Euskadiko Langile Komisioak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
CCOO
CCOOeuskadiLogo.png
Izen osoa Euskadiko Langile Komisioak
Bertoko izena Confederación Sindical de Comisiones Obreras de Euskadi
Sorrera 1976
Federazioa Langile Komisioak
Afiliatuak 54.000[1]
Idazkaria nagusia Unai Sordo
Nazioarteko afiliazioa MFS, ESF
Egoitza nagusia Uribitarte, 4. 48001 Bilbo
Webgunea www.ccoo-euskadi.net

Euskadiko Langile Komisioak (gaztelaniaz: Confederación Sindical de Comisiones Obreras de Euskadi) Euskal Autonomia Erkidegoko sindikatua da, Langile Komisioak izeneko konfederazioaren zati bat dena. Egun 54.000 kide inguru ditu eta, ELAren ondoren, Autonomia Erkidegoko ordezkari gehien dituen bigarren sindikatua da. 2004an egindako zortzigarren biltzarrera arte Nafarroako ordezkariak barnean zituen, baina hauek orduan Nafarroako Langile Komisioak sortu zuten.

Lehendabiziko pausoak 1960ko hamarkadan eman zuen eta 1966ko abuztuaren 7an Gipuzkoako Langile Komisioak sortu ziren. 1977ko apirilaren 1ean Leioan lehendabiziko biltzarra egin eta erakundea eratu zuten ofizialki.

Federazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Nekazaritza eta Elikagintza Federazioa.
  • Herritarrentzako Zerbitzuak.
  • Eraikuntza eta Egurgintza Federazioa.
  • Irakaskuntza Federazioa.
  • Industria Federazioa.
  • Ehungintza, Kimika eta Antzekoen Federazioa.
  • Pentsiodun eta Jubilatuen Federazioa.
  • Zerbitzuetako Federazioa.
  • Finantza eta Administrazio Zerbitzuetako Federazioa.
  • Osasun eta Gizarte-Osasungintzako Federazioa.

Idazkari Nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Euskadiko Langile Komisioak Aldatu lotura Wikidatan