Euskal Kanturik Onena (telebista saioa)
Euskal Kanturik Onena | |
---|---|
Formatua | Telebista saioa |
Aurkezlea(k) | Edurne Ormazabal Joseina Etxeberria |
Iraupena | 75 minutu |
Herrialdea | Euskal Herria |
Hizkuntza | Euskara |
Ekoiztetxea(k) | 3 KOMA |
TB Katea | ETB1 |
Ordutegia | Asteazkenetan |
Emisioa | 2005eko urria – 2006ko urtarrila |
Denboraldia(k) | 1 |
Atal kopurua | 12 |
Audientzia |
Euskal Kanturik Onena 2005eko urrian Euskal Telebistak estreinatu zuen musika saio bat da. Joseina Etxeberria eta Edurne Ormazabal izan ziren aurkezleak eta 12 atal eskaini zituzten, 2006ko urtarrilera arte.
Saioa asteazkenetan emititzen zen, ETB 1en, euskaraz eta zuzenean.
2005eko Gabon Gauean Hator Kantari Hator gala ezaguna ordezkatu zuten Euskal Kantuen Gaua izeneko atal berezi batekin. Bertara Euskal Herriko jende famatua gonbidatu zuren abestera. Formatuak gaur egun oraindik martxan segitzen du eta Gabonetako Euskal Telebistako saio mitiko bihurtu da.
Saioaren azalpena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Saioaren helburua, izenburuak adierazten duenez, Euskal Herriaren historiako abestien artean onena aukeratzea zen. Horretarako, lehendabizi 66 kanta aukeraketa egin zuen programak. Gero, astero-astero, 12 ataletan banatuta, abesti guztiak abestu zituzten.
Atal bakoitzean, ikusleek entzundakoen artean onenaren alde bozkatu behar zuten telefono dei edota mezuen bidez. Horrela, atal bakoitzeko abesti irabazlea finalera pasatzeko.
Azkenean, finalean 12 abestiak kantatu zituzten berriro eta horien artean, ikusleak erabakitzen zuena izango zen Euskal kanturik onena.
Saioko abeslariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Saioan zehar abestiak kantatzen zituzten abeslariak hurrengo hauek ziren:
Lehiatu zuten abestiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- "Lau teilatu" - Itoiz, 1978.
- "Xalbadorren heriotzean" - Xabier Lete, 1992
- "Oi ama Euskal Herri" - Benito Lertxundi, 1981.
- "Furra furra" - Oskorri, 1984.
- "Amets bat" - Alaitz eta Maider, 1997.
- "Ilargia" - Ken Zazpi, 2003.
- "Nere herriko neskatxa maite" - Benito Lertxundi, 1981.
- "Aitormena" - Hertzainak, 1989.
- "Sarri, Sarri" - Kortatu, 1985.
- "Guretzat" - Oskorri, 1976.
- "Itsasontzi baten" - Kaxiano, 1986.
- "Azken dantza" - Pantxoa eta Peio, 1975.
- "Eperra" - Niko Etxart, 1979.
- "Sing Singatiko folk&rolla" - Sorotan Bele, 1994.
- "Gaztelugatxe" - Oskorri, 1980.
- "Iñaki, zer urrun dagoen Kamerun" - Zarama, 1991.
- "Maite maite maitea" - Urko, 1976.
- "Boga boga" - Delirium Tremens, 1989.
- "Maitiak galde egin zautan" - Imanol Lartzabal, 1978.
- "Erribera" - Benito Lertxundi, 1974.
- "Kupela" - Epelde eta Larrañaga, 1999.
- "Agur Maria" - Estitxu, 1972.
- "Musturrek sartunde" - Gatibu, 2002.
- "Itxaropena" - Su ta gar, 1992.
- "Euskal Herrian euskaraz" - Oskorri, 1982.
- "Hegal egiten" - Itoiz, 1985.
