Santo Domingoko aldapa

Koordenatuak: 42°49′09″N 1°38′45″W / 42.81926°N 1.64574°W / 42.81926; -1.64574
Wikipedia, Entziklopedia askea
Santo Domingoko aldapa
Santo Domingoko aldaparen amaiera, jada Iruñeko udal plazarekin bat egiten dun gunean.
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaIruñea
Koordenatuak42°49′09″N 1°38′45″W / 42.81926°N 1.64574°W / 42.81926; -1.64574
Map
Arkitektura

Santo Domingoko aldapa Iruñeko Alde Zaharreko kale aski ezagun bat da.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Santo Domingoko aldapa berez Arrotxapea zubian hasten da, handik Arga ibaia eta Iruñeko harresiak albo banata dituen malda zuzen batean goruntz doa, eskuinera bihurgune bat egin (Zezendegiak, Nafarroako Museoa eta Nafarroako errege-erreginen jauregiaren artean) eta jada zuzenean Iruñeko Alde Zaharrean barneratzen delarik, Iruñeko udaletxearen plazan amaituz. Santo Domingoko aldapak denera 270 metroko luzera du.

Aldapa honen hasiera Iruñeko harresietako igogailua dago, bere bidez Arrotxapea auzoa eta Iruñeko Alde Zaharraren arteko malda nahiz Santo Domingoko aldapa saiesten delarik.

San Ferminak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Iruñeko entzierroa»

Mundu guztian Iruñeko entzierroaren abiapuntua izateagatik ospetsu bilakatu da, San Fermin jaietan bertako zezendegitik goizaldeko 8:00ak puntu-puntuan zezenak nahiz lasterkariak abiatzen direlarik.

Egunero-egunero uztailaren 7tik 14ra arte Iruñeko entzierroak hasi aurretik lasterkariek Santo Domingoko aldapako San Fermin santuaren irudi aurrean honako usadiozko gaztelaniazko abesti hau hiru aldiz abestu ohi dute:[1]

« A San Fermin pedimos
por ser nuestro patrón,
nos guie en el encierro
dándonos su bendición
¡Viva San Fermín! Gora San Fermin!
»

2009. urtetik aurrera bertan urtero-urtero ohikoak diren lasterketari talde baten ekimenez eta San Fermin jaietako une garrantzitsuenetako bat den honetan euskarak ere bere tokia izan dezan, abestia bi hizkuntzetan abesten da. Euskarazko bertsioa honako hau da, akatsak eta guzti:

« Entzun arren San Fermin
zu zaitugu patroi,
zuzendu gure oinak
entzierro hontan otoi.
¡Viva San Fermín! Gora San Fermin!
»

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Honako eraikin hauek Santo Domingoko aldapan daude:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Iruñea

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]