Estafeta kaleak elkar topo egiten duten gunea.

Iruñeko entzierroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Iruñeko entzierroa»

Iruñeko entzierroaren gune ospetsuenetakoa da, Kailejoiarekin batera baita arriskutsuenatakoa ere, Merkatarien kalea eta Estafeta kaleen arteko bapateko 90º-ko bihurguneak arrisku handiko egoerak sortarazten baiditu, batez ere Estafeta kalerantz doazen lasterkariek bihurgunea ezker aldeko egurrezko oholesietaik hartu ezkero, bertan maiz lasterkariek eta zezenek elkar talka baidute, betiere lehenbizikoen kalterako. Bihurgunea ezkerrealdetik hartzeko joera hori lasterkari kanpotar edota eskamentu gutxikoen artean zabaldua izan ohi da, aldiz, iruindar edota ohiko lasterkariek ezkerraldea nola edo hala ekidin eta bihurgunea eskuinaldetik hartzen dute.


Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Iruñea

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]