Europa gotorlekua
Itxura

Europa gotorlekua (ingelesez: Fortress Europe; alemanez: Festung Europa) kazetaritzaren metafora edo irudia da. Honen bidez kanpo munduari itxita dagoen Europar Batasuna azaldu nahi da. Irudi horren bidez zera adierazten da: Europa barrura begira liberalizatua bezala, kanpora begira itxia, protekzionista.
Irudia kazetaritzan zentzu kritikoaz erabili izan da. Europa itxi hori bereziki nekazal politikaren, babes politikoaren eta immigrazioaren aurrean adierazten da.[1]
Dena dela, kontzeptua Bigarren Mundu Gerran sortu zen, gerra propagandaren testuinguruan. Britainiarrek zein alemaniarrek haiek defenditzen zuten aldea gotorleku moduan irudikatu zuten.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Zandonella, Bruno. (2005). Pocket Europa. EU-Begriffe und Länderdaten. Bonn:: Bundeszentrale für politische Bildung.
Ikus, baita ere
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Corinna Milborn: Gestürmte Festung Europa, 2006.