Euskal Herrian euskaraz (abestia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Euskal Herrian euskaraz (abestia)
Oskorriren musika-lana
Egilea(k)Oskorri
Argitaratze-data1984
IzenburuaEuskal Herrian euskaraz
Ezaugarriak
Genero artistikoaherri-kanta
Hizkuntzaeuskara
Ekoizpena
Ekoizleabaliorik ez
HitzakXabier Amuriza
Bestelako lanak
MusikagileaNatxo de Felipe
Miguel Ángel Campos

Euskal Herrian euskaraz euskal abesti herrikoia da. Abestiaren hitzak Xabier Amuriza bertsolariak sortu zituen, aldiz Oskorri taldeak musikatu eta edonon ezagutarazi zuen.

Oso kanta ezagun bilakatu zen eta 2005ean Euskal Kanturik Onena saioan hautatu zuten. Geroago ere bai, 'Euskal abesti herrikoien' artean 9. bisitatuena izan da Wikipedian (2015-2023).[1]

1996an, Getxoko Fadura frontoian, Oskorrik zuzeneko 25 kantu-urte diskoa grabatu zutenean, luxuzko laguntzarekin interpretatu zuten kantu hau: Albert Plá berak interpretatu zuen.[2]

Gau ahaztezin hartan Kukubiltxo antzerki-taldeak ere parte hartu zuen, eta luxuzko musikari eta bestelako gonbidatu batzuek ere bai: Martin Carthy, Niko Etxart, Joserra Fernandez, Pedro Guerra, Gwendaleko kide batzuk, Kepa Junkera, Mikel Laboa, Fermin Muguruza, Liam O'Flynn, Ruper Ordorika, Juan Carlos Perez, Albert Pla, Anton Reixa, Jon Sarasua, Joseba Tapia, Patrick Vaillant eta Gabriel Yacoub.

Hitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abestiaren hitz guztiak Europako hainbat herriadetako weborritan lortu daitezke.[3][4]

Etengabe goraipatzen du euskara eta galdetzen du zer izango litzatekeen Euskal Herria bere hizkuntza ere galduko balu.

Hona hemen abestiaren hitz batzuk, komentatu direnak: Hasiera besterik ez dugu aipatuko, Amurizak sorturiko hitzak oraindik egile eskubideen pean daudelako:

« Euskal Herrian euskaraz

nahi dugu hitz eta jolas
lan eta bizi euskaraz eta
hortara goaz,
bada garaia noizbait dezagun
guda hori gal edo irabaz.

»

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Euskal abesti herrikoi bisitatuenak Wikipedian (Massviews Analysis)» pageviews.wmcloud.org (Noiz kontsultatua: 2023-08-10).
  2. Oskorri. (1996-09-13). Oskorri & Albert Pla 'Euskal Herrian Euskaraz' (4'44). Youtube.
  3. (Portugesez) «Euskal Herrian Euskaraz - Oskorri» Letras.mus.br (Noiz kontsultatua: 2020-08-15).
  4. (Frantsesez) «Oskorri - Paroles de « Euskal Herrian euskaraz » - FR» lyricstranslate.com (Noiz kontsultatua: 2020-08-15).