Antton Luku
Antton Luku | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | San Frantzisko, 1959ko apirilaren 15a (65 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Beherea |
Bizilekua | Amikuze |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta antzerkigilea |
Lan nabarmenak | |
Antton Luku Hargindegi (San Frantzisko, Ameriketako Estatu Batuak, 1959ko apirilaren 15a - ) Nafarroa Behereko euskal idazle eta antzerkigilea da. Lanbidez, Donibane Garaziko ikastetxeko irakaslea da.
Nahiz eta Estatu Batuetan jaio zen, amikuztarra da, han hazi eta bizi izan baita.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Garaziko Ezterenzubin 19 urte eman zituen eskolak ematen eta bertan euskaltzaletu zen.
Antzerkiaren munduan, aktore, zuzendari eta idazle modura aritu da, baita antzerki lantegiak zuzentzen ere Donibane Garaziko ikastetxean.
"Hirurak bat" taldearekin jardun zuen 1985tik 1990ra, eta orduan izan zuen lehen esperientzia idazle moduan; geroago antzerki labur batzuk, irratietako gidoiak, inauterietarako lanak, ipuinak eta abar idatziz jarraitu zuen. Baina lanik oparoena dramaturgian egin du: hamabost bat antzezlan eta beste hainbat egokitzapen egin ditu.
Argitaratu dituen antzerki lanen artean daude: Ezkonduko ditugu (1995), Tu quoque fili (1996), Antso azkarra eta Miramolinen esmeralda (1997). Azken bi obra horiekin, Donostia Hiria literatura saria eskuratu zuen bi urtez segidan.
Horrekin batera, Botoiletan ipuin bilduma ere kaleratu zuen 1998an.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Narrazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Botoiletan (1998, Maiatz)
Antzerkia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ezkonduko ditugu? (1995, Maiatz)
- Tu quoque fili (1996, Kutxa Fundazioa)
- Antso Azkarra edo Miramamolilnen esmeralda (1997, Kutxa Fundazioa)
- Zeru&Zuri (2010, Donibane Garaziko lizeoko ikasleekin)
Saiakera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Euskal Kultura? (2009, Pamiela)
- Libertitzeaz (2014, Pamiela)[1]
Artikuluak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal kulturaz, antzerkiaz, eta Literaturaz idatzi dituen artikuluetako batzuk dira hauek:[2]
- Piarres Hegitoa istorio kondan: zirtzilen mundua (2015, EGAN)
- Larzabal eta taulagaina (2015, EUSKERA)
- Oraingo antzerkiaz (1999, EUSKERA)
- Bidaia literaturan (1998, HEGATS)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- «Antton Luku», Literaturaren Zubitegia.
- Joseba Aurkenerena: Antton Luku eta libertimenduaren lilura. [1]