Etxe Gorria (Hendaia)
Itxura
Etxe Gorria | |
---|---|
Monumentu historikoa | |
Etxe Gorriaren irudia. | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Lapurdi |
Herria | Hendaia |
Koordenatuak | 43°22′14″N 1°46′24″W / 43.370429°N 1.773455°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1911 |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Edmond Durandeau (en) |
Ondarea | |
Mérimée ID | PA00125260 |
Kontaktua | |
Helbidea | 2, rue des Citronniers |
Etxe Gorria (frantsesez Maison Rouge) Lapurdiko Hendaia udalerrian dagoen etxe bat da. Etxeak izena kanpoaldetik duen kolore gorri bizi eta ikusgarriari zor dio.
1993ko azaroaren 29tik aurrera Lapurdiko monumentu historikoen zerrendaren barnean sailkatua dago.
Kokalekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zitroinondo karrikaren 2. zenbakian dago.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1910-1911 artean berez Parisen bizi zen Edmond Durandeau (1870-1960) arkitektoak eraiki zuen. Lehen Mundu Gerran bere bizilekua bilakatu zen, 1921an karrika aldeko hegal bat eraikiz handitu zen. 1928an terraza eta pergoladun patio bat gehitu zitzaizkion, Art Déco estiloko iturri baten eta François-Léon Sicard eskultorearen Atena Partenos greziar jainkosaren eskultura baten inguruan egituratua.