Edukira joan

Euskadiko Orkestra

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Euskadiko Orkestra
Datuak
Motaorkestra sinfonikoa
HerrialdeaEspainia
Agintea
Egoitza nagusi
webgune ofiziala
Spotify: 1AzxBEAscXyfnVjCcty4Ac Musicbrainz: 8e07816a-8fb7-4cdb-8c94-ff174b835818 Discogs: 4401951 Allmusic: mn0002347011 Musikasten: euskadiko-orkestra-sinfonikoa Edit the value on Wikidata
Kursaalaren kanpoaldea.

Euskadiko Orkestra Euskal Autonomia Erkidegoaren orkestra da, Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak sustatua, 1982an sortua. 2020. urtea arte, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa (EOS) izena izan zuen.[1] Erreferentea da espainiar estatuan. Miramon auzoan (Donostia) du egoitza nagusia; eta agertoki nagusitzat Kursaal jauregia (Donostia), Euskalduna jauregia (Bilbo), Principal antzokia (Gasteiz) eta Gaiarre antzokia (Iruñea) erabili izan ditu Euskal Herrian, besteak beste. 7000 abonatu inguru ditu, eta urtero 150.000 bat ikus-entzule erakartzen ditu.

Orkestra horrek, bere ohiko jardueren artean, jaialdietan esku hartu du, birak egin ditu Estatuan eta Europan barrena, eta 1.600 kontzertu inguru eskaini ditu. Hauek izan ditu zuzendari titular nagusiak: Enrique Jordá, 82. urtean Orkestrari prestakuntza ematen hasi zitzaiona, Maximiano Valdés, Mathias Kuntzsch, Miguel Ángel Gómez Martínez eta Hans Graf. En Shao izan da, bestalde, Orkestra horretako zuzendari gonbidatu nagusia. Egun, Orkestraren zuzendaritza artistikoaren arduradunak Gilbert Varga, Mario Venzago eta Juan José Mena dira, azken hori zuzendari laguntzaile gisa. Orkestraren jarduerari dagokionez, hainbat eratako kontzertuak eskaintzen ditu: abonuko kontzertuak Donostian, Bilbon, Gasteizen eta Iruñean, kontzertu didaktikoak, jaialdietako ekitaldiak (Donostiako Musika Hamabostaldia, Bilboko OLBEren Opera Denboraldia...). 1993az geroztik, Orkestrak ekitaldi sail bat antolatzen du bere egoitzan, Miramongo Eguerdiak deritzona, eta bertan Orkestra bereko kideen talde txikiek esku hartzen dute, bakarlari gazteek, ganbera koruek eta organistek.

Urtean zehar, Euskadiko Orkestrak 90 bat ekitaldi eskaintzen ditu. Bere ibilbide laburrean garrantzi handiko jaialdietan esku hartu du: Madrid Cultural Jaialdiak, Granadako Jaialdia, Sevillako Expo, Alacanteko Musika Garaikidearen Jaialdia, Donostiako Musika Hamabostaldia, etab. Espainian zehar egindako biretan Andaluzia, Gaztela-Mantxa, Levante eta Katalunian barrena ibili da. Eta Europan, Alemania eta Austrian (1984, 1987 eta 1992an) eta Gstaadeko Nazioarteko Jaialdian (1995eko udan), izana da besteak beste. Euskadiko Orkestrarekin ari izan diren bakarlarien artean hauek daude: Plácido Domingo, Montserrat Caballé, María Bayo, Joaquín Achúcarro, Augustín Dumay, Nicanor Zabaleta, Narciso Yepes, Cristina Ortiz, Mischa Maisky, Gerard Oppitz, Lluis Claret… Bere ekitaldietako batzuetan garrantzi handiko zuzendariak izan ditu, hala nola Yehudi Menuhin, Aldo Ceccato, Víctor Pablo Pérez, Jesús López Cobos eta abar. Bi urtez behin, Orkestra horrek obra bat eskatzen dio euskal konpositore bati. Orain arte Orkestrarentzat konposatu dutenak hauen mailakoak dira: Carmelo Bernaola, Antton Larrauri, Félix Ibarrondo, Luis de Pablo, Francisco Escudero eta Rafael Castro. Horien guztiak lanak, maila handiko bakarlari eta zuzendarien laguntzaz, disko bilakatu ditu Euskadiko Orkestrak.

Kolaborazioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orkestrarekin lan izan dute ibilbide osoan zehar Yehudi Menuhin, Paul McCreesh, Yakov Kreizberg, Oleg Caetani, Jerzy Semkov, Lawrence Foster, Pinchas Steinberg, Krystof Penderecki, Christopher Hogwood, Jesús López Cobos eta Josep Pons, besteak beste.

Halaber, Maria João Pires, Marielle Labeque, Bruno Leonardo Gelber, Radu Lupu, Frank Peter Zimmermann, Mischa Maisky, Antonio Meneses, Elisabeth Leonskaja, Christian Zacharias, Leonidas Kavakos, Zoltan Kocsis, Joaquin Atxukarro, Dëzso Ranki, Heinrich Schiff, Nikolaj Znaider, Maria Bayo, Carlos Álvarez, Carlos Mena eta Ainhoa Arteta abeslari eta musikari ezagunek kolaboratu dute beste batzuen artean.

2014ko abenduaren 18an jakin zenez, Orkestra Ikasketa masterra jarriko zuten martxan Euskadiko Orkestrak eta Musikenek 2015ean. Harizko instrumentuak jotzen ikasiko zuten 30 ikaslek eta Espainiako Kultura Ministerioak homologatutako bakarra izango zen.[2]

  • Orquesta Sinfónica de Euskadi (IZ, 1983).
  • ILLETA de F.Escudero (Elkar, 1983).
  • ARMONÍAS VASCAS (Elkar, 1985).
  • OI BETLEEM (Elkar, 1991).
  • GASNALSA (1996).
  • CIEN AÑOS DEL BUEN PASTOR (IZ, 1997).
  • EUSKAL KONPOSITOREEN BILDUMA (I) JESÚS GURIDI (1886-1961) (Claves, 1997).
  • AUHEN SINFONIKOA (Elkar, 1998), Benito Lertxundirekin batera.
  • EUSKAL KONPOSITOREEN BILDUMA (2) JOSÉ MARÍA USANDIZAGA (1887-1915) (Claves, 1998).
  • CARLOS ÁLVAREZ Arias de Ópera (Claves, 1999).
  • EUSKAL KONPOSITOREEN BILDUMA (3) JESÚS ARAMBARRI (1902-1960) (Claves, 1999).
  • MUSIKA MAGIA DA (1999).
  • TXIRRI, MIRRI ETA TXIRIBITON (IZ, 1999).
  • ESPAINIAR MUSIKA SINFONIKO GARAIKIDEA 5 (1999).
  • ESPAINIAR MUSIKA SINFONIKO GARAIKIDEA 6 (1999).
  • ESPAINIAR MUSIKA SINFONIKO GARAIKIDEA 7 (1999).
  • MAURICE RAVEL (1875-1937) (Claves, 2000).
  • EUSKAL KONPOSITOREEN BILDUMA (4) ANDRES ISASI (1890-1940) (Claves, 2000).
  • EUSKAL KONPOSITOREEN BILDUMA (5) FRANCISCO ESCUDERO (1912-2002) (Claves, 2001).
  • 20.URTEURRENA (Claves, 2002).
  • EUSKAL KONPOSITOREEN BILDUMA (6) PABLO SOROZABAL (1897-1987) (Claves, 2002).
  • CONCIERTO PARA TXISTU Y ORQUESTA (Elkar, 2002).
  • EUSKAL KONPOSITOREEN BILDUMA (7) AITA DONOSTIA (1886 - 1956) (Claves, 2003).
  • EUSKAL KONPOSITOREEN BILDUMA (8) Tomás Garbizu (1901-1989) (Claves, 2004).
  • TURANDOT. GIACOMO PUCCINI (1858-1924) (RTVE Música, 2004).
  • Canciones (RTVE Música, 2004).
  • EUSKAL KONPOSITOREEN BILDUMA (9) AITA MADINA (1907 - 1972) (Claves, 2005).
  • Latino (RTVE Música, 2005).
  • CHRISTIAN LINDBERG A COMPOSER´S PORTRAIT (BIS Records, 2005).
  • EUSKAL KONPOSITOREEN BILDUMA (10) JUAN CRISÓSTOMO DE ARRIAGA (1806 - 1826) (Claves, 2006).
  • PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS (2012).

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]