- "Goizeko euri artean" - Txomin Artola, 1978.
- "Lehenbiziko bala" - Negu Gorriak, 1991.
- "Bagare" - Gontzal Mendibil eta Xeberri, 1976.
- "Katalintxu" - Gorka Knörr, 1976.
- "Bizkaia maite" - Benito Lertxundi, 1977.
- "Ikusi" - Delirium Tremens, 1989.
- "Itsasoan" - Txomin Artola, 1975.
- "Haika mutil" - Mikel Laboa, 1969.
- "Amets amets" - Argoitia anai-arrebak, 1967.
- "Eh txo!" - Hertzainak, 1984.
- "Txoria txori" - Mikel Laboa, 1974.
- "Egun da Santi Mamiña" - Mikel Laboa, 1966.
- "Euskal rock&roll" - Niko Etxart, 1980.
- "Aitorren hizkuntza zaharra" - Urretxindorrak, 1966.
- "Habanera" - Xabier Lete, 1991.
- "Marea gora" - Itoiz, 1983.
- "Azken agurraren negarra" - Gorka Knörr, 1975.
- "Urtxintxak" - Pantxoa eta Peio, 1975.
- "Nirekin" - Gozategi, 1996.
- "Ez da posible" - Ruper Ordorika, 1990.
- "Ikusi arte" - Berri Txarrak, 1999.
- "Agur Euskal Herriari" - Oskorri eta Urretxuko herria, 1999.
- "Maria Solt eta Kastero" - Benito Lertxundi, 1975.
- "Lau haizetara" - Imanol Lartzabal, 1977.
- "Iluntzean" - Maixa eta Ixiar, Iker eta Larraitz, 1993.
- "Txatxamatxalinatxa" - Mikel Urdangarin, 2001.
- "Kaixo" - Urtz, 1994.
- "Kantuz" - Akelarre, 1982.
- "Pasaiako herritik" - Mikel Laboa, 1974.
- "Hik lan eta nik jai" - Tapia eta Leturia, 1990.
- "Amets" - Gari, 1995.
- "Txalaparta" - Gorka Knörr, 1976.
- "Gure lekukotasuna" - Errobi, 1978.
- "Ene maitia nauzu" - Iñaki Eizmendi, 1977.
- "Donostiako hiru damatxo" - Urko, 1991.
- "Baratze bat" - Pier Paul Berzaitz, 2000.
- "Marinelaren zai" - Sorotan Bele, 1993.
- "Txakurraren partia" - Txomin Artola, 1975.
- "Rodrigori" - Etxahun eta Etxahun, 1980.
- "Anderea gorarik" - Txomin Artola eta Amaia Zubiria, 1992.
Kantu finalistak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hona hemen saioaren emaitza:[2]
Zenb. | Abestia | Botoak |
---|---|---|
1 | "Xalbadorren heriotzean" - Xabier Lete, 1992 | %12 |
2 | "Lau teilatu" - Itoiz, 1978 | %11 |
3 | "Eperra" - Niko Etxart, 1979. | %10 |
4 | "Erribera" - Benito Lertxundi, 1974. | %10 |
5 | "Txoria txori" - Mikel Laboa, 1974. | %9 |
6 | "Aitormena" - Hertzainak, 1989. | %8 |
7-10 | "Bagare" - Gontzal Mendibil eta Xeberri, 1976. | %7 |
"Kaixo" - Urtz, 1994. | %7 | |
"Baratze bat" - Pier Paul Berzaitz, 2000. | %7 | |
"Azken agurraren negarra" - Gorka Knörr, 1975. | %7 | |
11-12 | "Bizkaia maite" - Benito Lertxundi, 1977. | %6 |
"Amets" - Gari, 1995. | %6 |
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- EKO. Euskal Kanturik Onena. Kanta guztien bertsioak biltzen dituzten hiru CDak. EITB, 2005. BI-2514-05.