Edukira joan

Euskal Herriko Bertsozale Elkartea

Wikipedia, Entziklopedia askea
EHBEk antolaturiko 2009ko Bertsolari Txapelketa Nagusia.

Euskal Herriko Bertsozale Elkartea (EHBE) bertsolaritza babesteko eta sustatzeko asmoz 1987an sorturiko elkarte kulturala da[1]. Egoitza Amasa-Villabonan du, Subijana etxean, zehazki[2][3].

Lurraldeetan ere badira elkarteak: Arabako Bertsozale Elkartea, Bertsularien Lagunak elkartea – Baxenabarre, Lapurdi eta Zuberoa eremu dituena -, Bizkaiko Bertsozale Elkartea, Gipuzkoako Bertsozale Elkartea eta Nafarroako Bertsozale Elkartea. Egun, 2.500 bazkide inguru ditu. Hiru lan ildotan egiten du lan Bertsozale Elkarteak: belaunaldiz belaunaldiko transmisioan, bertsotarako plazen sustapenean eta hedapenean, eta bertsolaritzaren ikerketan.[4] Proiektuen artean entzutetsuena Bertsolari Txapelketa Nagusia da egun.

Aipatutako herrialdeetako elkarteez gainera, bere ekosistema osatzen dute Xenpelar Dokumentazio Zentroak, Mintzola Ahozko Lantegiak eta Lanku Kultur Zerbitzuek.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]



Kultura Artikulu hau kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.