Euphemia Haynes
Martha Euphemia Lofton Haynes (Washington Hiria, 1890eko irailaren 11a - ibidem, 1980ko uztailaren 25a) estatubatuar matematikari eta irakaslea izan zen. Matematiketan PhD lortu zuen lehen afroamerikar emakumea izan zen Amerikako Unibertsitate Katolikoak emanda (1943).
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euphemia Lofton 1890an jaio zen Washingtonen, William S. Lofton eta Lavinia Day Loftonen alaba bakarra izanik. 1907an Washington D.C. Miner Normal School-ean graduatu zen hainbat sari lortuz 1909an. 1914an matematikako graduatua lortu zuen eta 1930ean masterra lortu zuen University of Chicago-an. 1943an matematikari lanean bere maila gorenera heldu zen doktoratua lortu baitzuen. Ameriketako Unibertsitate Katolikoak eman zion doktoratua Aubery Landry-k gainbegiratuta. Doktoratua hurrengo lanarekin lortu zuen: The Determination of Sets of Independent Conditions Characterizing Certain Special Cases of Symmetric Correspondences.
47 urtez egon zen matematika eskolak ematen Washingtoneko eskola ezberdinetan. Columbiako distritoko DC School Board-eko buru izan zen ere, hau lortzen aurreneko emakumea izan zen.
1959an erretiratu zen irakaskuntzatik baina Howards-eko unibertsitatean eman zituen klaseak ematen jubilazioan. 1980ean hil zen Washingtonen.
Artikulu hau Washingtongo biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |