Europako Kontseiluko lehendakaria

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Europako Kontseiluaren logotipoa

Europako Kontseiluko lehendakaria (batzuetan Europar Batasuneko lehendakari gisa ere izendatua) Europar Batasuneko ordezkari nagusia da nazioartean, eta Europako Kontseiluaren gidaritza duen pertsona. Instituzio honetan EBko herrialde kideetako estatu buruak eta Europako Batzordeko lehendaria ordezkaturik daude, eta Europar Batasuneko norabide politikoa zehazteko lana du bere gainean. Lehen lehendakari iraunkorra, 2009ko abenduaren 1ean izendatu zuten eta Herman Van Rompuy gertatu zen aukeratua. 2014ko abenduaren 1etik aurrera Donald Tusk da Europako Kontseiluko lehendakaria.

1975tik 2009ra bitarte postu hau ez zen ofiziala, eta urte erdiro aldatzen zen, biratzen zihoan Europako estatu-buruek zutelarik kargua. Hala ere Lisboako Itunaren ondotik Europar Batasuneko Itunaren 15. artikuluak dio kargu hau bi urte eta erdiz mantentzen dela, behin berritzeko aukerarekin. Proposamenak onartzeko Europako Kontseiluan gehiengo bikoitza izan behar du.