Edukira joan

Estibalitz González

Wikipedia, Entziklopedia askea
Estibalitz González

(2018)
Bizitza
JaiotzaErmua1963ko irailaren 1a (61 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
wikilaria
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta ipuin-kontalaria

Estibalitz González Solozabal (Ermua, Bizkaia, 1963ko irailaren 1a) euskal idazlea, ipuin-kontalaria eta wikilaria da.

​ Estibalitz Ermuan jaio zen. Gaur egun Durangon bizi da. Lanbidez Haur Hezkuntzako irakaslea da. Ume eta kale-kantu tradizionalak batzeko duen zaletasunak arlo horretan hainbat lan egitera bultzatu du.[1][2]

  • 1990ean Ermuko Euskal Birusa Elkarte Kulturala izeneko taldean hasi zen kolaboratzen, baita haren barruan dagoen Ermua eta Mallabiko Drogetenitturri aldizkarian ere.
  • Ehunka artikulu idatzi ditu Ermuko historia, ohitura zahar, lanbide eta pertsonaia esanguratsuei buruz, herriko hizkeran beraietako asko.
  • Ermuko Ahozko Ondarea egitasmoaren bultzatzaile eta koordinatzailea da.
  • Ipuin-kontalari jardun du hainbat biblioteka eta eskolatan, baita ume-kantak irakasten ere.
  • Ermuko Alboka Musika Eskola eta Drogetenitturri aldizkariaren arteko Bertoko kantuak egitasmoaren bultzatzailea eta koordinatzailea da.
  • Kantu jolasak bideoa koordinatu zuen (Ermuko Anaitasuna Ikastola, 2001).
  • Lapikotxiki. Kantuz kulunkatzen liburua + DVDa argitaratu zuen (Eibarko ...eta kitto! Euskara Elkartea, 2010) (2. argitalpena 2014). [3][4]
  • Gerediaga elkartearen Astola 7 aldizkarian (2013) Ermua, milaka etorkinen harleku lana.[5]
Estibalitz González wikilari
  • 2002an Ermuko “Juanita Ibaibarriaga” Literatur Lehiaketako lehen saria irabazi zuen, “Ur tanta hura” lanarekin

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Esti Gonzalez - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2022-02-26).
  2. González, Estibalitz. (2010). Lapikotxiki: kantuz kulunkatzen. Eta Kitto! Euskara Elkartea.
  3. (Gaztelaniaz) «Estibalitz González presenta hoy el libro de canciones infantiles 'Lapikotxiki'» El Diario Vasco 2011-02-02 (Noiz kontsultatua: 2020-10-09).
  4. «Presentación del libro de canciones infantiles “Lapikotxiki” de Estibalitz González» egoibarra.eus (Noiz kontsultatua: 2020-08-31).
  5. «Astola 7 - 2013 - Gerediaga Elkartea» www.gerediaga.eus (Noiz kontsultatua: 2020-08-31).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]