Esteghlal FC

Wikipedia, Entziklopedia askea
Esteghlal Tehran Football Club
Sorrera1945
Futbol zelaiaAzadi Stadium
edukiera: 95.225 lagun
inaugurazioa: 1974
PresidenteaIran Mostafa Ajorlu
EntrenatzaileaIran Farhad Majidi
LigaIrango Liga
2022-233.a
Webguneahttp://www.fcesteghlal.ir/
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
2016ko taldea.
Azadi Stadiuma.

Esteghlal Tehran Football Club (persieraz: باشگاه فوتبال استقلال تهران ‎, Independentzia) Irango futbol talde ezaguna da, Teheran hiriburukoa. Irango futbol liga zortzi aldiz irabazi du eta bi aldiz izan da Asiako txapelduna.Esteghlal Irango talderik ezagunena da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiru ofizial militar irandarrek sortu zuten taldea 1945eko irailaren 20an Teheranen. Hasiera hartan txirrindularitza jorratu zuten bereziki, hortik Docharkhe Savaran ( دوچرخه سواران‎‎) izena, "txirrindulariak". Dena dela Taj ("koroa") izenaz ezagutzen zen taldea eta hasieratik Irango talde indartsuena bihurtu zen. 70. hamarkadan era bikainean hasi zuen, 1970an Hapoel Tel Aviv FC talde israeldarra 2-1 emaitzaz garaitu eta Asiako txapelduna bihurtu zen.

1979an Irango Iraultza gertatu zen eta Gobernuak taldea konfiskatu zuen. Izena aldatu zion gaur egungo Esteghlal bihurtuz, izan ere "Taj" izenak aurreko monarkiari erreferentzia egiten baitzion. 1990 arte ez zuen liga berririk irabazi baina 1991 urtean berriz ere Asiako txapeldun izatea lortu zuen, oraingoan Liaoning FC txinatarra gaindituz. Urte berean final berri bat jokatu zuen baina penalti jaurtiketatan galdu zuen Saudi Arabiako Al-Hilal FC taldearen aurka. 1999an jokatu zuen orain arteko azken finala baina Japoniako Júbilo Iwatak lortu zuen Asiako txapela.

XXI mendean Irango talde indartsuenetakoa izaten jarraitu du eta lau liga eta lau kopa eskuratu ditu.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iranen: 29[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Irango liga (9): 1971, 1975, 1990, 1998, 2001, 2006, 2009, 2013, 2022.
  • Irango kopa (7): 1977, 1996, 2000, 2002, 2008, 2012, 2018.
  • Irango Superkopa (13): 1950, 1952, 1958, 1960, 1961, 1962, 1964, 1971, 1972, 1973, 1984, 1986, 1992.
  • Irango Txapelketa Kopa (1): 1957.

Nazioartean: 3[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]