Etxe Bihurria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Etxe Bihurria
Datuak
Idazlea Agatha Christie
Argitaratze-data martxoa 1949
Generoa Eleberria
Jatorrizko izenburua Crooked House
Argitaletxea Dodd, Mead & Co. Itzuli
Herrialdea Erresuma Batua
Euskaraz
Izenburua Etxe Bihurria
Itzultzailea Ainhoa Eder Zabala
Argitaratze-data 2018
Bilduma Enigma
Orrialdeak 301
ISBN 9788494620751

Etxe Bihurria (ingelesez: Crooked House) Agatha Christiek idatzitako eleberri bat da. 1949an argitaratu zen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Leonides familiako hiru belaunaldi elkarrekin bizi dira, Aristide patriarkaren hegalen pean. Aristide hilda agertzen da eta senide guztiek daukate eragingarri bat hura hiltzeko. Inork ez du zuribide argirik. Izan ere, guztiek zekiten Aristidek begi-zainketarako erabiltzen zuen botikak pozoi hilgarri bat zeukala, sema-alaba eta biloben aurrean berak halaxe azaldu baitzien.

Pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Aristide Leonides: Familiako patriarka, oso gizon aberatsa. Esmirnan jaioa, Londresera joan zen bizitzera, 24 urte zituenean. Pozoituta erail dute, 87 urte dituela.
  • Charles Hayward: Narratzailea, Sophia Leonidesen senargaia.
  • Sophia Leonides: Aristideren biloba, Philip eta Magdaren alaba.
  • Brenda Leonides: Aristideren bigarren emaztea; duela hamar urte ezkondu zen berarekin, 24 urte zituela. Senide guztiek gorrotoa diote.
  • Roger Leonides: Aristideren lehenengo semea.
  • Clemency Leonides: Roger Leonidesen emaztea; zientzialaria.
  • Philip Leonides: Aristideren bigarren semea.
  • Magda West: Philip Leonidesen emaztea; antzezle kaskarra.
  • Edith de Haviland: Aristideren lehenengo emaztearen (Marcia) ahizpa ezkongabea; ahizpa hiltzean leonidestarren etxera joan zen bizitzera, ilobak zaintzearren.
  • Eustace Leonides: Aristideren biloba, Sophiaren 16 urteko neba.
  • Josephine Leonides: Aristideren biloba, Sophiaren 12 urteko ahizpa.
  • Laurence Brown: Eustaceren eta Josephineren irakaslea; Brendarekin maiteminduta dago.
  • Janet Rowe (Nanny): Leonidestarren haurtzaina.
  • Taverner inspektoreburua: Scotland Yardek kasua esleitu dion ikertzailea.
  • Sir Arthur Hayward (Agurea): Scotland Yardeko komisario laguntzailea; Charles Haywarden aita.