Donald Tusk

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Donald Franciszek Tusk
Donald Tusk

Karguan
2014ko abenduaren 1a(e)tik
Aurrekoa Herman Van Rompuy

2007 – 2014
Presidentea Lech Kaczyński
Bronisław Komorowski (Behin-behinekoa)
Bogdan Borusewicz (Behin-behinekoa)
Grzegorz Schetyna (Behin-behinekoa)
Bronisław Komorowski
Lehen ministro ordea   Waldemar Pawlak
Grzegorz Schetyna
Janusz Piechociński
Jacek Rostowski
Elżbieta Bieńkowska
Aurrekoa Jarosław Kaczyński

Oposizioko buru
2003ko ekainaren 1a – 2007ko azaroaren 16a(Behin-behinekoa)
Bronisław Komorowski

Karguan
2003ko ekainaren 1a(e)tik
Aurrekoa Maciej Płażyński

Jaiotza 1957ko apirilaren 22a (60 urte)
Gdańsk, Polonia
Alderdi Politikoa Kongresu Liberal Demokrata (1991–1994)
Askatasunerako Batasuna (1994–2001)
Plataforma Zibikoa (2001–gaur egun)
Beste afiliazio politikoak Gdańskeko Unibertsitatea
Ezkontidea(k) Małgorzata Tusk
Seme-alabak Michał
Katarzyna
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa
Sinadura Donald Tusk-ren sinadura

Donald Franciszek Tusk (Speaker Icon.svg Ahoskera (i · ?), Gdansk, Polonia, 1957ko apirilaren 22 - ) 2007tik Poloniako Lehen Ministroa da. Plataforma Zibikoaren (polonieraz: Platforma Obywatelska) sortzaile eta idazkaria izan da. 2014ko abuztuaren 30ean Europako Kontseiluko lehendakari aukeratu zuten, urte bereko abenduaren 1ean hartuko duen kargua.

2007ko azaroaren 9an Lehen Ministro izendatu zuten eta azaroaren 16an kargua hartu zuen. 2007ko azaroaren 24n bere kabineteak konfidantza botoa jaso zuen Sejmean. Poloniako Hirugarren Errepublikako Lehen Ministroen artean denbora gehien egon dena da. 2011ko urrian ospatu ziren hauteskundetan gehiengoa lortu zuen eta, beraz, komunismoaren erorreran ondotik bigarren aldiz aukeratu zuten Poloniako lehen ministro bakarra izan zen.

Bere lehen lan politikoak Gdańsken hasi zituen, Solidarność sindikatuan eta ikasle mugimenduan. 1991tik aurrera, eta lau urteko tartea kenduta, beti izan da ordezkaria Parlamentuan. 1997tik 2001era bitarte Senatuko ordezkaria izan zen. 2003ik 2007ra bitarte oposizioko buru izan zen.

Kaxubiar gutxiengoko kidea da.