Etiopiako Eliza Ortodoxoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Etiopiako Eliza Ortodoxo Tewahedoa
የኢትዮጵያ ኦርቶዶክስ ተዋሕዶ ቤተ ክርስቲያን
Holy Eucharist Table, New Church of St. Mary of Zion (3344597228).jpg
Gobernua
Sortzailea Frumentzio Aksumgoa
Primatua Abune Merkorios
Abune Mathias
Egoitza Addis Abeba, Etiopia
Informazioa
Hizkuntzak Ge'ez (liturgikoa), Amharera, Tigrinya
Jarraitzaileak 40-50 milioi
Webgunea www.eotc-patriarch.org

Etiopiako Eliza Ortodoxo Tewahedoa (amhareraz: የኢትዮጵያ:ኦርቶዶክስ:ተዋሕዶ:ቤተ:ክርስቲያን; Yäityop'ya ortodoks täwahedo bétäkrestyan) Ekialdetar Eliza Ortodoxorik handiena da. Saharaz hegoaldeko Afrikako garai kolonialaren aurreko kristau eliza bakarrenetariko bat da. Etiopiako Eliza Ortodoxo Tewahedoak 45 eta 50 milioi fededun inguru ditu,[1] gehienak Etiopian bertan.[2] Elizen Munduko Kontseiluaren sortzaileetako bat da.[3] Eliza Ortodoxo Koptoarekin komunio osoan dago eta IV. mendetik aurrera adar bat besterik ez zen baina 1959an autozefalia lortu zuen.

Kristau elizarik zaharrenetariko bat da eta, ez-kaltzedoniarra izanda, ez dago komunioan Etiopiako Eliza Katolikoarekin. 333an, orduko Etiopia- Aksumgo Erresuma- kristautasuna aldarrikatzeko bigarren herrialdea izan zen- lehenengoa Armenia izanda- baina badaude lehenengoa zela esaten dutenak.[4]

Tewahedo (ge'ez: ተዋሕዶ) ge'ezez "bat izatea" esan nahi du eta islamaren Tawhiden parekoa da. Teologian, horrela diote Jesukristoren izaera bakarrari: hau da, bere jarrera monofisita da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Etiopiako Eliza Ortodoxoa Aldatu lotura Wikidatan


Erlijio Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.