Euli-txori arrunt

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Life

Euli-txori arrunt
Iraute egoera
Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Klasea: Aves
Ordena: Passeriformes
Familia: Muscicapidae
Generoa: Ficedula
Espeziea: Ficedula hypoleuca
Pallas, 1764

Euli-txori arrunta edo euli-txori beltza (Ficedula hypoleuca) muscicapidae familiako hegazti paseriformea da, Europa eta mendebaldeko Asian bizi dena[2]. Ez dago arrisku-egoeran, estimatzen da Europan 25-39 milioi ale daudela.

Txori txikia da, 12-13,5 cm luze. Arrak eta emeak nahiko diferenteak dira (sexu-dimorfismoa). Kumealdian arra goialdean beltza da nagusiki, eta behealdean zuria. Udazkenean eta neguan lumek emearen itxura handiagoa hartzen dute, buruan eta lepoan arre eta hegaletan beltz. Arrak beti du gune zuri bat bekokian, mokoaren gain-gainean. Emea zuria da azpitik eta arrea gainetik, hegalak baina beltzaxkak dira. Sexu bietan orban zuri bat dute hegoan hirugarren mailako lumetan. Mokoa beltza da, luzanga, mehea eta puntazorrotza.

Txori txiki honek Euskal Herria udan baino ez du bisitatzen. Gainontzean Sahara hegoaldera bidaiatzen du bertako klima beroaz gozatzera. Halere, erraza da euli-txori beltza ikustea intsektu bila etengabe ibiltzen baita harat-honat hegaka. [3]

Euskaraz beste izen hauek ere erabiltzen dira: Pin-pin, Pit-pit, Txin-txin, Txinbo, Txinbo hegozuri.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. The IUCN red list of endangered species
  2. BirdLife International (2004). Ficedula hypoleuca. 2006. IUCN Red List of Threatened Species. IUCN 2006
  3. (Euskaraz)  Perurena, Garikoitz, Euli-txori beltza (Ficedula hypoleuca), Euskalnatura UEU, http://www.euskalnatura.net/biodibertsitatea/animaliak/item/ficedula-hypoleuca-2. Noiz kontsultatua: 2017-04-17 .
  4. (Euskaraz)  Euli-txori beltza, txoriak.eus, http://txoriak.eus/txoriak/euli-txori-beltza. Noiz kontsultatua: 2017-04-17 .
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Euli-txori arrunt Aldatu lotura Wikidatan
Wikispezieetan informazioa gehiago aurki dezakezu: Ficedula_hypoleuca


Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.