Edukira joan

Euskal Kultur Erakundea

Wikipedia, Entziklopedia askea

Euskal Kultur Erakundea edo EKE (frantsesez: Institut Culturel Basque) euskal kulturaren aldeko Ipar Euskal Herriko irabazteko asmorik gabeko erakunde bat da, 1990ean erakunde publikoen diru laguntzaz sortua. Diruz laguntzen dute Frantziako Kultura Ministerioak, Akitania eskualdeak eta 146 herri biltzen dituen euskal kulturaren aldeko herriarteko sindikatak.[1][2]

Bere egoitza Uztaritzeko Lota jauregian du. 2012an, bederatzi langile profesional ditu. Pantxoa Etxegoin da zuzendaria, eta Mikel Erramouspe da administrazio-kontseiluko lehendakaria.

Urtero eta Pazko egunez, Sara udalerrian, bertako Turismo Bulegoarekin batera Euskal Herriko Idazleen Biltzarra antolatzen du.

Helburuak

Hauexek dira helburu nagusi ofizialak:

  • euskara eta euskal kultura suspertzea.
  • alor guzietan goi-mailako ikerketak eta kultura trukaketak egitea.
  • euskal kulturari laguntza aktiboa ematea arlo anitzetan: euskararen sustapena, literatura, antzerkia, bertsolaritza, ikus-entzunezkoak, dantza, musika, arte plastikoak, ondarea, euskal kirolak...

Teorian lehentasuna ematen die euskaraz burutzen diren ekintzei, direla EKEk berak antolatuak direla elkarteek proposatu eta erakunde honek babestu edo kudeatuak.

Administrazio-kontseilua eta kideak

Lehendakariaz gain, kide hauek ditu administrazio-kontseiluak:

Kidetzat hartu diren elkarteak 145 dira.[3] Kultura arlo guztietako elkarteak dira, Ipar Euskal Herrikoak nahiz diasporakoak.

Erreferentziak

  1. «Euskal Kultura Erakundea», Euskal Kultur Erakundearen webguneko orria.
  2. (Frantsesez) Euskal Kultur Erakundearen estatutuak.
  3. EKEko kideen zerrenda

Bibliografia

Kanpo loturak