Unai Sordo

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Unai-Sordo.

Unai Sordo Calvo (Bilbo, Bizkaia, 1972), euskal sindikalista da. Euskadiko Langile Komisioetako idazkari nagusia da IX. Kongresutik, 2009tik hain zuzen. Ordura arte sindikatuaren Bizkaiko arduraduna izan zen.

Gizarte Graduatuaren Diplomatura lortu zuen EHUn eta egurgintza sektorean lan egin zuen Euskadiko Langile Komisioak sindikatuan erantzukizuna izan baino lehen. Hala ere, aurreko urteetan militante aktiboa izan zen.

2000ko ekainean Euskadiko Langile Komisioetako VII. Kongresuan sindikatuaren Gazte-Idazkaritza bere gain hartu zuen. 2004ko VIII. Kongresuan Bizkaiko arduraduna aukeratu zuten.

2009ko urtarrilean, IX. Kongresuan, Euskadiko Langile Komisioetako idazkari nagusi berria aukeratu zuten %84,3ko babesarekin, Josu Onaindik kargua utzi ondoren.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.