Etxebizitzen birgaitze

Wikipedia, Entziklopedia askea
Etxebizitza birgaitzea (A Gudiña, Ourense).

Etxebizitzen birgaitzea eraikuntza-ekintza bat da non ondorengo egoerak hobetzen diren: etxebizitzaren bizigarritasuna, egituraren segurtasuna eta baita eraikuntzarena ere, hezetasunetik eta uraren agerpenetik babestea, instalazioak, irisgarritasuna, argiztapen naturala eta barneko aireztapena bermatzea, barneko espazioen dimentsionaketa, eta abar. Ekintza hauek etxebizitzen barnealdean zein bizitegi-eraikinetako eremu komunetan egin daitezke.

Bizitegi-eraikin baten birgaitze batek egituran, teilatuan, kanpo-inguratzaileetan, instalazioetan, akabera, arotzerian eta abarretan eragina duenean, etxebizitza-birgaitze integral bat dela esaten da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

60ko hamarkadatik aurrera, Europan, hirigune historikoetako eraikin eta etxebizitzen birgaitzeak planteatzen hasten dira. Italian izan zen korronte honen hasiera, bertako jauregiak, elizak eta eraikinak zeuden egoera hobetzeko eta beraien identitatea berreskuratzeko. Bertan korronte bati hasiera eman zitzaion, eraikinak babesteko eta mantentzeko. Ondorengo urteetan, eztabaida Europa osora eraman zen, eta monumentuen arkitekturaz gain, hirigune historikoetako eraikinetara ere eraman zen. Eraikinen Katalogazioa eta Babeserako Plan Berezia sortu zen, babes urbanistikoko irudi modura; eraikin bakoitza ikertu, babestu behar direnak zehaztu, eta bakoitzari katalogazioko maila bat eman. Eraikin hauetan egin beharreko lanak, bai mantenuan, birgaitzean, kontserbazioan eta erreparaziotan, mailaren arabera egingo dira . Mailarik altuena Kultura-Intereseko Ondasun (KIO) gisa izendatzen direnak izango dira, beste herrialde batzuetan Monumentalak deituak, eta lan hauek lege bitartez egingo dira.

80ko hamarkadatik aurrera, etxebizitzen birgaitzeen kontzeptua handitu egingo da eta zentro historikoez gain, auzuneetara edo hirietako beste hainbat auzunetara zabaltzen da.

herri bateko erdialde historikoa

Helburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etxebizitzen eta eraikinen birgaitze-lanak helburu hauetako bat edo gehiago izan beharko ditu:

  • Gutxieneko egitura- eta eraikuntza-segurtasuna lortu, bertan dauden egitura-elementuei erresistentzia mekanikoa, egonkortasuna eta zerbitzu hobeagoa emanez.
  • Uraren eta hezetasunaren kontrako babesa hobetu.
  • Argitasun naturala eta barne-aireztapena hobetu.
  • Ur-, gas-, elektrizitate- eta saneamendu-instalazioak hobetu.
  • Irisgarritasuna hobetu, hesi arkitektonikoak kenduz eta mugikortasun gutxiko pertsonentzat funtzionalki egokituz.
  • Efizientzia energetikoa hobetu.
  • Telekomunikazio, ikus-entzunezko eta informazio-zerbitzuen sarbidea hobetu.
  • Etxebizitza baten birgaitzean, barne-espazioaren dimentsionaketa eta disposizioa hobetu.
  • Igogailuen instalazioa, hobetzea, berritzea eta bere segurtasun-egoera hobetzea, eraikinetako elementu komunak birgaitzen badira.

Etxebizitzen birgaitzea hirigune historikoetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historiako esku-hartzeen orientazio berriak herri-politikan gertatzen diren aldaketen nahiko antzekoak dira. Aldaketa hauek gobernu eta gobernantza arteko kontzeptuetatik eratortzen dira, eta hauek gobernu tradizionalen nahiko desberdinak dira. Bertan, gobernu eta herritarrak ez daude batere ados hartzen diren erabakiekin eta honek gobernatzaileen irudiaren gainbehera dakar.

Aldaketa hau hirigune historikoetako esku-hartzeen jardunaldietan adierazita dago, eta profesional askoren bultzada biltzen ari da, interbentzio lokalen legitimazioa indartzeko.

Hirigune erdialdearen birgaitzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraldaketa hauek bereziki sentiberak dira herritar politikan. Hirigune erdialdean, hiritar seminologoen arabera, hiritarren identitate-irudi argienak daude. Horregatik bertan egiten diren lanak kontu handiz egin beharko dira, eraikinek bere irudia galdu ez dezaten. Irudi hori duen eremu baten espazio-aldaketa edota -eraldaketak, identitate hori galdu egin edota eralda dezake, eta honen ondorioz bertako gobernua trabatu dezake.

Hiriarekin batera, elementu batek izan dezakeen irudiaren aldaketak eztabaida handia ekar dezake. Egin behar den eraldaketetan asmatzeko, herritarren identitatean eragin behar da, gobernu batek egonkortasuna eta etorkizuna izan dezan. Egonkortasun honen bitartez, esku-hartze koherenteak bermatuko dira, epe luze eta ertainera.

Baina hirigunea ez da esanahi batzuk bateratzen dituen irudia bakarrik, jendea bizi, gozatu eta lan egiten duen espazio bat ere bada. Zentzu honetan esku-hartzea zailagoa egiten da. Hiriaren irudia eraldatu ahal da, baina bertan bizitzen den jendearentzako egokia ez bada, ekintza hori bere kontra joan daiteke.

Esan daiteke, hiriguneko etxebizitzak direnez, bi alde banatuetatik hasten garela eta batu egin beharko direla lana burutzen ari den bitartean.

Lehenengo muturrean erdialdeetan dauden etxebizitzek irudi bat sortzen dute. Ez da eremu pribatu bat bakarrik, paretez mugatua, bizitegi-eremu bat hiri batean mugatua baizik. Espazio horren eraldaketak ondorio batzuk sor ditzake.

Bigarrena, bertan bizi diren pertsonen ongizateari dagokio. Baita bertan dauden instituzio eta erakundeei ere. Zentzu honetan ez litzateke hain garrantzitsua izango eraikina, bertan egoki bizi izatea eta biztanleriaren beharrak asetzea baizik.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]