Eugenia González Ramos

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eugenia González Ramos
Bizitza
JaiotzaHortaleza, 1919
Herrialdea Espainia
HeriotzaBartzelona1939ko maiatzaren 11 (19/20 urte)
Heriotza modua: bala zauria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraksindikalista

Eugenia González Ramos (Hortaleza, Madril, 1919Bartzelona, 1939ko maiatzaren 11) espainiar sindikalista izan zen. Espainiako gerra zibilean sukaldari eta erizain gisa lan egin zuen, eta gerra amaitzean fusilatu egin zuten.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

González Hortalezan (udalerria) jaio zen, Madrildik gertu dagoen herrian. 16 urterekin Langileen Batasun Orokorrean (UGT) afiliatu zen. Gerran, sukaldeko laguntzaile gisa aritu zen lehenik Carabanchelen (Madril), milizia-kuartel batean, eta, ondoren, erizain gisa, Murtziako Nazioarteko Brigadetako ospitale batean. 1938an, Mataróra joan zen, eta beste erizain batekin, Guadalupe García Ramosekin, egin zuen topo.[1] Nazioarteko Brigadak 1938ko urrian hiri hura utzi zutenean, Gonzálezek eta beste erizainek ospitalean jarraitu zuten lanean. 1939ko urtarrilaren 27an, Francisco Francoren tropak Mataróren sartu ziren. García Ramos moja zenak, erizain buru zegoenak Eugenia González salatu egin zuen. Madrilen zeudela, bi pertsonari graziazko tiroa egin ziela baieztatuz.

Matarón atxilotu zutenean, Gonzálezek aitortu zuen UGTn, Espainiako Alderdi Komunistan (PCE) eta Nazioarteko Sorospen Gorrian afiliatuta egon zela, baina gero epailearen aurrean ukatu egin zuen. Otsailaren 22an, Mataróko kartzelan sartu zuten eta apirilaren 2an Bartzelonako Les Corts emakumeen kartzelara eraman zuten. Apirilaren 14an, Asunción Verdaguer-ekin batera, erizaina eta hamabi gizon epaitu zituzten (larrialdietako 1119 judizio oso laburra). Epaileak bederatzi heriotza-epai eman zituen: González Ramosena eta beste zortzi gizonena.La Bota zelaian fusilatu zuten 1939ko maiatzaren 11n.[2] Erregistro zibileko ziurtagiriak adierazten zuen heriotzaren arrazoia "barne-hemorragia" bat izan zela; 1870eko lege batek ezarritako formula zen heriotza-zigorraren aplikazioagatiko heriotza-kasuan.[1]

1939ko apiriletik 1940ko azarora bitartean La Bota zelaian fusilatu zituzten hamaika emakumeetako bat izan zen, ondorengo hauekin batera; Magdalena Nolla, Carme Clarament, Cristina Fernàndez, Ramona Peralba Sala, Dolors Giorla Laribal, Elionor Malich Salvador, Virginia Amposta Amposta, Assumpció Puigdelloses Vila, Inés Jiménez eta Neus Bouza Gil.

Aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

La Bota zelaian exekutatutakoen panela
  • 2015eko martxoaren 7an Eugenia González Ramos eta beste hamar emakumeen oroimenez, plaka bat jarri zen beren izen eta adinarekin, La Bota zelaian, fusilatu zituzten tokian[3]
  • 2016an, Eugenia González Ramos eta La Bota zelaian fusilatutako beste hamar kideak eta Maria Salvo Francoren aurkako ekintzailea omendu zituen Grup.Promotor del Futur Monument a la Presó de Dones de Les Corts taldeak Espainiako Bigarren Errepublikaren aldarrikapenaren 85. urteurrenean.
  • 2017an, La Minako eta El Botako Artxibo Historikoa eta Dokumentazio Zentroa elkarteak bideo bat aurkeztu zuen, Botako zelaian fusilatutako hamaika emakumeen oroimenez, gerra zibilaren ondoren emakumeek jasandako errepresioari buruzkoa.
  • 2019ko otsailaren 24an, exekuzioetatik laurogei urte betetzean, Bartzelonako Udalak "Exekutatuen panela" inauguratu zuen San Martin barrutian.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]